Updates from ekaina, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:53 am on 2012/06/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrizkatura 

    Recaída; reincidencia. “Rénovation, id. récidive”. Azkuek ‘renovación’ itzultzen du.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    berrizkatura (H, A), berrixkitura (G-azp), berrezkadure (Leitza)

    Sinonimoak: ad.
    [erreformatu] aireberritu, berritu, berriztatu, erreformatu, errestauratu,haizeberritu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es recaída
    fr restaurer
    en rechute

    Gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz. (Hiztegi Batua)

     
    • Fernando Rey 10:38 am on 2012/06/08 Permalink

      “Recaer” kontzeptua eta horrek sortzen dituen substantiboak esateko, Nafarroan, “berritu”, “berratu” eta “berretu” ere aditu ditut nik.
      “katarroa berratu zaio”.
      “Berretura” izena ere hor dugu.
      Eta horrela proposatu nuen hemendik laster argitaratuko den hiztegian: “Gaixotasunen Hiztegia”.
      Fernando Rey

    • Maite 9:33 am on 2012/06/09 Permalink

      Benetan interesgarria egin duzun ekarpena. Mila esker, Fernando, eta zorionak hiztegiagatik! 🙂

  • Maite 8:28 pm on 2012/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ukabil 

    iz. Esku itxia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [esku itxia]
    ahur g.e., eskumutur g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es puño
    fr poing
    en fist

    Bere buruarekin eta jendearekin haserre, ukabilak estutu eta aurrera jarraitu zuen, bizitzak eskainitako bigarren aukera ez alferrikaltzera deliberaturik. [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    FlickrCC, Jaume d'Urgell)

     
  • Maite 8:05 am on 2012/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    apika 

    adb. Beharbada, agian.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [beharbada]
    agian, ausaz, beharbada, deskuiduan, menturaz, heldubada Zub., igual beh., noski g.e., akaso Heg. beh., fortunaz Ipar. g.e., noaski Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quizá, acaso, tal vez
    fr peut-être
    en perhaps, maybe

    Nik adiskidetasun huts mantendu nahi nuena zuk harago behartu nahi izan zenuen, harago ezin eramanak min eramanezina sortzen zizulako apika, eta horra nola erori zen behera hitz erdiz jasotako naipezko zubia. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:46 am on 2012/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txantxurkillo 

    iz. ZOOL. Forfikulidoen familiako intsektu dermaptero arre eta luzexka, abdomenaren bukaeran matxarda-formako zerkoak dituena. Europa osoan bizi da (Forficula auricularia).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ipurtsarde)

    Sinonimoak: iz.
    [Forficula auricularia] ipurtsarde, zanzurkillo, buztanbikotx  (Elhuyar Hiztegia, Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tijereta
    fr perce-oreille
    en earwig

    txantxurkillo (FlickrCC, Asier Sarasua)

     
  • Maite 7:21 am on 2012/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aginean 

    adb. Zorian (aditzaren era bukatuaren ondoan). Ito aginean zebilela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [zorian]
    zorian, heinean Ipar., agian g.e., aginik zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cerca, a punto de
    fr sur le point de;
    en about to

    Hogeita hamar urteetan aurrera zihoan orduan, eta emakume itsusi eskarmentu gabeko bat zen, oso laster neskazahar bihurtu aginean, eta bazekien Harryrekin urratsa egin ezean bere patua zein izango zen, hil artean aitaren etxean bizitzea erdeinuaren jomuga izanez, neba-arreben umeen izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:24 am on 2012/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibilaldi 

    iz. 1. Ibiltzea, ibiliz egiten den bitartea edo bidea. 2. (hed.) Bilakaera. IBILALDIA. Bizkaiko Ikastolen Federazioak Bizkaiko ikastolentzat dirulaguntza lortu eta euskararen aldeko herri-borondatea aldarrikatzeko antolatutako jai-giroko kultur ekintza. 1978an Erandio eta Berango artean antolatu zuten lehenengoz eta geroztik urtean behin ospatzen da maiatzean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:23 am on 2012/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasieran 

    adond (Heg.) Leku batean astiro ibiliz, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz.

    Sinonimoak: adond.
    [paseoan] paseoan, ibiliz; pasieran ibiliz (Heg.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paseando
    en
    taking a walk, going for a walk

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel