zerra
iz. Material gogorrak ebakitzeko erreminta, ertzean hortz–sail bat duen altzairu tenplatuzko orri– edo disko-formakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Material gogorrak ebakitzeko erreminta, ertzean hortz–sail bat duen altzairu tenplatuzko orri– edo disko-formakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[udaren ondoko urtaroa] udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., neguantz g.e., udatzen g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es otoño
fr automne
en autumn, fall
port outono
(jap.zko hitza) iz. Itsas azpiko lurrikara edo sumendi–erupzio batek sortutako olatu erraldoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Jatorria: Hitza japonierazkoa da: portu (tsu, æ´¥) eta uhin edo olatu (nami, æ³¢ edo 浪). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; ahoskerari dagokionez euskarazko tz-tik hurbilago dago. Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es tsunami
fr tsunami
en tsunami
port tsunami
Itsasertzeko hotel batean lasai antzean dabiltzan egun batez, tsunamia lehertzen da, eta olatu erraldoi batek hankaz gora eramaten du guztia, eurak tarteko. Bitan zatituko da familia, ama eta seme zaharrena batetik, aita eta bi gazteenak bestetik. Naturaren indar kontrolaezinen aurrean bizirik irauten saiatuko dira denak, eta, halaber, familiako gainerako kideak topatzen. Oro har, familia barruko maitasunaren gorazarre moduan uler daiteke istorioa. [Ewan McGregor: «Aita naiz, eta film batean nire alderdi hori lantzeko gogoa nuen», Berria (2012-09-28)]
iz. 1. ART. GRAF. Erliebean konposizio edo irudi bat grabatua duen plantxa. Inpresioak, bereziki tipografikoak, egiteko erabiltzen da. 2. ARG. Irudi fotografiko negatiboa. 3. (hed.) Askotan erabiltzen den esaldi edo ideia. Klixez beteriko elkarrizketa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es cliché
fr cliché
en cliché
port clichê
Pelikulak badu une distiratsurik, musika oso presente dago eta sarri erritmo kubatarrek salbatzen dute planoa, baina oro har zuku gehiago atera ziezaioketen Habanari, hiriko paisaiari, jendeari, aniztasunari… ohiko klixeetara mugatu beharrean. [Havana club, Mikel Garcia (argia.com)]
iz. Mobilizatzeko ekintza eta horren ondorioa.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es movilización
fr mobilisation
en protests, demonstrations by the workers; industrial action
port mobilização
Mobilizatze gogor batzuen ondorioz, egun batean garbi ikusi nuen: iraultza bazetorren, zirt edo zart egiteko eguna. [Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005) mold.] (Ereduzko Prosa Gaur)
da ad. Konpromezua hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. Ipar.
[konprometitu] konprometitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) comprometer(se), implicar(se), involucrar(se) (2) enrolar(se)
fr (s’)engager, (s’)impliquer
en get involved
port implicar-se
Ez da debaldekoa Loachekin alderatzea, iruditzen baitzait haren film batzuek dituzten bertute eta akats berberak dituela Foxfirek ere: pelikula politikoki engaiatua da –modu esplizituan konpromisoa hartzen duela, alegia; gainontzean, gauza jakina da film guztiek eskaintzen dutela, nahita edo nahi gabe, ikuspegi politizatua–. [Gerrilla feminista, Gorka Bereziartua (Argia.com, 2012-09-24)]
iz. 1. Bira, itzulia. Hiri guztiari jira bat eman zioten. 2. Ingurua. Besoa estutu nuen zure gerriaren jiran. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. beh.
[bira] bira, biraketa, erronda, inguraldi, inguru, ingurubira, inguru-minguru, itzuli, jirabira, birunda Ipar., ikur-makur Ipar., biraldi g.e., inguruketa g.e., buelta Heg. beh., arrunda Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) vuelta, gira (2) vuelta, contorno
fr (1) tour, tournée, contour
en tour; turn
port (1) volta (2) contorno
Trama konplexua dirudien arren, aise eta eroso doa filma uneoro; klase sozialak, sexua, familia-harremanak, artea, narrazio baten funtzionamendua… hainbat gai jorratzen dira aldi berean, batak bestea zapaldu gabe. Darabilen ironian, Allen frantziar jostalari bat dirudi aldika, baina Ozonek bere nortasuna du, eta filmak ustekabeko jira bat hartzen du, ikaslearen eta irakaslearen arteko tirabira eta aldi berean konplizitate-joko bihurtzeraino. Film desberdin bat, zinema ere desberdina, kalitatezkoa eta entretenigarria izan litekeela erakusten diguna, zinez. [Historia bat nola kontatu, Xabier Mendiguren] (Sustatu.com)
eskerrik asko propagandagatik.
Eskerrak zuri kritikengatik. Egunero irakurtzen ditut!!! 🙂 🙂
Aste osoan zehar zinemaldiko pelikulen kritiketatik aterako ditut. Ondo pasa!
Reply