Archive | gizartea

RSS feed for this section

Gabonak, kontsumoa eta… KRISIA??

Santa ClausIritsi da munduko jende askok gehien maitatzen duen garaia: Gabonak. Eta harekin batera, besteak beste, parrandak, kontsumoa eta denetariko ospakizunak etorri dira. 2009. urtea oraintxe amaitu da eta urtean zehar gertaturiko gauza eta gai garrantzitsuenen laburpen edota flashback-ak ikustea gure egongelako telebistan ez da batere bitxia egunotan. Tira, hori horrela bada, azter ditzagun aurtengo gertakari garrantzitsu batzuk.

Urteko bilduma horietan kirolak, programen laburpenak, urteko momentu onenak…azaldu ohi dira. Esaterako, atletismoko mundialetan hautsitako markak, futbol txapelketetako gol garrantzitsuenak, telebistako telesailen une zirraragarrienak eta Gabonetako edizio edo kapitulu bereziak. Baina, aurten, ez al da hori guztia baino garrantzitsuagoa izan daitekeen zerbait gertatu? Galdera horri baiezkoa erantzun beharko genioke eta krisiari buruz hitz egiten ari garela jakin beharko genuke. Duela hilabete dezente hasi ziren arazo ekonomiko horiek; halere, jendeak ez zion jaramonik egin arazoari munduko banku eta enpresa garrantzitsu askok porrot egin zuten arte. Mundu osoan ospe eta botere handiena zuten hainbat erori ziren hasiera batean eta, jarraian, beste enpresa mordo bat joan ziren zulora. Langabezia hazten hasi zen.

KrisiaKrisian egonda, ondoriozta genezake aurtengo Gabonak berezi samarrak izango direla. Jende asko langabezian dago eta ez dago dirua xahutzeko; dena den, badirudi tradizioak salbuespen direla eta krisiaren eragina espero baino askoz ere gutxiago nabaritu dela aurtengo Gabonetan. Aditu mordo batek aldez aurretik esan zuen aurtengo Gabonetan jostailu dendek eta antzerakoek krisia inoiz baino gehiago nabarituko zutela, euren salmentak izugarri jaitsiz, familia bakoitzeko aurrekontua txikiagoa izango zelako. Espero zena, ordea, ez da gertatu.

Adibide garbia Donostiako Solbes janari denda dugu. Haren arduradunak, Martin Solbesek, zera zioen: “Aurten, guk behintzat, ez dugu nabaritu krisia. Jendea beti bezala etorri da gure produktuak erostera. Are gehiago, ez galdetu zergatik, baina agian gorakada bat nabaritu dugu azken egun hauetan iazkoarekin alderatuta.”

Hau guztia honela izanik, zera ondoriozta dezakegu: urtean zehar krisiak gogor jo arren, tradizioak errespetatu egiten dira, bai edo bai. Gero, lanean garai zakarrenak jasango dira, gehiago kobratu ahal izateko noski; baina, garai hauek heltzean, krisia alde batera uzten dugu lipar batez eta kolkoa diruz betetzen…

Krisia hitz gutxitan ulertzeko:

Comments { 1 }

¿Consumo, luego existo?

cosumismGabonetan murgilduta gaude bete-betean. Zaila da honetaz ez ohartzea gaur egun; izan ere, nonahi ikus ditzakegu kartelak, telebista eta irratiko iragarkiak milaka produktu berriren promozioa eginez eta gure familiarteko eta lagunei oparitzeko esanez. Kristau erlijioan oinarritutako festarik garrantzitsuenetan, oso arrunta da elkarri opariak egitea. Enpresak honetaz ohartuta daudenez, lehen esan bezala, beraien produktuen promozioez josten gaituzte publizitatearen bitartez. Eta publizitate honen erruz, guri oso zail egiten zaigu erosketak egin gabe geratzea. Esan dezakegu, beraz, Gabonak kristau festa izan ordez, multinazional handien festa dela; halaber, kotsumoarena.

Ez da zaila urtean zehar kexa ugari entzutea prezioen igoera dela eta. Dena den, egun hauetan prezioak dezente igotzen badira ere, eskaera edo demandak goraka egiten duelako, berehala ahazten zaigu diru falta hori, ez dira kexa horiek horrelako indarrez entzuten. Antza denez, denok kontzientziatuta gaude gastua ezinbestekoa dela. Argi eta garbi dago zerbait dagoela gu erostera bultzatzen gaituena. Hor sartzen dira berriz ere iragarkiak. Publizitate hau bereziki etxeko txikienei begira egiten da; horrela, umeek opariak gurasoei eskatzean, hauek behartuta sentitzeko erostera. Estrategia hutsa da gehiago saltzeko.

prese Nolanahi ere, momentu batez pentsatzen jarrita, benetan hori al da Gabonen oinarria? Zure ondokoak zoriontsu egoteko, kontsumora behartuta egotea? Egin dezagun atzera lipar batez. Gogoratzen al duzue nola pozten gintuen amonak maitasun osoz eginiko panpina arrunt bat jasotzeak? Ez genuen gehiago behar izaten zoriontsu izateko; ez ginen gauza materialetan oinarritzen, atzean izandako lan eta maitasunean baizik.

Nire ustez, kontsumismo hau alde batera utzi beharko genuke eta festa hauek benetan behar bezala ospatu, hau da, familia eta lagunekin eta ez multinazional diruzaleekin. Ez gaitzatela, behingoz, erabili nahi duten bezala!

Irakurgai gomendagarriak:

Comments { 4 }

Botelloia gazteen artean

Botelloia XX. mendean sortu zen termino bat da, gehienbat gazteen artean. Gazte talde handi batek alkohola kontsumitzeari deritzo, bai tabakoz lagundua, baita edozein freskagarriz lagundua ere. Hitzari dagokionez, botelloi hitza jada Mexiko hirian ezaguna zen Espainiara iritsi aurretik. Kalean edatearen ohitura horrek barneratu zuen termino berri honen izena.

Baina zergatik egiten dituzte edo ditugu botila-festak egungo gazteek? Dimertimendu bezala, edateagatik edaten dugulako, hobeto sentitzeko, desinhibitzeko, diru gutxiago xahutzeko… Hauek dira gaur egungo gazteak litronak egitera bultzatzen gaituzten zenbait arrazoi. Hauetaz guztiez gain, badaude  beste bi arrazoi nagusi: lagunak nahiz giro soziala.

Lehenengo arrazoiari dagokionez, nerabeen zati handi batek alkohola edaten du bere ingurukoek horrela egiten dutelako eta beraien antzera jokatu nahi izaten dutelako; hau da, beraien lagunak imitatu nahian ibiltzen dira. Hau egitean, taldeko beste kideen antzera ibil daitezkeela ikusten dute, beste lotsarik gabe. Onartu beharra dago zenbait gazte desberdin sentitzen dela bere lagunek egiten duten gauzaren bat egiten ez badute; egoera horretatik at egiteko besteak imitatzen saiatzen dira.

Bestalde, ezin da ukatu inguratzen gaituen giroak zerikusi handia izaten duela gazteek egiten ditugun zenbait ekintzatan, hala nola edari alkoholikoak edatean. Honetaz aparte, publizitateak ere badu zeresana arlo honetan. Antza denez, marka garestiko alkoholdun edariak besteak baino publizitate gehiago egiten dute. Ondorioz, jendeak, parranda egitean, hauek erosiko ditu. Esan beharra dago garestiak diren edari hauek alkohol gehien daramaten edariak izaten direla, garagardoa alde batera utzita noski.

Aurreko guztia alde batera utzita, gaur egungo gazteek ba al dakite, baina, kale-zurrutak zein ondorio ekar diezaiekeen? Ez hori bakarrik, esan beharra dago ere lagunekin edatea edo bakarrik edatea ez dela gauza bera. Kasu hauetan, badago beti norbait besteak baino gehiago edan nahi izaten duena harroputzarena egiteko. Hasiera batean, ez da konturatuko eta ez du batere kontrolatuko edaten ari den kantitatea, ezta bere garunean nola eragingo dion ere. Denbora pasa ahala, zorabioak sentituko ditu; halere, hasiera baino ez dela pentsatuz, edaten jarraituko du. Eta honela, benetan gaizki sentitu arte. Bestalde, litro-festak egiten diren gauetan ez da ohiko asko afaltzea, ogitarte bat eta nahiko. Horregatik, edaten den guztia errazago igotzen da burura. Arriskurik handiena, dakigunez, koma etilikoa da, baina honetaz aparte badaude beste zenbait: oreka galdu eta, ondorioz, lurrera erori golpe txarren bat hartuta; pertzepzioen galera; intoxikazioa; zorabioa… Gainera, gazte jendearen ia gehiengoa, edanda joaten denean, suminkor jartzen da eta edonori edozer gauza esatera ausartzen da, horrek ekar ditzakeen atzetikoekin.

Amaitzeko, zenbait herri eta hiritan jada debakatu egin da botelloia bezalako ekintzak egitea, hau da, toki publikoetan erretzea eta edatea. Lege berri hauekin kaleetan zehar sortzen diren hainbat eskandaluri ihes egin nahi diete. Askorentzat gehiegizkoak dira neurri hauek. Zer iritzi duzu zuk?

Comments { 1 }
-->