Updates from uztaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:57 pm on 2012/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    matxuratu 

    da/du ad. Matxura izan. Makina matxuratua dago eta ez dabil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [hondatu]
    hondatu, meskabatu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es averiar(se), estropear(se)
    fr tomber en panne, (s’)abîmer
    en to break down

    Hautsa biltzen ari zirela alferrik erloju matxuratuak, beti hamabiak eta hamar minututan iltzatuta zeudelako orratzak. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:38 pm on 2012/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    jan-txakur 

    izond. Besteren bizkarretik bizi dena.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) 

    Sinonimoak:  izond.
    [bizkarkina]
     bizkarkin Ipar., zazpisuete Bizk. g.e., zazpisukalde Bizk. g.e., aprobetxategi, bizkarroi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia) 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): 

    es parásito, gorrón, -ona, chupón, -ona, chupóptero, -a; enchufado, -a; vago, -a, perezoso, -a, persona inútil
    fr profiteur, -euse ; parasite, sang-sue
    en sponger; scrounger; parasite   

     

  • Jan-txakur lotsagarri bat zen gizon hura: aquel hombre era un gorrón. (Elhuyar Hiztegia)
  • Jan-txakur asko zebilen haren inguruan: tenía muchos enchufados a su alrededor. (Elhuyar hiztegia) 
  •  

    Gaur egun bi txakur dituzte bertan, biak ere lasaiak eta alferrak, baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak, egonean egon eta gizendu beste lanik ez duten jan-txakurrak alegia. [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:33 pm on 2012/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    gerezi 

    iz. BOT. Gereziondoaren fruitua: gorria, globo-itxurakoa eta haragitsua. Txortena du. (Wikipedia) [moldatua]

     
  • Maite 12:43 pm on 2012/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ordiziar 

    izond. Ordiziako herritarra.

    Ordizia Gipuzkoa erdi-hegoaldeko udalerri bat da, Oria haranaren goialdean kokatua. Historikoki Goierri eskualdeko herri nagusia izan da zerbitzuen aldetik; gaur egun, Beasainekin batera du eskualdeko nagusitza hori.

    Mugakide ditu iparraldean Itsasondo eta Beasain, ekialdean Itsasondo, Arama eta Zaldibia, mendebaldean Beasain eta hegoaldean Lazkao. XX. mendean Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak izandako hiri eta industria garapenaren ondorioz, hiru udalerri horien arteko mugak lausotu dira, hiruren erdian CAF fabrika handia jarrita. Hala, bada, hiru herriak elkarren segidan daude, bereiziko dituen eraikuntzarik gabeko etenik gabe. (Jarraitu irakurtzen Wikipedian)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es natural de Ordizia; ordiziarra; ordiziano, -a
    en from Ordizia

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:30 pm on 2012/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    urrutaka-urrutaka 

    adond. Tratuan ari izanaren poderioz.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    “(G-to), a fuerza de regatear” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Diccionario Vascónico eta Word Reference):

    es a fuerza de regatear
    en by haggling

    Parrandero haiek mantso zebiltzan, elkarri deika eta bidean geldituz gozo-saltzaileekin urrutaka aritzera, edo otoitz egitera bide ondoko santutegiren batean, batzuetan indioa, mahomatarra besteetan, bi fedeetako behe kastek inpartzialtasun zoragarriz konpartitzen dutena. [Kim, Rudyard Kipling / Koro Navarro (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

     
  • Maite 4:02 pm on 2012/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    sortasun 

    iz. Sorra denaren nolakotasuna; sor dagoenaren egoera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sorgortasuna]
    sorgortasun, soraiotasun Ipar., sorrera g.e.
    [astuntasuna]
    g.e. astuntasun, pisutasun, astun jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es adormecimiento, entumecimiento; pereza, apatía; insensibilidad; somnolencia
    fr assoupissement, engourdissement

    Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean murgildurik geratu ziren. [Gerlari zuria, Joanes Urkixo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:42 pm on 2012/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    orduan 

    1. adb. Une edo garai hartan edo horretan. Bai ederki bizi ginela orduan. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan, eta ekingo diote kantuari. 2. lok. Kasu horretan, hortaz. Zer esan behar dugu orduan? Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lok.
    [hortaz]
    bada, beraz, hala, hala bada, halaz, horrenbestez, hortaz, halatan Ipar., arren Zub., ba Heg. beh., halandaze Bizk. g.e., halakotz Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) entonces; en aquel tiempo; a la sazón, en aquella ocasión (2) entonces, por consiguiente, en tal caso, según eso
    fr (1) alors, en ce temps-là, à ce moment-là (2) par conséquent, ainsi
    en (1) (just) then, (just) at that moment, at that time (2) then

    Ez nuen uste orduan eta ez dut uste orain (Elhuyar Hiztegia)

    Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia (Elhuyar Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel