Archive | euskaljakintza

RSS feed for this section

Zorionak, Maite!

a comic strip!

Comments { 4 }

Erdarakadak lantzeko ariketak

erdarakadaNork ez du inoiz topo egin aldameneko irudian ikus daitekeen antzeko zerbaitekin? Zoritxarrez, ez da noizetik noizera ediren dugun zerbait. Inguruan ditugun hizkuntzak asko eta ahaltsuak dira; euskara, berriz, txikia (hiztun kopuru aldetik, noski) eta ahula. Gauzak horrela, ez da batere erraza haien hatzaparretan ez erortzea, eta maiz, ezustean, irrist egiten digute ahotik euskaraz arrotz gertatzen diren erdaratik hartutako edo erdarak eragindako hitz eta joskerek. Zaila da abiada bizian hedatzen ari diren erabilera makur horiei aurre egitea. Zaila ala ezinezkoa?

erdarakadak lantzen ariketa-sorta

Horiek horrela, 2. hiruhilekoan erdarakadekin jo eta su ibili gara, eta, ematen den hainbat kasu aztertu ondoren, erdarakada horiez jabetu, gogoeta egin eta zuzentzeko jarduera batzuk prestatu ditugu. Aukera anitzeko galdeketak dira, eta okerrak zuzentzeko azalpenak ere hortxe ipini ditugu, erabilera makurrez gogoeta egin dezagun…

Ariketak eta kontsultarako materiala alboko barran txertatu ditugu, ariketak atalean (erdarakadak lantzen). Adibide bat ikusteko, egin klik hemen.

Comments { 0 }

Zorionak, Laura!

Berandu bada ere, ez dugu Laura zoriontzeko aukera pasatzen utzi nahi. Ez pentsa ahaztuta geundenik, Laura, ez! Jakingo bazenu zenbat gorabehera tekniko izan ditugun… Aitzakiak aitzakia, bideo hau prestatu dizugu zure urtebetetzea osaptzeko. Entzungai ipini dugun abestia El Canto del Locoren disko berriko kanta bat da. Iaz, talde honen kontzertuan izugarri ondo pasatu genuenez, momentu hura gogorarazteko ezin beste ezer hautatu!

Laura, bideoa gogokoa izatea eta egun oso berezia pasa izana opa dizugu. Mila esker pastengatik!!!! 😉

Comments { 3 }
-->