Updates from iraila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:16 pm on 2012/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    olatu 

    du ad. (Ipar.) Ematu, hezi. iz. 1. Haizeak itsasoaren gainazalean sorturiko uhina. 2. (hed.) Kolpeka eta indarrez datorrena. Eta berrizaleek eragin duten iraultza ez da sorterrian, Frantzian, atertzen, mugak ez baititu haren olatuak gelditzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [uhina]
    baga, uhin, tirain Ipar., naia Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ad. domar, adiestrar, domesticar, amansar iz. (1) ola; onda (2) ola, oleada
    fr iz. vague
    en iz. wave
    port iz. onda

    abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:37 am on 2012/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    monjor 

    Aurrekoan Twitter bidez motxor hitza proposatu zidatenean, berehala piztu zen eztabaida. @XabierEuzkitze-k esan zigunez, Iraurgin ‘ostrokoa’ eta Goierrin ‘trapalea’ esaten diote. @iarantzabal eta @xme64-k ‘montxor’ bezala ezagutzen dute. @gotzonbarandi -k, Larrabetzun, ‘monjorra’ deitzen zaiola zioen, eta @Amendiola2-k Durangon erabiltzen dituzten hainbat hitz ekarri zizkigun: ostrokue, ostarkue, monddor (jasoa). Batzuek  montxor; besteek, aldiz, monjor edo ostrokoa… Nolanahi ere, denek etxe edo eraikin bati teilatua eman ondoren langileei ematen zaien otorduari egiten zioten erreferentzia. Hiztegi ezberdinetara jo eta berdin: hauetan ere adostasun handiegirik ez. Ikus dezagun, bada, nola azaltzen diren monjor eta montxor hitzak hiztegi ezberdinetan:

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa:

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    monjor (V-ger-m), montxor (V-m-gip, G-azp). Ref.: A (monjor, montxor); A EY I 145; JMB AEF 1928, 32; Elexp Berg (montxor).

    “Banquete que se da a los obreros después de puesto el tejado a un edificio nuevo o hechos los caleros […]. Todos pronuncian en esta palabra la j como la j francesa” A. An ebilen gero Prakaman nun eztegua ta antxe, nun batzarra ta barruan, nun mondxorra ta (langillea izan ezarren) aurrerengo. “Reunión en la que hubiese zambra”. A EY II 56.

    Hiztegi Batuan:

    monjor iz. Bizk. ‘erramu-festa, galdor-festa’

    Sinonimoak: iz.
    [montxor]  bizkarbesta, monjor, teila boda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) iz/izond. B que crece poco; (muchacho) flaco, (muchacho) desmejorado (2) iz/izond. B banquete que se da a los obreros (al final de una obra)

    An ebilen gero Prakaman nun eztegua ta antxe, nun batzarra ta barruan, nun mondxorra ta (langillea izan ezarren) aurrerengo. A EY II 56.

     
  • Maite 8:04 am on 2012/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    oilarite 

    iz. (Ipar.) Argi-urratzea, egunsentia. Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oilaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. jas.
    [egunsentia]
    alba, argitze, argi-urratze, egunsenti, egun-txinta, goiz-alba, goizalde, argi-zirrinta Ipar., goiztiri Ipar., egunabar Bizk., argi-haste Ipar./Naf., artatse jas., arturratze jas., goizabar jas., argi-alba g.e., eguantz g.e., eguntze g.e., argiaren begi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amanecer, alba, (hora del) canto del gallo
    fr aube
    en dawn
    port amanhecer, alvorecer, aurora

    Zeren ordu hura heldua ez ezik iragana ere izan baitzitekeen orduko, eta zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi-urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oilaritea Algortako portuan (CC @uhandrea)

     
  • Maite 10:00 pm on 2012/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    berbaro 

    iz. (B) Berbotsa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [berbotsa]
    hitzots, berbots Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ruido/rumor de voces
    fr brouhaha
    en murmur
    port burburinho, murmúrio

    Batzuetan, kaletik zetozkion berbaro eta ibilgailuen hotsekin nahasturik musika klasikoa entzuten zuela, bere buruari arrazoitzen zion arratsalde hartakoa leherketa moduko bat baino ez zela izan, lehergaia lehenagotik zegoela pilaturik bere kolkoan. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • txerra 8:20 am on 2012/09/06 Permalink

      Berbaro izena du Durangoko euskara elkarteak, Plateruena eta beste milaka ekimenen atzean dagoena: http://www.berbaro.com/

    • Maite 10:07 am on 2012/09/10 Permalink

      Egia da! Ipini nuenean ez nintzen jabetu. Zorionak eiten dituzuen lan guztiengatik! 🙂

  • Maite 12:41 pm on 2012/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    fokuratu 

    du ad. 1. Sistema optiko baten osagaiak bere ardatzean zehar elkarrekiko mugitu, irudia puntu jakin batean zehatz sor dadin. 2. Argi-foku bat leku edo objektu jakin baterantz zuzendu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    fokatu* e. fokuratu (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.
    [enfokatu]
    enfokatu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (irudia argitu) enfocar (2) (fokua leku jakin batera zuzendu) enfocar
    fr focaliser, centrer
    en (1) (kamera, mikroskopioa) to focus (2) argia, fokua to shine (on)
    port enfocar, focalizar

    Bidearen ertzean zegoen igela fokuratu genuen.

    fokuratu (FlickrCC, Conanil)

     
  • Maite 4:12 pm on 2012/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanputs 

    izond. (Ipar.) Kamutsa, zorroztasunik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [kamutsa]
    kamuts, makets, akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desafilado, -a; obtuso, -a; romo, -a (2) necio, -a; obtuso, -a
    fr emoussé
    en (1) blunt (2) dull
    port (1) rombo(a) (2) torpe, obtuso(a).

    1. “Desafilado” A. “Otro [cuchillo] que corta poco, laputs” ZMoso 66. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. O Pr 274. Hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira. Bp II 5. Ala beita gizonaren bihotza lanphüts eta gogor. Mst I 23, 1 (SP tontoa, Ch sentimendu gabeak, Ol soraio).] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    2. “(S), hombre tosco” A. Gizun bürü handi hurak ez balira diren bezain lanphüts, hantürik jarriren ziren gük izkiribatü dügüna irakurtiarekin. Eskual 20-6-1913, 4. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 7:58 pm on 2012/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    aliketa 

    iz. (pl.) Txapa eta pieza txikiei eusteko, alanbreak okertu edo ebaki, ziriak sartu edo atera, etab.etarako erabiltzen den eskuerreminta. Era askotakoak daude: moztekoak, unibertsalak, zirrindolatakoak, argiketarienak, etab. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel