Nork ez du inoiz entzun Dan Brown idazlearen EL CODIGO DA VINCI liburuaren izena? Orain, istorio hau zinean ikusi ahal izango dugu, izen berberarekin. “Best seller” honek izugarrizko polemika sortu du orokorrean gizartean; eta, batez ere, elizan. Espainian liburu irakurrienen zerrendan, bigarren postuan aurkitzen dugu obra hau, lehengoan idazle berberaren Angeles y Demonios baitago.
Filma Parisko Louvre museoan hasi zen errodatzen 2005eko ekainean, zuzendaria Row Howard delarik. 2006ko maiatzaren 17,18 edo 19an estreinatuko da munduko hainbat txokotan. Liburu honek negozio izugarria ekarri dio askori: irakurle ugarik obraren eszenak ezagutu nahi izan dituztenez, erakunde askok bisita gidatuak antolatu ditu. Halaber, interes handia sortu du Leonardo Da Vinciren obrengan, hauetariko asko agertzen baitira istorioan zehar.
Sony Picturesek bost milioi dolar ordaindu ditu nobelaren eskubideengatik (nire iritziz, filmak sortuko dituen diru zifrak askoz ere handiagoak izango dira bere ospea dela eta). Pelikula egingo dutenak jakitun dira gizartean eragin duen polemikaz, eta eurek dioten bezala:
Izan duen eraginagatik, katolikoak gutxien erasotzen saiatuko gara obraren hainbat atal filmatzerakoan, jakin badakigulako kristianoak gizartearen zati garrantzitsua direla eta ez dugulako inor mindu nahi.
Erakunde kristiano ugarik produktoreei eskatu die euren fedearen historia ez zikintzeko eta euren ospe ona gordetzeko, gidoiak egiterakoan. Produzitzaile hauen estrategia, filmea ikuslego gehiena erakartzea da, hainbat atal moderazioz grabatuz; beraz, esan dezakegu pelikula hau “antikristiano moderatua” dela, hau da, liburua baino otzanago edo suabegoa dela nolabait esateko.
Ez dakienarentzat ondo etorriko da puntu honetan kontakizunaren gorabeherak aipatzea. Istorioa Louvre museoan hasten da bertako kontserbadore bat hiltzen dutenean. Langdon sinbologoa eta Sophie kontserbadorearen iloba hiltzailea nor izan den asmatzen saiatuko dira. Erailea Silas kristaua da Aringarosa gotzainaren laguntzaz, eta hau “Grial Santua” aurkitzeko egin du. Grial hau kristautasunaren historia zalantzan jartzen duen froga da. Silasek hau aurkitu nahi du suntsitzeko, baina Langdon eta Sophiek kristautasunaren “benetako” historia argitu nahi dute.
Beranduago konturatuko dira Grialak izugarrizko zerikusia duela Sophieren eta bere arbasoekin. Amaiera erabat interesgarria da, erabat harrituta geratzeko modukoa, beraz, zuek bakarrik asma dezazuen utziko dut.
Aktoreak honako hauek izan dira:
- Robert Langdon (amerikar sinbologoa)……………..Tom Hanks
- Sophie Neveu (kontserbadorearen iloba)…………Audrey Tautou
- Bezu Fache (polizia)……………………………………………Jean Reno
- Aringarosa gotzaina…………………………………………..Alfred Molina
- Silas (kristau hiltzailea)……………………………………….Paul Bettany
Nik nobela hau irakurria dut eta oso interesgarria dela ziurtatzen dizuet, behin hasita ezin utzi den liburu horietako bat da eta inoiz irakurri dudan onenetarikoa; beraz, denok animatzen zaituztet berau irakurtzera, zur eta lur geratzeaz gain, gauza mordoa ikasiko baituzue.
Nobela eta bere idazleari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen!

Nik irakurri dudan liburua Juanjo Olasagarren Ezinezko Maletak izan da. Liburuaren laburpenarekin hasi aurretik, aipatu beharrekoa da, oso liburu betea dela, liburua ez doalako orden kronologikoan, pertsonaia bakoitzak momentu hura nola gogoratzen duen azaldua baizik. Bestalde, gertakizun garrantzitsuenak pertsonaia bakoitzaren ikuspuntutik ikusiak agertzen dira eta aukera ematen du, irakurleak iritzi neutrala har dezan. Besterik gabe horra hor nire laburpena:
Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak.
Julene Ohianburu bere bizitzaren gurutzebide batean aurkitzen da. Euskal filologia ikasketak burutzear ari dela, diru laguntza politaren erdia jaso du Gure Gauzak argitaletxetik: duela gutxi hil zen Gaston Berrizar izeneko idazle kasik ahantziaren biografia idatzi beharko du beste erdiaren truk. Bere adin gaztean euskal kulturgintzaren mundutxoan norbait izatera iristeko bidean da. Dena ondo lihoake bere bizitza sentimentala ez balitz hain hitsa. Gainera, biografia idazteko prestakuntza lanak euskal kulturagintzaren alde ilunak deskubritzera eramango du. Tarteka kutsu erromanesko hartzen duen eleberri sentimentala da, joan den mendeko euskal literaturaren historia ezkutu edo berridatzia, gure sistemaren kritika gupidagabe ‘thriller’ bihurtuta.




Iruzkin berriak