Updates from ekaina, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:53 am on 2012/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hanka egin 

    du ad. Ihes egin, aldegin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ihes egin]
    eskapatu, ihes egin, ihesari eman, itzuri, ihesari lotu Ipar., ihes izan g.e., ihesi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es irse, marcharse, fugarse, pirarse, pirárselas
    fr fuir, échapper
    en to run away, to flee, to clear off
    port ir (embora)

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko

     
  • Maite 4:02 pm on 2012/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    tirakiloi 

    iz. Txaplata, enplastua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    tirakiloi (FlickrCC, gligr)

    tirakiloi iz. g.er. ‘ukendua’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    Ungüento. tirakiloi, tirakillon (AN-larr), tirakilune (B), tirakillun (B), tirakolon, tirakoloma (Hb ap. Lh). Ref.: A (tirakilune); Asp Leiz2 (tirakillon); Izeta BHizt2 (tirakillun)

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [enplastua] mantar, pizma, enplastu Heg., txaplata Bizk., partxe Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es emplasto, bizma
    fr emplâtre
    en (Farm, Med) dressing; (fam) (cosa blanda, pegajosa) sticky mess (colloq)
    port emplastro

    Ez dago tirakiloirik nire mina sendatzeko.

     
  • Maite 7:37 am on 2012/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    musikari 

    iz. Ogibidez musikan diharduen pertsona; musika jotzen duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [musikagilea]
    musikagile, musiko Heg., ereslari neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es músico, -a [persona]
    fr musicien, -enne
    en musician
    port músico(a)

    Gaur musikaren eguna denez, musikari ezberdin ugari ikusteko aukera izango dugu han eta hemen. Musikazuzenean.com atarian gaurko programatuta dauden hainbat kontzertu ikus ditzakezue. Donostiako musika eskolakoek ere egitarau berezia prestatu dute.

     
  • Maite 10:43 am on 2012/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    okakatu 

    1. zaio/du ad. Higuina eman, higuingarri gertatu. 2.  Aspertuta egon.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1. “(R), repugnar” A.

    2. “Okakatuik dagó, está aburrido” Iz Ulz.

    Sinonimoak: ad.
    [higuindu] higuindu, nazkatu, nardatu, higuina/nazka/narda eman, higuingarri/nazkagarri/nardagarri gertatu (Elhuyar Hiztegia)
    [aspertuta egon] asper-asper eginda egon, aspertuta egon

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) repugnar (2) estar aburrido, -a
    fr (1) dégoûter, répugner
    en (1) to revolt, to disgust (2) to be bored
    port (1) repugnar, rejeitar, repelir (2) estar tedioso(a)

    Okakatua nago haren tema horrekin. [Santi Leoné, @ororostorm]

     
  • Maite 11:39 am on 2012/06/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bokata 

    iz. 1. Lisiba, arropa lisibatan garbitzeko ekintza; garbitutako arropa-multzoa. 2. (hed.) (Ipar.) Nahastea, istilua. • bokata-zuritzaile. Bokataria. • BOKATA JO. Bokata egin, bokatatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [lixiba] Ipar./Naf. lixiba, gobada Gip.
    [lixibatzea]
    lixiba, gobada Gip.
    [batera lixibatzen den arropa-multzoa]
    lixiba, gobada Gip.
    [nahastea]
    Ipar. anabasa, deboiladura, nahasketa, nahaste, nahasteka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) colada; lejía; ropa que va a ser lavada o ha sido lavada (2) lío, intriga, chisme, confusión
    fr (1) lessive (2) confusion
    en (1) wash, washing, laundry
    port barrela, coada

    Neure burua ikusi nuen, emakumezko baten alboan. Ama! Hura galdaratzar batean bokatarako koipeak-eta egosten ari zen bitartean, negar betean nengoen ni. Akordu horretan oina pausaturik, neure buruak gomuten bidea hartu zuen. Akorduan, bokata egiteko harria ikusi nuen, ibaiertz batean. [Azeria eta Lehoia, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2007) Orr.: 23] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Igandean arrabataiatu zen, zein zen ohartutakoan. Bazela nor eta ikertu zenean bilakatu zen Etxandi Etxehandi, berak darabilen Etchehandy-ren baturako aldakia, Euskaldunon Egunkaria-ren Estilo liburua-ri jarraikiz, urteetan Haritschelhar Haritxelhar eman den bezala. Gainerako hedabideek, nork bere gogara. Horretarainokoa nahastea eta bokata.  [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006) Orr.: 33] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    bokata (FlickrCC, NapaneeGal)

     
    • leire narbaiza 5:49 pm on 2012/06/19 Permalink

      Nire ustez badago hitz hauen definizioan nahaste txiki bat. Lixiba egitea, bokata, arropa zuria garbitzea zen. Erritual luzea. Beste arropak (kolorekoak) errekan edota garbitegian (labaderoan) garbitzen ziren. Baina arropa zuriak zuritasuna emateko ur beroa errautsak eta ereinotza behar zituen. Beraz´ etxe barruan egiten zen.
      Erabilitako ura berrerabili egiten zen gero harrikoa-eta egiteko.
      Sakanan badakit ilbetean egiten zutela, gero ilargi argitan zabaltzeko (Izan ere, eguzki argiak kolorea jan egiten du, baina ilargiarenak gutxigo, ez du horitzen). Historia ederra da, eta gogorra.
      Honekin lotutako berbak: lixibaska, lixibarri, loxibontzi, lixi-poto,…
      Baserria askotan, sukaldeetan, goian aipatutako tramankuluak ikusten dira, jakin barik askotan zer diren.
      Niretzat apasionantea da!

  • Maite 5:33 pm on 2012/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    erantzukizun 

    iz. Norberaren edo norberaren ardurapekoen ekintzen erantzule izatea. Erantzukizun handiko lana da  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erantzunbeharra]
    erantzunbehar, kargu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es responsabilidad
    fr respect, responsabilité
    en (1) responsibility; responsiveness (2) liability
    port responsabilidade

    Somos la memoria que tenemos y la responsabilidad que asumimos, sin memoria no existimos y sin responsabilidad quizá no merezcamos existir. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago] (Wikiquote)

    Dugun oroimena gara; eta hartzen dugun ardura. Oroimenik gabe ez gara; eta ardurarik gabe ez dugu, akaso, izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Josu Lezameta]

    Dugun oroimena eta nork bere gain hartzen duen ardura gara, oroimenik gabe ez gara eta ardurarik ezean agian ez dugu izaterik merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Iñigo Susperregi]

    Dugun oroimena gara, eta onartzen dugun erantzukizuna gara; oroimenik gabe ez baikara ezer eta erantzukizunik gabe menturaz ez baitugu izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Ricardo Gómez]

    Memoria gara, eta hartzen ditugun ardurak gara; memoriarik gabe, ez gara; ardurarik gabe, izaterik ez dugu merezi beharbada. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Luistxo Fernández]

     

    Saramago (Wikimedia Creative Commons Attribution 2.0 Generic license)

     
  • Maite 2:43 pm on 2012/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    idi-bihotz 

    iz. 1. BOT. Liliazeoen familiako eta Tulipa generoko landare belarkara eta bizikorren izen arrunta. Sustrai faszikulatuak, erraboila eta zurtoin leunak eta lantza-formako hosto osoak dituzte. Lorea bakarra eta ikusgarria izaten da eta fruitua kapsula-motakoa. Jatorriz asiarrak dira eta apaingarri gisa landatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel