Updates from iraila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:24 pm on 2012/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zulo 

    iz. 1. Gainazal bateko irekigune edo barrunbea. Zulo asko zegoen errepidean. Sudur-zuloak. 2. Zerbaiten alde batetik besterainoko irekidura. Orratzaren zuloa. 3. Erliebearen hedadura gutxiko sakongunea, zokoa. 4. Hilobia. 5. (hed.) Zerbait gordetzeko toki ezkutua (bereziki erakunde klandestino baten ezkutaleku edo arma-gordelekua adierazteko erabiltzen da). 6. (hed.) Hutsunea, hutsa. Aitak ez du ama zenaren zuloa betetzen. 7. (lgart.) Defizita, zorra. 8. KIR. Trinketean, frontisaren eskuinaldean txaparen gainean dagoen barrunbea. • zulo beltz. ASTRON. Materia eta are argia ere bere baitara erakartzeko eta bertatik irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen dentsitatea duen gorputza. Beren masa handiaren eraginez kolapsatutako supernoba erraldoien ondoriozko objektuak direla uste da, leherketa eta gero areago uzkurtu direnak. Unibertsoko zenbait izarretan, materiak bertatik ihes egiten duela eta puntu baten inguruan kiribiltzen dela detektatu da.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [alderik aldeko irekidura]
    zulatu, zilo Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) agujero, orificio (2) agujero, perforación, horadación (3) hoyo, sepultura (4) escondite, escondrijo, depósito clandestino; guarida, madriguera (5) vacío, hueco (6) hondonada (7) deuda, agujero (8) [pilota-jokoak] agujero, hueco; [golfean] hoyo; [kanikatan] gua, hoyito (9) bache (10) silo (11) trullo, trena, cárcel
    fr (1) trou, orifice (2) sépulture, fosse (3) cachette, caverne, refuge, tanière (4) vide, cavité (5) dette, déficit (6) creux, trou (7) prison
    en (1) hole (2) gap; emptiness (3) pothole
    port (1) buraco (2) perfuração (3) cova (4) esconderijo (5) oco (6) profundeza

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko

     
  • Maite 10:34 am on 2012/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    txara 

    iz. Basobera, txaraka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Eibarko euskara:

    1 . iz. (TE). Jaral, jaro, monte bajo. Zuhaixkaz osatutako baso itxixa. Txara asko solo bihurtuta dira, baserri bizitzak gehitzerakuan. / Guztiz txara zarratu bat. (Ibilt 455).

    2 . iz. (NA). Mata tupida de pelo. Ule asko eta edarra, sendua. “Horrek jakan txaria!”: “ule ederra” esan biharrian, “txaria”, lehenako kostrunbria. Hori ule edarra dakanari esaten jako, ez nere moruko memeluari.

    txara huts. iz. (TE). Jaro, jaral. Hango aldia, txara hutsa.
    Sinonimoak: iz.
    [zuhaixka erretxinatsua]
    saparrondo, sasiarte, sasidi, sasite, sasitegi, sastraka, txaraka, zazkardi, zizkirra, brosta Ipar., lahardi Ipar., beresi Bizk., sasitza Bizk.
    [zuhaitz asko hazten den eremua]
    txaradi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. (Bot.) jara 2. (Ekol.) jaral
    fr 1. ciste 2. lieu planté de cistes, taillis, bois
    en rockrose
    port 1. esteva 2. esteval, esteveira

    Gorbeiapeko txatartegian berriro elkartu ginenez geroztik, etenik gabe gabiltza Lauaxeta eta biok bidez bide, aste eta jai, udazken, negu, udaberri eta uda, txararik txara, zelairik zelai, sororik soro, basorik baso, mendirik mendi, herririk herri. [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xara (Wikimedia commons)

     
  • Maite 8:10 am on 2012/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzutetsu 

    izond. Ospetsua. Idazle entzutetsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ospetsua] : ospetsu, entzute handiko, famatu, sonatu. ezezagun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es famoso, -a, conocido, -a, célebre
    fr renommé, -ée
    en famous; well-known, known
    port famoso(a), conhecido(a), célebre

    Entzun:

    Unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari eta euskalari andere entzutetsu baten alaba da. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    haize(-)errota 

    iz. Haizeak eraginda dabilen errota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [haize-eihera]
    haize-eihera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es molino de viento
    fr moulin à vent
    en windmill
    port moinho de vento

    Eroa ote da ba; batekoz beste hartzen ditu gauzak gehien-gehienean, zuria beltzatzat eta beltza zuritzat, halako hartan haize-errotak erraldoitzat hartu zituenean bezala, eta fraideen mandoak dromedariotzat, eta ahari-taldeak etsaien gudarostetzat, eta beste hamaika gauza tankera honetan; horrela bada, ez da oso zaila izango, nik aurreneko aurkitzen dudan neska nekazaria Dulzinea dela sinistaraztea; eta, sinisten ez badu, zin egingo […] [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haize-errota (FlickrCC, bontxi)

     
  • Maite 2:15 pm on 2012/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    mizke 

    izond. (batez ere B) 1. Bigunkeriara emana. 2. Mardula.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [mardula]
    guri, malats, mardul, gurdo Ipar., guren Bizk., mardo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) melindroso, -a, consentido, -a, regalón, -ona (2) lozano, -a, robusto, -a
    fr (1) minaudier, -ère ; gâté, -e, (2) vigoureux, -euse ; robuste
    en choosy, picky; spoilt, pampered
    port (1) melindroso(a) (2) loução(ã), robusto(a)

    Ume mizke halakoa… eta gainera, lepoko brodatu polit hori zikindu egin duzu! [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:01 am on 2012/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zildai 

    iz. 1. Abereak lotzeko lepokoa. 2. Muturrekoa, ahoa irekitzea eragozten duen tresna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txakurrena] muturreko (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) collar, aro, collarín (2) mordaza, bozal
    fr muselière, bâillon
    en (zaldiena) bit ; (txakurrena) muzzle
    port açaimo, focinheira

    Ahoa itxirik lan egin behar du. Zildaia du ahoan. Ez edonolako zildaia, alajaina! Ehiztari horren ustez, lagun bakar batek egiten omen ditu hudo-zildai horiek, Kanarietan. Tokitan! Etxeko ardo paregabeak bustitako ehiztariaren zildairik gabeko ahoak, lasai asko, harro asko, azaltzen dit bere balentrien berri. [Zildairik gabeko ahoa, Jakoba Errekondo (argia.com)]

    zildai (FlickrCC, Jon Díez Supat)

     
  • Maite 10:36 pm on 2012/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    karraka 

    iz. 1. TEKNOL. Ildoak edo pikorrak dituen altzairu tenplatuzko barraz osatutako erreminta, piezak higatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena.

    karraka from Maite Goñi on Vimeo.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel