Updates from abuztua, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:30 am on 2013/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    biharamun 

    iz. 1. Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. 2. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Egun zoroen ondorea, biharamuna eta gorputzaldi txarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna]
    bigarren g.e.
    [bestondoa]
    Bizk. bestondo Sort. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) día siguiente (2) futuro, porvenir; día siguiente, día de mañana, mañana (3) resaca, malestar
    fr (1) lendemain (2) avenir, futur (3) gueule de bois
    en (1) the following day, the day after (2) the future (3) hangover

    Entzun:

    (1) Bere inbestigazioen berri emateko, gauean bertan edo bestela biharamun goizean telefonatuko zuela sinfalta. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    (2) Ez genuen biharamunaz pentsatzen (Elhuyar Hiztegia)

    (3) -Joan den urtera arte ikasle bizimodu ganorabakoa egiten nuen eta badakizu, San Prudentzio bezperan sekulako aitzurra harrapatu eta hurrengo goizean ohean geratu behar biharamun itzelaz. [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:14 am on 2013/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    ortuts 

    adb. (Ipar.) (zah.) Oinuts, oinhas.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Ipar.
    [oinutsik] : hanka hutsik, oin-has, oinutsean, oinutsik, ointuts Ipar., ortutsik Ipar., ortozik Bizk., oinutsg.e.

    izond. Ipar.

    [oinutsa] : oinuts, ortoz Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es descalzo/za
    fr pieds nus, nu-pieds
    en barefoot, barefooted
    port descalço(a)

    Entzun:

    Denek ortuts zeuden hondartzan, harea kiskaltzen bazegoen ere.

    Haren oin ortutsek tipi-tapa jotzen zuten behegaina, eta nire buru gainetik pasatzen. [Pedro Páramo, Juan Rulfo/Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Egungo Euskararen Hiztegia)

    ortuts (FlickrCC, erlin1)

     
  • Maite 8:54 am on 2013/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    galipot 

    iz. Mundruna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [brea] : betun, brea, mundrun, alkaterna Ipar., naslika Ipar. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es galipote, brea
    fr brai
    en tar
    port breu

    Entzun:

    Galipota belztuta dago euriaren eraginez, dena brillantea bihurtu da eta hauts arrastorik ez da gelditzen Madrilen gaur, ordu honetan, kale honetan. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Langileek errepidea zabaltzen dihardute, eta galipota isurtzeko makinak hara-hona dabiltza bafadaka. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    galipot (FlickrCC, dactylx)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel