Updates from ekaina, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:27 pm on 2012/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    ausartu 

    da ad. Norbait, inolako beldurrak, lotsak edo begiruneak atzera eragiten ez diola, zerbait egiteko gauza izan (ekialdean zertara; mendebaldean zertan). Bera izan zen hitz egiten (hitz egitera) ausartu zen bakarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [azartu]
    ausart izan, menturatu, azartu Bizk., ausarditu g.e., atrebitu Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es atreverse, osar
    fr oser, se risquer à, s’exposer à
    en to dare
    port ousar, atrever-se

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:52 am on 2012/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txabiske 

    Cobertizo pequeño para almacenar leña, carbón, estiércol, etc. (Euskararen eraginaren aztarnak Erroibarko gaurko hizketan, pdf)

    iz. Hitz nafarra, euskaraz nahiz erdaraz erabilia. Nola-hala eraikitako etxola; hedaduraz, hala-moduzko fama duen taberna, txiringitoa. (Xabier Mendiguren Elizegi)

    Sinonimoak: iz.
    [etxola] txabola, etxola

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cabaña, choza; casa pequeña/humilde; [animaliena] cobertizo
    fr cabane [de berger] ; chaumière
    en shack, shelter, hut
    port cabana

    Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik, eta ez nuen presa berezirik txabiske hartara informazio bila itzultzeko. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hogei urte lehenago txabiske zikin bat zen “Purple”, erdiguneko gure ohiko ehizatokietatik at neska “errazagoen” bila antolatzen genituen espedizioen jomuga. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txabiske (FlickrCC, Luis G. Cabello)

     
  • Maite 1:47 pm on 2012/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    sordieski 

    adb. Bitxitasunez; bitxikeriaz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [bitxiki]
    bitxiki (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es extrañamente, raramente
    fr étrangement, paradoxalement
    en strangely, oddly
    port estranhamente

    Eta bertze zonbat horrelako gaztigu, bai eta maiz borthitzaagoak, hala-nola Babyloniako gatibotasuna, Jainkoak bere populu guziari jasanarazi zeraukona, eta zertako? Jaunaren eguna populu horrek sordieski hausten zuelakotz. [Igandea edo Jaunaren eguna, Jean Pierre Arbelbide (1895)] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 9:51 am on 2012/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorbeltz 

    iz. ZOOL. Apodidoen familiako eta Apus generoko hegazti apodiformeen izen arrunta. Hego luze eta zorrotzak eta isats urkilatua dituzte. Intsektuz elikatzen dira eta oso hegalari trebeak dira. • malkar-sorbeltz. 56 cm-rainoko hego-luzera dauka. Sabela zuria eta gainerako guztia iluna du (A. melba). || sorbeltz arrunt. Aurrekoa baino txikiagoa eta guztiz iluna da. Oso arrunta da (A. apus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [enararen antzeko txoria]
    txirrio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vencejo
    fr martinet
    en swift
    port vencilho, vencelho

    Zaldieroaren zinta (bere baimenarekin ekarria), Berria.info, 12-06-27

     
  • Maite 11:50 pm on 2012/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    apo-apoan 

    adb. Ozta-ozta, nekez, zailtasun handiz. Apo-apoan bizi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.
    [nekez]
    doi, doi-doi, doi-doia, nekez, ozta, ozta-ozta, bortxa Zub., doi-doietarik Zub., doi-doian g.e., doiki g.e., apenas zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a duras penas, con dificultad; por poco
    fr difficilement, à peine
    en with great difficulty, hardly, barely
    port com dificuldade

    Apo-apoan idatzi dut gaurko hitza.

     
  • Maite 9:57 am on 2012/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldarrontzi 

    izond. Moldakaizki edo astunki aritzen edo higitzen dena, behar adinako zalutasuna ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [baldarra]
    akets, alfer, antzegabe, antzekaitz, baldan, baldar, bihurri, dorpe, erlamando, kalamanka, kaskailu, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, zabar, barraka Ipar., eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., total Ipar., trukes Ipar., alproja Heg., bagai g.e., egur g.e., aroi zah., aldrebes Heg. beh., flux Ipar. g.e., saskar Bizk. g.e., oiher Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es torpe; patoso, -a; desmañado, -a; desgarbado, -a; desaliñado, -a; descuidado, -a
    fr gauche, maladroit, -e ; négligent, -e
    en clumsy
    port lerdo(a)

    Edozer egiten genuela ere, denok elkarrekin egiten genuen, aldi berean; Les James Txikik izan ezik, behin ere ez baitzuen asmatzen besoak besteenekin batera zabukatzen, bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek. Haren zangoak eta besoak elkarrekiko aldi berean zebiltzan, pausoka edo zabuka; baina ez beste ezeinekiko, eta horrexetan huts egiten zuen. Bazirudien bost axola zitzaiola haiek hain maiz oihuka esaten ziotena, alegia trakets baldarrontzia zela. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 6:26 pm on 2012/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    lilipa 

    iz. BOT. Amarilidazeoen familiako eta Narcissus generoko landare belarkara eta bizikorren izen arrunta. Erraboiladunak dira, lerro-formako hostoak dituzte eta tutu- edo inbutu-formako lore ikusgarri eta hori edo zuriak dituzte. Batzuk apaingarri modura kultibatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel