Updates from urtarrila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2014/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    txiri-txiri 

    adb. Kantitate txikitan; astiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘pixkaka’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    Poco a poco. Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritara” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.
    [pixkanaka]: pixkanaka, gutxika, apurka, pitinka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es poco a poco, despacio pero sin parar.
    fr peu à peu
    en little by little
    port pouco a pouco

    Entzun: 

    Txiri-txiri bere bidea egiten joan da olibondoa. Haizete, hotzaldi eta eguzkiaren beroa izan ditu. Esan zidaten bezala bizkortzen joan da; adarrak sendoagotzen eta hostoagotzen. Ustekabea eskegitako olibek eman zidaten. Oliba uzta izan behar nuen!  [Olibondoaz, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-01-14)] (Berria.info)

    Anaiak Ameriketatik dirutza politak bidaltzen zizkion, eta berak herriko banketxean sartzen zituen, txiri-txiri; sekula ez zion esku sartu libretari. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txiri-txiri (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    iretargi 

    iz. (B) Ilargia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    iretargi (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip; Añ (V), VocCB (V-och), Dv (V)), iratargi (V-gip), iletargi (V-ger-gip, G-azp, AN-gip), ilatargi (G-azp), ietargi (V-gip, G-azp), idetargi (V-gip), idatargi (V-gip), iditargi (V-arrig), igetargi (V-ger), igitargi (V-ger), itargi (V-ger-arr-arrig-m), egitargi (V-oroz). Ref.: A (iretargi); EI 381; Iz ArOñ (iétargixa, idátargi (pág. 135)), UrrAnz (irétargixa); Etxba Eib (iratargi); Holmer ApuntV (igetargi); EAEL 117; Elexp Berg (iretargi); Gte Erd 164.

    Etim. De irargi + argi, con duplicación de argi, de donde *irartargi > iratargi > iretargi.

    Luna; luz de la luna.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [ilargia] : ilargi, argizagi Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) luna [satélite]
    fr Lune
    en moon
    port lua

    Entzun: 

    “Irudi hori buruan geratu zitzaidan: “Gazte naiz: / iretargia harrika hautsi dut”. 16 urte nituen eta irudi potentea iruditu zitzaidan.  [Iretargia harrika hausteko poemak, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2014-01-15)] (argia.com)

    Bilbaoko Iretargi!
    Zeu zaitut lekuko…
    Inork ez al daki…
    galdua ote dago…
    Zu ez zinen hara zale, huraxe zen baina
    munduan zenik ederrena!
    [Bilbaoko Iretargi, Bertolt Brecht (1929)/Joseba Tapia] (josebatapia.com)

    iretargi (Wikimedia Commons)

     
    • Borja 8:09 am on 2014/01/16 Permalink

      Etimologian diozuen bezala, iretargi berez ‘ilargiaren argi’ zen. Bada, ilargi bera ere halaxe zen: (h)il (ilargiaren izen zaharra, egun hilabeteren sinonimo gisa eta ilbehera/ilgora bezalako konposatuetan geratzen zaiguna) + argi. Handik atera zen “irargi”, gero disimilazioz ilargi (atzera!) leku batzuetan, eta irargi-argi pleonastikoa bestetzuetan, non bigarren -r- galdu zen (eta inon lehenengoa -d- bihurtu ere bai, idetargi emanez). r/d/l txandaketa bera daukagu berar/bedar/belar eta zirar/zidar/zilar hitzetan 🙂

    • Maite 8:45 am on 2014/01/16 Permalink

      Mila esker, Borja, azalpen bikain honengatik! 🙂

  • Maite 8:31 am on 2014/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    soska 

    iz. zentimoz zentimo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Elhuyar Hiztegia:

    sos hitzaren azpisarrera da.  sos: iz. 1. (herr.) Dirua. Sosik gabe geratu naiz. 2. Antzinako moneta, garai batean bost zentimoko balioa zuena. 3. Diru xehea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    soska (AN, L, BN, S ap. A).

    Soska biltzen dire liberak, las pesetas se recogen a sueldos (a perras chicas)” A. Elizak biltzen ditu soska miliunak. Hb Egia 103. (SP). (Con reduplicación). Soska soska biltzen da franka. O Pr 671. Soska soska bazterrerat emanik zauzkaten diru guziak. HU Zez 46. Zenbeit ehun lau liberako eta soska-soska bildu dirua baizik ezpaginu, goseak hil litzaguzke laster gure langile gaizoak. Eskual 10-1-1908, 1.

    Sinonimoak: iz.
    [soska] : zentimoka, zentimoz zentimo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es céntimo a céntimo
    en cent to cent
    port cêntimo a cêntimo, centavo a centavo

    Entzun: 

    Soska-soska, langile jendeak armairu zokoetan zituenak aterarazi ziren. Mila eta bostehun milioi libera batu ziren. Bankarrot jo zen arte.  [Ubidea bete zabor, Iñigo Aranbarri (Larrepetit, 2014-01-12)] (Berria.info)

    soska (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    garro 

    iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [garro] : erro (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) tentáculo
    fr tentacule
    en tentacle
    port (Zool.) tentáculo

    Entzun:

    Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik, ordulari itsusietan bukatzen diren garro iletsuak gehienak. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Esan duen eran, bazirudien olagarro erraldoi bat urpetik sortua zela, garro bakoitzarekin musika tresna bana joz, eta, ontzi kaskoari itsatsita, barkuari aurrera egitea galarazten ziola. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea “Señorito alaenak! ” esaten zion, mespretxatu egiten zituen, “Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak! “. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    garro (FlickrCC, Zanthia)

     
  • Maite 8:00 am on 2014/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizun 

    izond. (neol.) Gezurrezkoa, faltsua. Profeta aizunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aizun (L, R, S ap. A; Dv, H), axun. Etim. Lo mismo que izun, q. v., parece haber nacido de una división de, p. ej., Jainkoaizun, v. supra, donde -a es el art. y el suf. -izun es el mismo de alabaizun o lotsaizun ‘que puede ser, que está destinado a ser’. Este -izun es, naturalmente, variante de -kizun.

    1. Falso. “Falso, postizo” A. v. A Morf 12 C. v. faltsu, 1 izun, amaizun, aitaizun, alabaizun, anaiaizun, apostoluaizun, jainkoaizun, kristoaizun, profetaizun, JAINKOSA AIZUN…

    Tr. Documentado en autores del s. XX que lo emplean como alternativa purista de faltsu. En DFrec hay 3 ejs.

    Senide aizun batzu isillean eta itzalgaizka sartu izan ziran. Ol Gal 2, 4 (Lç anaie falsu, He, TB anaia falso, Dv anaia-aizunak, BiblE gezurrezko anaia batzuek).

    Sinonimoak (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    iz./izond. neol. [sasikoa] : bort, izun, sasiko, sasikume, bastart Ipar./Naf.

    izond. [faltsua] : faltsu, gezurrezko

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) falso, -a; engañoso, -a (2) falsedad, engaño
    fr (1) suffixe signifiant faux, fausse (2) terrasse
    en false; pseudo- (in compounds)
    port (1) falso(a), enganoso(a) (2) falsidade, engano

    Entzun: 

     Zalaparta mediatikoaren erdian, isiltasunaren oihartzun ozena: nahikoa da; asko jokatzen ari gara; ez gaude prest amesgaiztotik aterako gaituen bakea zapuzteko, ez dugu gure ametsa helburu aizunen bazka ikusi nahi. [Isiltasuna, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-01-12)] (Berria.info)

    aizun (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:16 am on 2014/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsasgora 

    iz. Itsasoaren egoera, batez besteko maila baino gorago dagoena; honek irauten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [mareagora] : mareagora (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) marea alta, pleamar (2) flujo [de la marea]
    fr (1) marée haute (2) flux
    en (1) high tide (2) rising tide, flow
    port (1) maré alta, maré-cheia, preamar (2) fluxo [de a maré]

    Entzun: 

    Arrats beherak itsasgora dakar.  [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsasgora (Argazkia: LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS), Berria.info

     
  • Maite 8:48 am on 2014/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    tanta 

    iz.  Forma biribila hartzen duen likido-masa txikia. Euri-tanta. • tanta hotz. METEOROL. Aire hotzeko bolumen handia, aire beroagoz inguratua, goragoko latitudeetan dagoen aire hotzaren masatik depresio moztu bat eratzean banatzen dena. || tanta-kontagailu. Likidoak tantaka isurtzen dituen tresna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    TANTAZ TANTA. Poco a poco, uno a uno. Duela hiru ilhabethe ezarri zituen berriz bozak, […] lehen aldian bezala. Batistak ofizioa ikasia dauku! Eta gaixo jende iziperak tantoz tanto emaiten diozka galde eginak oro. SoEg Herr 24-1-1959, 1.

    Sinonimoak: iz.
    [xorta] tantakada, ttotta Ipar., xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gota
    fr goutte
    en drop, droplet
    port gota

    Entzun: 

    Tantaz tanta itsasoa gara. #TantazTanta

    tanta (Tantaz Tanta, youtube)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel