Updates from uztaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:30 am on 2012/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    keko-meko 

    adond. erabaki ezin(ik), ezbaian; izond. zalantzati, dudatsu

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    “(V-och) indeciso, irresoluto” A. v. aiko-maiko. Noizpein egon arren keko meko. Or Eus 326. –Ateka gaitz ontan itza nola irabiatu bear ere eztakit. –Zertaz zaude keko-meko? etzazu esan orrelakorik, enetxo! Zait Sof II 128. Neure aginduetara eztaude keko-meko. Zait BGold 15.

    Sinonimoak: adond.
    [ezbaian]
    balantzan, dudan, ezbaian, zalantzan, zilintzan, hinki-hanka Ipar., ezbaika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [ezbaian]
    ~ aikolo-maikolo, aiko-maiko, koko-meko, loka, zalantzan (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dudando, vacilando, en duda
    fr dans le doute, à peu près
    en doubtful, in doubt; doubtfully

    Keko-meko geratu da norantz egin ez dakiela. (Labayru Ikastegia)

     
  • Maite 10:02 pm on 2012/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    meko 

    izond. (batez ere B) Erkina, ahula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [ahula]
    ahul, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., herbal Ipar./Naf., aloxo g.e., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelge Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es débil, enclenque
    fr faible, débile
    en weak; [argia] feeble, dim; [azalpena, aitzakia] flimsy; [haizea] light

    Bera azaltzeko arnasa oro txiro ta itz oro meko dirian maitasuna dautzut; neurriz gora maite zaut. Larrak EG 1958, 266. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 11:34 am on 2012/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    angurri 

    iz. BOT. 1. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara, etzana hazten dena. Hostoak handiak dira, eta loreak horiak. Meloiaren antza baina mami gorria eta hazi beltzak dituen bere fruituagatik landatzen da (Citrullus lanatus). 2. Delako landarearen fruitua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:43 am on 2012/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    mustur 

    ik. mutur iz. 1. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. 2. (lgart.) Giza aurpegiaren ezpain-aldea. Norbaiti muturrak hautsi. Muturrez aurrera erori. 3. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia. Titi-muturra. Papermutur batean idatzia... Jarraitu irakurtzen (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hocico] ~ kokots, larru, moko 1, mosto, mosu, narru
    [extremidad] ~ buru, moko 1
    [corteza de pan] ~ ogi-kuskur/-koskor
    [currusco de pan] ~ kurrusku, ogi-kuskur/-koskor
    [pedazo de pan] ~ ogi-kuskur/-koskor

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hocico, morro; labios, nariz (2) extremidad, extremo (3) corteza de pan (4) currusco de pan (5) pedazo de pan

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 10:25 am on 2012/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    joan-jin 

    iz. (Ipar.) Joan-etorria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [joan-etorria]
    joan-etorri, txango, ostera Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ida y vuelta; viaje de ida y vuelta
    fr aller-retour
    en comings and goings; round trip

    Badia piztu egiten da etengabe joan-jinean dabiltzan txaluparien ontzitxoekin eta oilarraren kantua ematen duten golkoaren mutur batetik besterainoko oihuekin. [Idi orgaren karranka, Victor Hugo / Koldo Izagirre (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Eneko Bidegain 6:00 pm on 2012/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitrail 

    Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak eta Orotariko Euskal Hiztegiak, “petral” hobesten dute, edo “pitrail” jartzen dute “petral” sarreran, nahiz eta ez den zentzu berean erabilia. “Petral” hitzaren lehen adiera da, “soineko bazterra”. Bigarrenik, “petrail” erraten zaie emazteek edo neskek bidean soinekoan metatu lohi zatiei. Hemen, hirugarrena aipatu nahi dugu, guztiz desberdina: “pitrail”. Eta honek erran nahi du “habe”.

    3. (B), pitrail (BN; Dv (BN), H (L, BN)), petiale (ph- S), peitheralia (det., H (S) Lh peithelari), puteralia (det., H (S) Lh putelari), pitral (BN-baig), pitrale (S; Foix ap. Lh), bitralia (det., S ap. Giese CasaS 11). Ref.: A (petral, pitrail); Lh (pitrail); Giese CasaS 11; Lrq (phetiale); Satr CEEN 1969, 210; Izeta BHizt2. Viga. “La gran viga transversal que soporta las vigas” Giese CasaS 11. Amorio soberatuak eginarazten du etan ez ikustea dena maliziaren biga o petrala (B, s. XVIII). BOEans 779 (v. tbn. en la misma pág. petral bat). Nolaz ikusten duzu aurhidiaren begian puska, eta ez aldiz pitrailla zihaurenian? AR 425. Inaisioineko pitral bat paraturik. HerVal 162. Pitral bat irozketan. Ib. 249. Edo nola erraiten duzu zure anaiari: utz nezazu zure begitik lasto baten idekitera, zuhaurek baduzularik pitrail bat zurian? SalabBN Mt 7, 4 (Echn zur-petral; v. tbn. Gazte 1960 (Noviembre), 4 (ap. DRA) zihauenin den phetialia). Gathez estekatzen dituzte pitrail lodi bati. Prop 1876-77, 51.

    Eta zati honetan ageri ez dena, “pitrail” pertsonentzat, bereziki gizonentzat, ere erabil daitekeela. Gizon pitraila gizon handi, lodi eta azkarrari erraten zaio. Luze eta mehea, “kankaila” edo “kankailua” den bezala, gizon handi eta zabala “gizon pitraila” da.

    Eta kaskobeltz pitrail horri, gure zerri hiltzeko kanit-marrazarekin moztuko dizkiot… moztu beharrak!” (Daniel Landart, Xuri, gorriak eta…)

     
  • Maite 7:40 am on 2012/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    meatzari 

    iz. Meatzetan mea ateratzen diharduen langilea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es minero, persona que trabaja en la mina
    fr mineur
    en miner

    Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    meatzari (20minutos.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel