Updates from urtarrila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:09 am on 2013/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    apapuan 

    adb. Ozta-ozta, nekez, zailtasun handiz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ik. apo-apoan)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    2. “Apapuan, hacer una cosa provisionalmente, como en hilván” A (para el ej. que da v. infra APAPUKO).

    Sinonimoak: adlag. Bizk.
    [apo-apoan]
     doi, doi-doi, doi-doia, nekez, ozta, ozta-ozta, bortxa Zub., doi-doietarik Zub., doi-doian g.e., doiki g.e., apenas zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a duras penas, con dificultad; por poco
    fr difficilement, à peine
    en with great difficulty, hardly, barely
    port com dificuldade

    Ez ikutoik ein orrei apapun da ta.  Etxabu Ond. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 9:18 am on 2013/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiurri 

    iz. Pertsona batek, bizitzan oro har eta gainerako pertsonen aurrean aritzeko moduari dagokionez bereziki, duen izaera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, Ik. adiurre)

    Sinonimoak: iz.
    [izaera]
     izaera, ekarrai g.e., zima g.e., adiurre zah., mendu Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carácter, forma de ser, personalidad
    fr caractère, naturel
    en character; personality; manner
    port gênio,

    Pentsatzen jarrita, Veleiako faltsifikazioen alderdirik txarrena haien aiurri eskasa da. Hurrengo faltsifikaziorako, faltsutzaaileei komeniko litzaieke gauza batzuk aintzat hartzea. Historian izan dira arrakasta handiko faltsifikazioak, eta ospetsuenetariko Euskal Herrian asmatutakoa dugu gainera: Leloren edo Kantabriarren Kantua. Ia hiruruheun urte iraun zuen haren “benekotasuna”k, eta Humboldt handiak ere amuari heldu zion, pentsa. Euskal Filologian lizientziatuak ez diren euskaldunentzat (batzuk badaude) Leloren Kantua ezezaguna da, baina mendeetan gure arbasoen irudimenarentzat bazka polita izan zen. Eta etorkuzinerako faltsifikazioeterako eredugarria gerta liteke, faltsifikazioaren maisulana izan zelako. [Nola egin faltsifikazio on bat, menditarra (Iruña-Veleia 2013n argituko dugu?, zuzeu.com, 2013-01-24)]

     
  • Maite 9:55 am on 2013/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    izurtu 

    du ad. Izurrak egin.

    izur
    1. iz. Oihal bateko zimur edo toles paraleloetako bakoitza. Lau izur hartu dizkio gonari aurreko aldean, apaingarri bezala. 2. iz. Uraren gainean, harri bat botatzen denean edo haizearen eraginez gertatzen diren uhin txikietako bakoitza; orobat, ileko uhin-modukoak. 3. iz. Zimurra. 4. iz. Azpildura. 5. izond. Ileari buruz, izurrak dituena, kizkurra. 6. iz. ITSAS. (L) Zuakerra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [aloztu]
     zimurtu, zimurdikatu Ipar., zimurkatu Ipar./Naf., aloztu g.e.
    [kizkurtu]
     kizkurtu, kuskuilatu  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) fruncir, hacer pliegues en la ropa (2) rizar, ondular (3) arrugar(se), llenar(se) de arrugas
    fr (1) froncer, plisser (2) friser, (s’)enrouler, boucler (3) (se) chiffonner, (se) froisser
    en (1) to gather (in), to pleat (2) to curl; to wave (3) to wrinkle, to crease (4) to get wrinkled, to get creased
    port (1) franzir (2) cachear, anelar (3) enrugar-se, encarquilhar-se, arrugar-se

    Hotza igo zen itsasotik, eta nik hotzaren gorputza asma nezakeen, haren adar izoztuak, buztan busti-bustia, arrainek zeharkatzen zuten aurpegi izurtua. [Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izurtu (FlickrCC, Sukanto Debnath)

    izurtu (FlickrCC, Stuck in Customs)

     
  • Maite 8:04 am on 2013/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    xerlo 

    iz. Ile-mordoa, bereziki kopetaren aurrean dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [xerlo] ile-xerlo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mata/mechón de pelo [especialmente referido al flequillo]
    fr cheveux, mèche de cheveux
    en mop of hair; tuft
    port juba, mata

