Updates from ekaina, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:47 am on 2012/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bordaldu 

    ad. Ezkontza bidez pertsona bat beste batekin batu edo elkartu (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ezkondu begiratuta)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    Casarse. “Irakatsiak igaririk bordaltu zen, pasadas las moniciones, se casó” A s.v.irakatsi. v. ezkondu.  Bordal zedina matrimoniotik emazte egotxirik izan denarekin. Hual Mt 5, 32. –Zerentako da matrimonioko sakramentiua? –Bordaltako eta bordaltiuer emoiteko grazia. CatR 61 (CatAe ezkontzeko, CatSalkasatzeko). Yik biar duk etseko izan, eta biar duk kalakoareki bordaltu; […] eztud gogorik kareki bordaltako. […] bada ez kareki bordaltakoz eztuk zér etsiarekin. Mdg 133. Anixko ganu dud xakiteko […] arrebak […] ia bordaltu drenez ala neskato dauden. Ib. 143. Asteartean ezadi ez bordaltu ez itsasoratu. A EY I 53. Aur ordez bordaltu dra. “Se han casado hermanos con hermanos”. A EY III 259.

    Sinonimoak: ad.
    [esposatu] ezkondu,
    ezkontza egin, esposatu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es casarse
    fr (se) marier
    en to marry, to get married

    Asteartean ezadi ez bordaltu ez itsasoratu. A EY I 53. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    bordaldu (FlickrCC, shadesofsha)

     
  • Maite 8:52 am on 2012/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ehundu 

    du ad. Ehuna eho. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [eho]
    eho
    [gurutzatu]
    antxumatu, gurutzatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
    es tejer
    fr tisser
    en to weave

    Esan dezagun, nolabait ere, bizitzaren aitzin-gibel guztiak hizkuntzaren harietan ehuntzen ditugula, bizitza bera bezain bihurria eta korapilotsua delako hitzaren joan-etorria. [Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ehundu (FlickrCC, by Theodore Scott)

     
    • Patxi 12:17 am on 2012/06/15 Permalink

      Osagarri txiki bat, Orotariko Euskal Hiztegitik: adibide bat eta azpisarrera bat.

      РSoinga̱eko au yosturagabea zan, goitik beera̱o dana eundua. Ir YKBiz 502.

      – (besoak ehunduta ‘con los brazos cruzados’). Beso-utsik eta eurok eunduta. Kk Ab I 103. Ta zu, euskeldun, besoak eunduta ikusiko dozu euskeraren eriotza? Amez EEs 1925, 172. Burdizain edo chauffeurra zutunik onduan, besuak eunduta, itxaroten. Kk Ab II 16.

    • Maite 7:45 am on 2012/06/16 Permalink

      Gaztelaniaz hainbeste erabiltzen den ‘con los brazos cruzados’ hori, zein gutxitan erabiltzen dugun euskaraz, ezta? Denok jakin beharko genuke euskaraz nola esaten den hori: ‘besoak ehunduta’. Mila esker hona ekartzeagatik, Patxi! 🙂

    • leire narbaiza 9:07 pm on 2012/06/16 Permalink

      “Besoak antxume”, edo “besoak antxumaturik” ere erabiltzen da, “de brazos cruzados” esateko.

    • Maite 9:39 pm on 2012/06/16 Permalink





      @euskaljakintza @patxirena “Besoak antxume” edo “besoak antxumaturik” ere esaten da. Hurrengo 1en “antxumatu” #gaurkohitza-rako— leire (@txargain) June 16, 2012


  • Maite 7:30 am on 2012/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    oroipen 

    iz. 1. Oroitzapena, oroimenean gordetzen den eta gogora etortzen den iraganeko irudia. Horra bada sei urtez gerozidatzitako oroipenak. 2. Oroimena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oroitzapena]
    gogoramen, gogorapen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e.,oroi g.e., oroimen g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas.
    [oroimena]
    g.e. gogo, memoria, oroimen, oroitzapen, memorio Ipar.,gomuta Bizk., gomutapen Bizk., oroite g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) memoria (2) recuerdo
    fr (1) mémoire (2) souvenir
    en (1) memory (2) memory, remembrance

    Galdako Gogora ekimenaren bidez, gaur gerra aurreko umeen oroipena izango da protagonista, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara. (Galdako Gogora)

    oroipen (#galdakogogora)

     
  • Maite 10:06 am on 2012/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    labar 

    iz. 1. Bertikala edo ia bertikala den haitz-ebakia. 2. Itsaslabarra. • labar-arte. ART. Arroka gainean -labarrean edo haitzuloetako paretean- pinturak edo grabatuak egiteko artea (bereziki historiaurreko pinturez eta grabatuez esaten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsas labarra]
    itsas labar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acantilado
    fr falaise
    en cliff

    Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    labar (FlickrCC, Garaigoikoa)

     
  • Maite 8:48 am on 2012/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    erausian 

    adond. Esamesaka edo berriketan.

    Sinonimoak: adlag.
    [esamesaka]
    esamesaka, erausika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando, murmurando
    en chatting

    Dantzan emandako gauaren ondoren, bi neskak erausian hasi dira ahopean; isildu egin dira gero.

    erausian (FlickrCC, nixter)

     
  • Maite 9:30 am on 2012/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    krabelin 

    iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Patxi 11:22 am on 2012/06/10 Permalink

      Hitz ederra “krabelin”, eta ederra “julufrai” sinonimoa ere (zenbait tokitan “xulufrai” edo “xulufrin”). Mila esker!

    • Maite 2:01 pm on 2012/06/11 Permalink

      Ederrak biak ala biak, ezta? Oraingoan ‘krabelin’ ipini dut, aurreko batean ‘julufrai‘ ipini nuelako…

      Mila esker iruzkinagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 12:44 pm on 2012/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    artizar 

    iz. (mug.) Eguzki-sistemako bigarren planeta (testuinguru batzuetan maiuskulaz idazten da); delako planeta, egunsentian eta ilunabarrean zeruan distiratzen duen objektu bezala hartua. Egunsentiko artizarra baino ederragoa. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eguzki-sistemako bigarren planeta]
    goiz-izar g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (astronomiaz ari garela maiusk.) Astron. Venus; lucero del alba, lucero de la tarde (2) estrella polar
    fr (astronomiaz ari garela maiusk.) étoile du matin
    en (astronomiaz ari garela maiusk.) Venus; (the) morning star

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel