Archive | kirola

RSS feed for this section

Eskiatzea gustatzen?

eskiatzea"/Eskiatzea gustatzen zaigunoi mendietan elurra mara-mara egitea espero dugu, denboraldia hasi bezain pronto, mendian goitik behera ziztu bizian jaitsi ahal izateko. Baina badirudi aurten jai dugula; izan ere, zaleek aprobetxatu izan ohi baitute zubi hau beste urte batzuetan eskiatzera joateko, baina aurten gauzak oso bestelakoak dira elur eskasia dela eta.

Dena den, agian, zuetako batzuk Eguberrietako oporretan irteeratxo bat egiteko asmoa izango duzue edota opor osoak eskiatzen igaroko dituzue. Horrela bada, aholkatzeko moduko eski-estazio preziatuenez arituko naiz ondorengo lerroetan: Baqueira-Beret (Katalunian) eta, urrutirago joateko nahia badago, Sierra Nevadako (Andaluzia) mendilerroa. Hauek Espainiako eski-estazio prestatuenak eta onenak dira.

Baqueira-Bereten hasi eta 2.510 metrora hurbiltzen diren mendien artean, 104 km-ko zirkuitua duzu eskiatzeko. Eremua maila ezberdinetako zirkuituetan banatzen da: berdeak (5), urdinak (37), gorriak(25) eta beltzak(6).

Sierra Nevadan, aldiz, 2.100 eta 3.282 metro bitarteko mendiak daude. Bigarren aukera honetako zirkuituak 84 km dauzka. Zirkuitu berdeak 8 dira; urdinak, 33; gorriak, 35 eta beltzak 4. Hemengo klima Kataluniakoa baino askoz ere hobea da; gainera, gaualdean sekulako giroa omen dago. Hori bai, kilometroen aldea askoz ere handiagoa da gure lurraldetik abiatuta.

Honekin guztiarekin konformatzen ez eta Espainiatik kanpo joateko guraria dutenentzat, Suitza edo Aspen (AEB) gomendatzen dut. Hauek ezin dira aurretik aipatutakoekin alderatu prestakuntza aldetik, zirkuitu kopuruen aldetik…

Aukera horietatik zein duzue gustukoen?

Comments { 1 }

Lazkaotar bat zaldi lasterketa garrantzitsuan

Irati zaldi gaineanIrati Senarrek, 18 urteko lazkaotarrak, eta Alarpe zalditegiko Ilargi behorrak zubi honetan Bartzelonan ospatuko den lasterketan parte hartuko dute. Lasterketa hau Espainiako garrantzitsuena da, hiru izarretako puntu gehiena ematen duen txapelketa baita. Europako beste selekziotako aurkariak ere izango ditu eta denera 120 zaldik hartuko dute parte. Proba bi egunez burutuko da, bietan goizeko seietan hasi eta iluntze aldera bukatuz.

Iratik, maila honetara iritsi ahal izateko, entrenamendu oso gogorrak egin ditu egunean sei ordu behorraren gainean ibiliz. Aipagarria da bere ibilbidean iaz Bardeetan izandako Espainiako txapelketa. Bertan, Iratiren jardun apartagatik lortu zuen Euskal Selekzioak urrezko domina. Aurten, berriz, Txekian ospatu den Europako txapelketan, zoritxarrez, ezin izan du parte hartu gorabehera batzuk zirela eta.

Arestian aipatu dugun legez, zubi honetan 200 kilometroko ibilbidea egin beharko dute zaldi-zaldunek bi egunetan. Egun bakoitzean, erlojuaren kontra eta raid modalitatean 40, 38 eta 20 kilometroko 3 etapa egin beharko dituzte. Molde honetan, zaldunek hainbat kontrolgune pasa behar izaten dituzte. Kontrol hauen helburua zaldiek albaitarien azterketa pasatu eta errekuperatzea da, baldintza egokienetan aurrera jarraitu ahal izateko.

Iratik behorra fisiko onenean dagoela eta postu politean bukatzeko ahalegina egingo duela dio. Guk, Goierri aldetik, zorterik onena opa nahi diogu! Ondo ibili eta eutsi goiari, Irati!:smile:

Comments { 0 }

Atezainek kaskoa bai?

lesionatuaOrain dela hilabete batzuk Peter Cech Chelsea taldeko atezainak garezurra hautsi zuen Premier leagueko partidu batean. Stephen Hunt, Reading taldeko jokalariak, belaunarekin jo zuen bere garezurra eta, ondorioz, ospitalera eraman zuten hiltzeko zorian. Metalezko plaka bat itsatsi zioten bere garezurrean eta sei hilabete baino gehiago beharko ditu berriro ere futbolean jokatzeko. Atezainak ez zituen partiduko zenbait fase gogoratzen. Ospitaletik atera ostean, gogoratzen zuen azkeneko gauza bere kapitainak zelaien zozketa galdu eta zelai osoa zeharkatu behar izana zen. Bere hitzetan:

La última cosa que recuerdo es el intercambio de saludos porque John Terry perdió el sorteo y tuve que correr hacia el otro extremo del campo. Es la última cosa que recuerdo

Jokaldi horren ostean, atezain asko izan dira Ingalaterrako ligan erabiltzen den gehiegizko indarkeriaz kexu izan direnak; batez ere, atezainei egiten zaizkien neurriz kanpoko sarrera gogorrez.

Gai horri buruz gehien eta altuen hitz egin duena Arsenal taldeko Lehmann atezaina izan da ondorengo proposamena lau haizeetara plazaratuz: atezainek jasaten duten arrisku hori ekidin ahal izateko, kasko ezartzeko baimena eskatu zuen.

Segituan sortu ziren sekulako esamesak ikusleen artean eta, noski, goi karguen artean. Beraz, proposamena luzatuta dago eta erantzun horren zain egongo gara astez aste, futbolean jokatzen dugunean, bizia arriskuan jartzen dugunok.

Comments { 11 }
-->