Updates from uztaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:24 am on 2012/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    adarkatu 

    1. du ad. Animalia batek adar-kolpez jo edo zauritu. 2. da ad. Adartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [adarka egin]
    adarka egin
    [aldaxkatu]
    abartu, aldaxkatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cornear, dar cornadas (2) ramificarse, bifurcarse, dividirse
    fr (1) encorner, élaguer (2) se ramifier, bifurquer
    en (1) [animaliak] to gore; to butt (2) [zuhaitza] to ramify, to branch (3) [bidea, ibaia] to fork, to branch; to branch off

    Miura zezen batek arrisku handia sortu du Udaletxe Plazatik Estafeta hasierara artean, jendearengana joan da une batean, baina ez du inor adarkatu. Lagun bakarra eraman dute erietxera, bizkarrezurrean kolpea hartuta. 2.29ko iraupena izan du entzierroak. [Larritu larririk ez bigarren entzierroan, Sanferminak (Berria, 2012-07-09)]

    adarkatu (FlickrCC, Vedia)

     
  • Maite 7:45 am on 2012/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    borragoma 

    iz. Idatzia edo marraztua dagoena borratzeko goma bereziz egindako pieza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [ezabagoma]
    ezabagoma, goma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es goma (de borrar)
    fr gomme à effacer
    en rubber, eraser

    (…) tamalez, badira atzera bueltarik gabeko erroreak, borragoma batek ezaba ezin ditzakeenak. Borragoma, Anjel Lertxundi [Hitz beste, Berria.info (2012-07-08)]

    borragoma (FlickrCC, Pink Sherbet Photography)

     
  • Maite 11:35 am on 2012/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    madari 

    BOT. Madariondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    dantzaleku 

    iz. Dantzan egiten den lekua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dantzatzeko lekua]
    dantzatoki, dantzategi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lugar de baile; local de baile; discoteca
    fr salle de danse, discothèque, salle de bal
    en dance hall; disco

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:13 am on 2012/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    atrija 

    iz. Aho– eta sudur-zuloetatik, sudurreko muki-mintzaren narritadurak eraginda, biriketako airea bortizki botatzea, doministikua. (usin hitza begiratuta, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan)

    Sinonimoak: iz.
    [doministikua]
    urtzintz Ipar., atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian: atrija (AN-larr-ulz-erro; atrije AN-larr-ulz-erro, B), atrijue (B), atrixe (B), atruxa (AN-5vill), atrux (BeraLzM). Ref.: Iz IzG (atijé); Echaide Nav 173; Izeta BHizt2 (atrixe). La grafía <j> representa el sonido velar [x].

    Estornudo. v. atija.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estornudo
    fr eternuement
    en sneeze

    Batek iji-iji! atrixe-doministikua egin zin. Ataño TxanKan 155. (Orotariko Euskal  Hiztegia)

    atriju (FlickrCC, labambola)

     
  • Maite 9:36 am on 2012/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilipurdi 

    iz. Itzulipurdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itzulipurdia]
    aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., irabio g.e., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es voltereta, vuelta campana
    fr cabriole
    en somersault, pirouette

    Zilipurdika iritsi dira beheraino, harea-pila harrotuz eta algara batean. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilipurdi (FlickrCC, JB London)

     
  • Eneko Bidegain 9:17 am on 2012/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    maingu 

    Pertsona maingua, pertsona herrenari erraten zaio. Maingu da. Maingu egiten du.

    1. Cojo.

    Zakuskianean mutuak minzatzen, hebainak sendaturik, mainguak zabiltzala.

    Mainku bat bi alderat trinkulin trankulin zohan.

    Baina badauka zentzu metaforikorik ere. Lan bat erdizka egitea, lan hori maingu egitea da.

    (Fig.). Gauza ederrak erranik ere, mainku-airean atheratzen badira [pertsuak]. Lf ELit 92.

    Edo bestela, norbait burutik jota baldin badago edo burutik ez bada osoa: burutik maingu dela erraten da.

    3. (AN-gip-5vill, BN-arb), mainku (BN-arb; -kh- H), maiku, manku. Ref.: Gte Erd 287, 289. (Fig., gralmte. acompañado de burutik). Inútil, torpe. “Ez naiz, uste baduzu ere, burutik mainkhu” H. Etzan bere denporan burutik mankoa. AB AmaE 235. Bere zaharrean […] burutik maingu ez dena. HU Zez 130. Ez zukeela kaskoa zangoak bezain maingu.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel