Updates from abendua, 2008 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:28 am on 2008/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidenabar 

    adb. 1. Beste zerbaitek ematen duen aukera aprobetxatuz. Etxera bazoaz, eraman ezazu bidenabar zama hori. 2. Iragaitzaz. Ez gaude hemen egotez, baizik bidenabar.

    Sinonimoak: bide batez, iragaitzaz, bidez…

    Nik, bidenabar esan, banekien hori gezurra zela. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica]

     
  • Maite 1:02 am on 2008/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    laket 

    izond. (Ipar.) Atsegina. Irakasle ona zen, laketa, ernea.

    Sinonimoak: (1) atsegin, gogoko, arrai, plazent, zalegarri. (2) poz, plazer.

    Muga gabetasuna laket zitzaidan. [%100 basque, Itxaro Borda]

     
  • Maite 8:42 am on 2008/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    doilorkeria 

    iz. Bilaukeria; doilorraren ekintza.

    Sinonimoak: (1) txarkeria, zitalkeria, ankerkeria, bilaukeria, gaiztakeria, zapokeria, jukutria, kiskilkeria, koldarkeria, belzkeria. (2) zezenkeria, zikoizkeria, zimurkeria.

    Agure hori eta bere alaba errukarria hil egin dituzte, doilorkeria osoz, gainera. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana]

     
  • Maite 12:13 am on 2008/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    astrapala 

    iz. (B) Zarata, iskanbila.

    Sinonimoak: zalaparta, azantza, zarata, harrabotsa, iskanbila, astrapalada, zarraparra, algara, istilu…

    Oraintxe da patioko ordua, ikusiko duzu nolako astrapala, gizajo hauek umetuta bizi dira hemen. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre]

     
  • Maite 1:11 am on 2008/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    burrunba 

    iz. 1. Erleek eta antzeko intsektuek hegan egitean sortzen duten hotsa. 2. Zarata handia, adib. gauzapilo batek erortzean edo trumoiak egiten dutena. Hurbiltzen dira lantzak, badatoz harriak burrunban. Haren bozak burrunba eginen du itsasoak bezala.

    Sinonimoak: (1) zarata, azantz, danbarrada, dunbots, durundi, eran, herots, hots, hulu-bulu, iskanbila, marru, urruma, zalaparta, harrabots, zaratots (2) durundio, firrinda, purrinta

    Eta ehunka tankeren burrunba entzun zuen, eta milaka bonba-hegazkinena eta milioika kanoirena. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana]

     
  • Maite 12:07 am on 2008/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    xukatu 

    1. du ad. Zerbaiti gainean duen ura edo hezetasuna kendu. 2. da/du ad. Lehortu. Atorra bustia suan xukatu da.

    Sinonimoak: lehortu, idortu, ihartu, elkortu…

    Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi]

     
  • Maite 12:40 am on 2008/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    furfuria 

    iz. (Ipar.) 1. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian. 2. Burgoikeria, harrokeria. Hain zen berez furfuria gutxikoa eta xehea.

    Sinonimoak: (1) amorru, amorrazio, errabia, haserre, sumin, haserrealdi (2) oldar, indarkeria, bortizkeria (3) seta, tema (4) harrokeria, burgoikeria

    Horrek areagotu egin zuen Hamidaren furfuria eta, masaileko bat eman zion bere ahal guztiekin. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel