Updates from otsaila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 am on 2014/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz eman 

    ad. Adorea eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [adoretu] : adore eman, adoretu, arnasa eman, kemendu, kuraieztatu, azkortu Bizk., dendatu Bizk., animatu beh., arnastu g.e., ausarditu g.e., bihoztu g.e., alaitu zah., esportzatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dar valor, animar
    fr encourager
    en to encourage, to give courage/support/hope; to give sb (fresh) heart
    port encorajar, animar

    Entzun:

    Ez hago bakarrik, saiatzen zitzaion bihotz ematen, neu behintzat hirekin naukan.  [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihotz eman (Kimberly Darragh Hynd, CC)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    gitarra-jotzaile 

    iz. MUS. Gitarra jotzen duen musikaria. (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    GITARRA-JOLE, -JOTZAILE. Gitarrista; (el) que toca la cítara. “Citharista, gitarjotzaillea” Urt V 160. Gitarra joilleen soiñua bezalakoa. He Apoc 14, 2. Ezkondu zan gitar jotzalle batekin. Iraola 17. Urretxuar gitarra-jotzalle ta bertsolariari. Y 1933, 192.

    Sinonimoak: iz.
    [gitarra-jotzaile]: gitarrista, gitarrari Zah., gitarra-jole  (5000, Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Mus.) guitarrista
    fr (Mus.) guitariste
    en (Mus.) guitarist, guitar player
    port (Mus.) guitarrista; (de guitarra española) tocador, -a

    Entzun:

    Mexikon hil da De Lucia, Algecirasko Udalak (Espainia) jakinarazi duenez —han jaioa zen—. Benetako izenez Francisco Sanchez Gomez, 1947an jaio zen, eta flamenko musikaren ikono izatera iritsi da. Gaztetatik hasi zen gitarra jotzen, eta 14 urte betetzerako argitaratu zuen lehen diskoa.  [Paco de Lucia gitarra jotzailea hil da, Jon Olano (Berria.info, 2014-02-26)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gitarra-jotzaile (Wikimedia Commons)



     
  • Maite 3:23 pm on 2014/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    uriola 

    iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura handiz isurtzea. (uholde, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [uholdea] : uholde, uraldi, pesia Ipar., soperna Ipar., uralde Ipar., dilubio zah., tulubio Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [uholdea] : errekada, uhada, uhaldi, uhar, uhaste, uholde (bat.), uiol (bizk.), uramil (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Labayru ikastegia):

    es (sarr. pl.) torrente, corriente impetuosa, inundación.
    fr inondation, crue
    en flood
    port inundação, alagamento

    Uriolakaz negargarrizko kalteak izan ditue.
    Oraindino gogoan dodaz 1983ko uriola nagusiak.
    Urioleak eroan eutsen dana, etxe eta guzti.
    Uriolatik ozta-ozta librau ziran. (Labayru ikastegia)

    uriola (FlickrCC, camil tulcan)

     

    Mota guztietako gaur-gaurko gaien berri emateko sortu dute Uriola.info: kirola, ekonomia, kultura,politika eta baita udal gaien inguruko informazioa ere. Horrez gain, Bilboko eta inguruko jaien berri ere emango du.

    Lanean hasia da, eta, besteak beste, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Uriola.info-k, horien artean: agenda, eguraldia, iragarkiak, zorion agurrak eta eskelak jartzeko aukera emango du. Twitter eta Facebook bitartez ere kasu egin ahal izango zaio Bilboko euskal komunikabideak biltzen dituen plataformari. (Berria.info, 2014-02-25)

    uriola.info

     
  • Maite 8:16 am on 2014/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    abarrakitu 

    du ad. Hautsi, desegin, apurtu, puskatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. g.e.
    [suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. romper, destrozar, despedazar, hacer(se) añicos
    fr casser, briser, mettre en pièces, dépecer
    en break, smash, break into pieces, shatter, destroy, tear apart, tear to pieces
    port quebrar, destroçar, despedaçar

    Entzun:

    Baina nik bizikletan segitzen nuen, aireplano abarrakitu hura ikusi nahi nuen, ez nuen jasaten beti zer harrapatuko dabilen jendea; ni ibiliko nauk pieza eta trasteak biltzen edo erauzten! [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abarrakitu (pixabay, CC)

     
  • Maite 7:47 am on 2014/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    txujandarri 

    iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, uretako bizimodura moldatua dagoena. Ilajea arre iluna da bizkarraldean eta zurixka sabelean, isatsa luzea eta sendoa eta oinak palmatuak. Handi samarra eta gautarra da (Lutra lutra).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    txujandarri.

    “(AN-araq), nutria” A. v. igaraba.

    Sinonimoak: iz.
    [igaraba] : igaraba, ugabere, urtxakur, udagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) nutria
    fr (Zool.) loutre
    en (Zool.) otter
    port (Zool.) nútria

    Entzun:

    Erreka honetan arrain ugari egongo lirateke, txujandarriek jango ez balituzte.

    txujandarri (Fascinating Pictures, CC)

     
  • Maite 1:57 pm on 2014/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    arandi 

    iz. Aranak dauden tokia, aran-basoa, aran-saila.

     
    • xme 4:29 pm on 2014/02/23 Permalink

      uste dut gure lagunen abizenaren etimologia beste bat dela:
      http://www.euskaltzaindia.net/index.php

    • Maite 7:37 am on 2014/02/24 Permalink

      Facebooken esandakoa hona ekarriz, ez nago hain ziur “Onaindia/Haraindia” horretatik datorrenik…

      Orotariko Euskal hiztegiak:

      arandi (Dv A), aranadi (SP).

      “Lieu planté de pruniers” SP. “Prunelaie” Dv. “Boscaje de ciruelos” A.

      Elhuyarrek, Labayruk eta 5000k ‘arandi begiratuta’:

      iz. plantación o campo de ciruelos (bosque de ciruelos…).

      Horiek ez datoz zure hipotesiarekin bat, ez? Berriz diot: ur sakonegietan sartu gabe, ze, ni etimologia kontuetan…

      Zergatik begiratu beharko nuke haraindi?

      Mila esker, Xabier! 🙂

  • Inaki Agirre 9:57 am on 2014/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bazpi 

    iz. Zorriak ile artean jartzen dituen arrautzetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    bazpi (Añ (V) > A), baspi (V-oroz-arr-ple ap. A; Mic, Añ), pazpi (V-oroz-ple ap. A).

    Liendre. v. bartz.

    Sinonimoak: iz.
    [bazpi] : e. bartz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es liendre, huevo de piojo
    fr lente
    en nit [of a louse]
    port lêndea

    Entzun:

    BAT MATXIN PARRAT

    Bat: Matxin Parrat.
    Bi: Mitxel Eperdi.
    Hiru: Kolko bete diru.
    Lau: lko melau.
    Bost: Koxkotean koxt.
    Sei: korta bete behi.
    Zazpi: Buru bete bazpi.
    Zortzi: Katilu bete zorri.
    Bederatzi: Katuaren narrua eratzi.
    Hamar: mar-mar

    Bat Matxin Parrat, Oskorri

    bazpi (FlickrCC, Gilles San Martin)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel