Iritsi da askorentzat Euskal Herriko jaialdi onenetarikoa: SAGARRONDOTIK 06 JAIALDIA. Aurtengoa laugarren edizioa izango da; IZAN ERE, 2003.urtean hasi baitziren ospakizun hau egiten eta, ordutik, urtero aurrera eraman den proiektua izan da. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak (SKSE) antolatzen du berau eta izugarrizko arrakasta izan du lehengoz egin zenetik.
Elkarte honek hainbat udalerri eta inguruko hainbat sagardogile, kofradia,elkarte…biltzen ditu. SKSEk gure lurraldearen kultura eta ikuspegi ezberdinak munduari erakutsi nahi dizkio eta bere helburua sagardoaren inguruko eragile gehien elkartzea da hein handi batean. Aniztasuna du filosofiatzat talde honek, eta honela, euskal espresio mota ezberdinak sustatzen ditu, hau da, euskal olerki, bertso, herri kirol, antzerki eta abarrak eta hau dena plazaratzeko SAGARRONDOTIK jaialdia ospatuko du Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak.
Ekitaldi hau otsailaren 26an hasiko da eta 29an emango zaio amaiera. Inauguratzeko “Zaharregia, txikiegia agian” lanaren amaiera izango da ikusgai. 27 eta 28an kontzertu ikaragarriak izango dira Hernanin eta 28an bertan herri kirolak Usurbilen. Amaitzeko, 29an Euskal Herriko II. Sagardo Mostra izango da Astigarragan.
Jakin badakidalako gazteoi gehien intesatzen zaiguna kontzertuak direla, horra hor berauen zerrenda:
Ostirala, martxoak 17, gaueko 21:00etan hasita:
–CHAMBAO
–THC
–SORKUN
–LOQUILLO Y TROGLODITAS
–O´FUNK´ILLO.
Larunbata martxoak 18, gaueko 21:00etan hasita:
–MORODO & RANKING SOLDIERS –BERRI TXARRAK
–CELTAS CORTOS ( Jesus Cifuentes-ekin)
–BETAGARRI
–LIVING COLOUR
Beno, ikusten duzuenez izugarrizko parranda egfiteko aukera izango dugu, giro aparta izango baita. Beraz, badakizue azterketen ondoren denok Sagarrandorora! Ondo pasa!
Informazio gehigarriren bat edo xehetasunen bat nahi izanez gero, klikatu hemen.

Herritarren artean arrakasta handia duen joko matematikoa da Sudokua. Ia denok ezagutzen duguna, gainera. Baina oraindik ezagutzen ez duen norbait gelditzen bada , hementxe doa azalpena: Sudokua buruhauste matematiko bat da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9×9 tamainako lauki-sare bat osatzea da. Nahiz eta guretzat joko berria izan, 1783an asmatu zela esaten da. Hala ere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan, Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu baitzuen buruhaustea. Orduan, zenbakien tokia izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da, Su: zenbakiak eta Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.
Gaur egun, ordea, hainbat eta hainbat inauteri ospetsu dago, baina, dudarik gabe, ospetsuenen artetik ospetsuena
Famatua ere bada
Europa mailan,
Euskal inauterien egitarauak, ekintzak… jakin nahi izanez gero, klikatu 




Iruzkin berriak