Archive | orokorra

RSS feed for this section

Teilak

Nereak arrazoi osoa zuen, DBHOko ikasleak oso gozozaleak gara! Gauzak horrela eta aurrekoan atal honetan azaldu zen txokolatezko pastelak izugarrizko arrakasta izan zuenez, ni ere errezeta batekin natorkizue.
Teila batzuk egingo ditut oraingoan. Beraz, mantala jarri eta sukaldera!!!

OSAGAIAK:

– 250 gramo gurin
– 10 goiarakada azukre
-10 goiakarada irin
– 2 laranjen azala
– 5 arrautza zuringo

NOLA EGIN:

Teila goxo-goxoakLehendabizi, gurina azukrearekin nahastu eta laranja azala birrinduta erantsi. Nahasten zoazen bitartean, arrautza zuringoa pixkanaka-pixkanaka botatzen joan. Azkenik, irina erantsi gutxinaka. Masa bat egitera iristen zarenenan, labeko xafla batean gurina eta irina jarri. Xaflan masa guztia zabaldu eta laranja azala bota gainetik, zati txikietan moztuta. Xafla labean sartu 160 Cºra teilak eginda daudela ikusi arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Karlos Argiñanoren orrian aurki dezakezue. ON EGIN!!

Comments { 0 }

OIANGU BIZIRIK!

Oianguren ParkeaAzkenaldi honetan, ordiziar eta goierritarrok badugu inguruan proiektu iraultzaile bat. Proiektu iraultzaile onuragarria batzuentzat eta kaltegarria besteentzat, hain zuzen ere: Oiangu Parke naturalean egingo dena.

Ez dakizuenontzat, Oianguren Parkea Ordizian dagoen gune naturala da. Bertara askotan joan ohi gara batzuk eguna pasatzera, umeekin jolastera…baina gehienbat natur guneaz gozatzera.

Herri honetako udalak bertan hainbat aldaketa egin nahi ditu, naturarentzat kaltegarriak izango diren aldaketak, dudarik gabe. Proiektuaren ardatza bertan eraikiko diren igerilekua, golf zelaia eta paint-ballera jolasteko gunea dira. Honetaz gain, tabernaren handitzea ere aurreikusten da. Beste hitz batzuetan esanda, Oianguko zati handi bat pribatizatu egingo da.

Udalak dio honekin ez dituela gune publikoak kenduko, baina jakin badakigu hauek izugarri eskastuko direla. Gainera, pribatizatuko dituen eremuak ez dira gehienon poltsikorako lorgarriak izango.

Lehen aipatu bezala, naturari egingo dion kaltea izugarria izango da, baita izango duen inpaktu bisuala ere. Hau azaltzeko, ondorengo argazkiak ikusi besterik ez duzue. Bata orain dagoena da: tabernatik gertu dagoen gunea eta aldamenetik pasealekua. Bestea, ordea, montajetxo bat eginda azaltzen da: proiektua burututakoan, hesi hori hor egongo litzateke, eta ez argazkiko tokian bakarrik, seguruenik pribatizatuko den eremu guztietan baizik!

Oiango orain

Oiangu gero

Dena den, artikulu honetan gainetik baino ez dut azaldu proiektua; beraz, klikatu hemen, Oiangu Bizirik Plataformaren eskutik, proiektu honen nondik norakoak ezagutu nahi badituzu. Bertan planoak ere ikusgai dituzue.

Duela hilabete batzuk, Ibaik Ordiziako bazterrik ederrenak deituriko artikuluan (gure herriko beste hainbat leku zoragarriren artean) Oianguko parkea aipatu zuen.

Comments { 0 }

ESAERA ZAHARRAK

A, zer parea! Karakola eta barea!
Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa
Aberats izatea baino, izen ona hobe
Adiskide onekin, orduak labur
Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza
Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar.
Aditzaile onari, hitz gutxi
Agindua zorra, esan ohi da
Aita biltzaileari, seme hondatzaile
AAldi luzeak, guztia ahaztu
Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin
Alferkeria, askoren hondamendia
Alferrak, beti lanez beterik
Alferrarendako lanik ez, eta astirik ez
Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana, ez da inoiz faltako
Alferrik da, ura joan eta gero, presa egitea
Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen
Amen: Zu hor eta ni hemen
Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez
Ardi txikia, beti bildots
Ardiak beeka egonik, ez du jaten belarrik

Esaera zahar gehiago:

Buber.net
Jalgi.com
Ilargiko berriak (I, II, III)

Comments { 3 }
-->