Archive | orokorra
RSS feed for this sectionAmonaren botika
Lehengo batean, aspertuta nengoela, osagarrien liburu bat ikusi nuen apalean eta hura irakurtzen hasi nintzen. Liburu hau La botica de la abuela zen eta, bertan, osagarri oso interesgarriak ikusi nituen, bereziki gazteontzat.
Nork ez du parranda on bat eta gero buruko mina, zorabioa eta abar sentitu? Hementxe daukazue osagarri bat hurrengo egunean ondorio latz hauek gainetik kentzeko:
50 gr perexil irakiten jarri litro erdi uretan zazpi minutuz. Edari honen erdia parranda aurretik hartu eta beste erdia ondoren. Edan eta gero, urdaila gogortu egiten da, horregatik komenigarria da hurrengo egunean, luzoker ugari dituen entsalada bat jatea.
Bestalde, ondo lo egitea ezinbestekoa da osasuntsu egoteko, bai mentalki eta baita fisikoki ere . Hoberena sei-zortzi ordu lo egitea da. Lo egiteko zailtasunak ditugunean, ohea da zaindu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat. Lastaira eta burkoa egokiak al dira atsedenerako? Lastaira gogorrak eta burko altuak baztertzen saiatu behar dugu; kontuan izan, lo egiteko hoberenak plumazko kuxinak direla. Ohearen norabidea ere garrantzitsua da, ezbairik gabe. Gizakiaren atsedenak lurraren isuri energetikoaren arabera egon behar du norabidetuta. Energia hau iparretik hegora doa; horregatik, oheak norabide horretan egon behar du. Atsotitz batek dioen legez: “Burua hotza, hankak bero eta sabela erdi hutsik dira onenak lo egiteko.” Garrantzitsua da, halaber, lehio bat erdi irekita uztea eta gauero hotzetik babestea.
Lo kuluxka bat egitea ere ondo etortzen da noizbehinka. Hala ere, gauetan lo egiteko arazoak dituen edonork hobe luke arratsaldeko lo kuluxka ez egitea edo egiten bada, berau 20 minutuz baino ez luzatzea. Biao hau mesedegarria izan daiteke ezkerreko albotik etzanez eta burua pixka bat jasota mantenduz gero.
Ondoezaz aldatuz, jakina da neska askok gaizki pasatzen dugula hilekoarekin gaudenean, ezta? Egon zaitezte lasai hemen duzue eta hori saihesteko osagarri bat:
Baso bat garagardo eta kanela adar bat behar dira. Lehenengo eta behin, bi osagai hauek bost minutuz irakin. Ondoren, aparra kendu eta hozten utzi. Azkenik, iragazi eta egindakoa gorde.
Nola hartu behar da? Egunean zehar zurrutada txikiak edan edo nahi bada, egunean hiru aldiz bazkari bakoitza baino lehen, zurrutada handiagoetan. Trataera hau hilekoa jaitsi baino egun bat lehenago hasi beharra dago, honen iraupenean jarraitu eta egun bat beranduago amaitu.”
Orain osagarri hauek probatzea baino ez zaizue falta. Nire uste apalean, noiz edo noiz baliagarriak gerta dakizkizueke. Proba egiten baduzue, ez ahaztu hementxe emaitzari buruz idaztea!
Ikusmenak iruzur egiten digu
Gure bistak askotan engainatu egin gaitzake. Gure begiei esker jasotzen duguna, erreala ez izatea gerta daiteke. Irudi batek errealitate bat baino gehiago izan ditzake, eta guk bat bakarrik nabaritu ahal izatea gerta daiteke efektu optiko bihurri batzuen erruz. Izan ere, guri ez iruditu arren, gehien engainatzen gaituen zentzumena da bista. Askotan entzuten ditugu nire begien aurrean ikusi arte ez dut sinetsiko estiloko esaldiak, eta ez gara konturatzen, begiak direla hain zuzen, errealitatea nahastea lortzen dutenak.
Ezinezkoa badirudi ere, irudi berean pertsona batek indio baten aurpegia ikusten duen bitartean, beste batek eskimal bat ikus dezake.
Logikaren mugak hausten duten irudi dibertigarri batzuekin uzten zaituztet, beraz. Ez zaitezte erotu!!
Zer deritzozue Coca Cola iragarki honi? Ez dirudi ezer berezirik duenik ezta? Baina begiratu ondo. Benetan Coca Cola jartzen al du? Stroop izenaz ezagutzen den efektua ematen da hemen. Idatzirik dagoena ezagutzen dugula uste dugu eta irakurtzeari uzten diogu automatikoki.
Eta beste hau?

Begiratu puntu txuria burua aurrera eta atzera mugitzen duzun bitartean? Geziak mugitzen dira ala zu erotzen ari zara? Bitxia ezta? Horrelako argazki dibertigarri gehiago nahi badituzue, egin klik hemen edo hemen.
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak






Iruzkin berriak