    Beltza baino beltzagoa ei da auzoko jende askoren egoera, eta, noski, gastuen murrizketan beharrezkoak ez direnak kentzen direla lehendabizi: ile apaindegikoak, nola ez. Berari pena handia ematen diola, eta ez hainbeste negozioan sumatu duen txakalaldiagatik, baizik eta tinteari uko egiten dioten emakume horiek beren autoestimuaren zati bati egiten diolako uko. Alegia, bi txanponen truke umeak zaindu eta etxeak garbitzeko enplegatzen dituzten andre dotoreen parekoago sentiarazten dieten kaoba edo urre koloreko xerloei.  [Xerloak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-01-27)]

    xerlo (FlickrCC, Vox Efx)

     
  • Maite 10:40 am on 2013/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrabio 

    iz. 1. ZOOL. Salamandridoen familiako anfibio kaudatua, 18 cm-raino hazten dena. Azala beltza da eta orbain horiz jantzia dago. Burua biribila da eta begi irtenak ditu. Parotoide guruinak oso nabariak dira eta substantzia toxiko bat jariatzen dute. Obobibiparoa da eta artropodo eta beste ornogabeez elikatzen da. Gautarra da eta oso arrunta (Salamandra salamandra). 2. Ik. eskorpioi. 3. METAL. Labegaraitik ateratzen den lehen galdaketako burdin materiala. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
    • xme 10:53 am on 2013/01/27 Permalink

      arrabio hitza (arrubio forman) erabili den testu famatuena, joseba sarrionandiaren “sustraiak han dituena” poema izango da: http://www.armiarma.com/emailuak/izuen/izue11.htm “Ez du niniak begia uzten
      ez bada erroi edo arrubioen mokoetan”; mikel laboak kanta bihurtu zuena http://grooveshark.com/#!/search?q=sustraiak+han+dituenak (hainbat hizkuntzatan itzulia entzun liteke gainera, abestiaren amaieran.

    • Asier Sarasua (@asarasua) 11:15 am on 2013/01/27 Permalink

      Ederra Xabier. Dena dela, Sarrionandiaren “arrubio” hori beste zeozer duk, ezta? Eskorpioia, lupua…

      Maite, tori argazki bat. Urbasan ateratakoa:
      Arrabioa (Salamandra salamandra)

    • Maite 11:16 am on 2013/01/27 Permalink

      Mila esker, Xabier! Hementxe ipiniko ditut biak:

      SUSTRAIAK HAN DITUENAK

      «schwer verlasst
      was nahe dem ursprung wohnet, den ort».
      Friedrich Hölderlin

      Nekez uzten du bere sorterria
      sustriak han dituenak.
      Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
      ez bada abaildu eta oholetan.
      Ez du niniak begia uzten
      ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
      Nekez uzten du gezalak itsasoa
      ez hare harriak basamortua.
      Ez du liliak udaberria uzten
      ez elurrak zuritasuna.
      Bere sorterria nekez uzten du
      sustraiak han dituenak.
      © Joseba Sarrionandia

      Sustraiak han dituenak by Mikel Laboa on Grooveshark

    • Maite 11:25 am on 2013/01/27 Permalink

      Bai, Asier, bideo hasieran aipatu dut esanahi ezberdinak dituela, baina, badaezpada ere, orain definizioa ere aldatu eta osatu dut. Mila esker argazkiagatik! 🙂

  • Maite 9:57 am on 2013/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    behor 

    iz. Zaldiaren eme heldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es yegua
    fr jument
    en mare
    port égua

     
  • Maite 10:34 am on 2013/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalamastra 

    izond. Baldarra, traketsa; eraikinez mintzatuz, aurri-zorian dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [kalamastra] baldar, trauskil, mangelo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desgarbado, -a, destartalado, -a; [eraikina] que está casi en ruinas
    fr dégingandé(e)
    en ungraceful, ungainly
    port deselegante, desalinhado(a)

    Eta, hala ere, gizon segail kalamastra hori nonbait ikusia zuela zin egiten zuen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ontzi ugari dago moilan, turistak karelean erakusten dituen kruzero handi dotore bat ere bai, hirulau arrantzontzi txiki zahar kalamastraren alboan. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalamastra (FlickrCC, ruurmo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel