Updates from urria, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:27 pm on 2015/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    diskete 

    iz. Banda magnetiko fin eta malgu batez osatutako disko unitatea, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. 1970eko hamarkadan sortu zuen IBMk, eta bere markako konputagailuetan jarri zuen. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako horrela deitua. Gainerako konputagailu fabrikatzaileek berehala hartu zuten salgai zegoen softwarea banatzeko baliabide egokitzat. Ordudanik, hala ere, aldaketa ugari izan ditu, bai tamainan, bai memorizatzeko ahalmenean. 8 hazbetetik 3 ½-ra pasa da eta 100 KB gordetzetik 1,44 MB-era. Disketearen historian denera ia hamar mota ezberdin izan dira, eta bakoitzak zegokion irakurgailua izan du. (Wikipedia)
    Sinonimoak: iz. disko malgua (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Inform.) disquete, diskette, disco flexible
    fr iz. disquette
    en  iz. floppy (disk), diskette
    port  iz. disquete

    Informatikak badaki erantzun guztien berri; lehen oro liburuetan zegoen bezala, orain disketeetan. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000, orr.: 83)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    diskete (Chris Phan, FlickrCC)

     
  • Maite 9:46 pm on 2015/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    dohatsu 

     1. izond. Zorionekoa. 2. iz. ERL. Eliza katolikoak hildako fededunbati aitortzen dion titulua, sainduarena baino maila apalagokoa. Dohatsuari betiko zoriona eta gurtua izateko eskubidea, baina ez derrigorra, aitortzen zaizkio. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    Sinonimoak:izond.

        [zorionekoa]: atsegindun, bienabenturatu, zorioneko, zor ionezko, zoriontsu, bozkariotsu Ipar., lorios Ipar., uros Ipar., dontsu Bizk., irus Zub., zoriondun g.e., zoritsu g.e., zorizko g.e., ditxoso zah., deuntsu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1  izond.  feliz, dichoso, -a; bienaventurado, -a; 2  iz. (Erl.) beato, -a
    fr izond.  heureux, -euse ;  bienheureux, -euse ;  béat, -e
    en 1  izond.  happy, contented;  blessed; fortunate; 2  iz. (Erl.) beatified person
    port 1 Feliz, bem-aventurado; 2 iz. (Erl.) beato, -a

    Eta, hasi aitzin, labur erranen dizut: ez nintzen, oro har, dohatsu izan. [ Lur bat haratago, JOAN MARI IRIGOIEN (Elkar, 2000, orr.: 381)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dohatsu (Vladimir Pustovit, Flickr)

     
  • Maite 12:42 pm on 2015/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inkina 

    iz. Gorrotoa, ezinikusia, norbaitenganako gaizkinahizko joera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘herra’)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [gorrotoa]: ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herrakunde Ipar., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., hudigo g.e., inkurio g.e., otin g.e., hegigo zah., begigoa Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., keru Ipar. g.e., korromio Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘herra’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rencor, odio, resentimiento, aversión
    fr rancœur, haine, rancune
    en hate; resentment
    port rancor, ódio

    Entzun:

    Inkinari so egiten diodanean, zeraz ohartzen naiz. Denok dugula barruan hitzak duen esanahi hori eta nahiz eta bizitzari aurre egiteko gizaki askok erabili, beste askok beste zentzu batean erabiltzen dugula. Hitzaren zentzu “negatiboa” birmoldatzen dugu eta “positiboa” hartzen dugu bizkar gainean egunerokotasunari aurre egiteko.  [Inkina, Geroa Galarraga (Mundu(ko)koloreak, 2015-10-16)] (Argia.eus)

    inkina (Argazkia: prince.org)

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarama 

    iz. (B) 1. Zaborra, hondakina. 2. Zirimiria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [zaborra]: zabor, zakar pl., sastar Bizk., xabor Ipar. adkor.
        [euri-lanbroa]: euri-lanbro, euri-langar, euri-zirin, lanbro, langar, lantxurda, lantzer, zirimiri, lantzurda Ipar./Naf., landur g.e., eurixka Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (B) desecho, residuo, basura, resto, despojo (2) iz. (B) sirimiri; llovizna, calabobos
    fr iz. déchet, résidu, ordure
    en (1) iz. [zaborra] rubbish (Br); garbage (Am); waste, litter, trash (2) iz. [zirimiri] drizzle
    Entzun:

    Azkenean Irenek arrazoia zuen, jende gehienaren memoria zarama pilo bat besterik ez da.[Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    zarama (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:33 pm on 2015/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    bainu-txabusina 

    iz. Toallarena bezalako ehunez egindako bata, bainua hartu ondoren bereziki janzten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bainu-txabusina] : bainu-bata; albornoz (Heg.) ( Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es albornoz
    fr peignoir (de bain)
    en bath robe
    port roupão de banho

    Entzun:

    Bainu-txibusina jantzi zuen eta sukalderantz abiatu zen. 

    bainu-txabusina (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 4:29 pm on 2015/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrosa 

    1. iz. BOT. Arrosa-landarearen lorea, tamaina handikoa eta usaintsua. Arrosa-sorta. 2. iz. Kolore gorri argia. 3. izond. Delako kolorea duena. Soineko arrosa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. arrosa(-)lili, arrosa(-)lore.
    2. zurigorri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) [lorea] rosa (2) iz. [kolorea] rosa (3) izond. rosado, -a; rosa (4) izond. [nobela] rosa
    fr (1) iz. (Bot.) rose (2) iz. [kolorea] rose (3) izond. rosé, -ée
    en (1) iz. [lorea] rose (2) izond. [kolorea] pink
    port (1) iz. (Bot.) rosa (2) adj. rosa, cor-de-rosa, róseo(a).

    Entzun: 

    Gaur, bularreko minbiziaren nazioarteko egunean, arrosara batu gara gu ere!

    Batu arrosara!

     
  • Maite 9:11 am on 2015/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    berbots 

    iz. (B) Hitz-hotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berbots (V ap. A), berbaots. Ruido de voces. v. berbaro. Berbotsera inguratu ziran auzoetako emakumeak. Ag Kr 33. Ango akitika egin bearra, ango berbotsa, ango joan etorri ta gora berea! Ib. 57. Kosepantoñineko txalupetxean bazan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Urrun-samarretik etorren berbaotsa, itz zaparradea. Ib. 49. Gerogarrenean, ez lo bai lo dagoala, alako berbotsa entzun dau mutillak beeko bizitzan. Erkiag BatB 141. Bide asko zear / joan da jendea. / Berbotsa joan da ta / galdu da azkenengo / soiñu-zaratea. Gand Elorri 175.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [hitzotsa]: hitzots, berbaro Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) ruido/murmullo de voces
    fr bruit de voix, murmure de voix
    en sound of voices, murmur of voices
    port som de vozes, murmúrio de vozes

    Entzun:

    ZUGANA

    Barne lubaki honetatik ari natzaizu,
    bandera zuririk ez duen saminetik.
    Ahalegindu izan naiz zugana egiten baina
    urrun zaude eta nire oinek ez dakite zure helbiderik.
    Noizbait estaliko dira lurretenak,
    amatatuko suak karriketan,
    eta ohe hutsak beteko ditugu denon artean.
    Ataurre ahantziak baino ez dira orain gure oroitzapenak,
    ezpain idortuetan bakantzen zait berbotsa
    ondoan ez zaitudanean.
    Alferrik gabiltza luzamendutan,
    herriak ez baitaki zure bakardadearen berri.

    Zutaz oroit egin dut arratsaren gainbeheran:
    nigandik haragoko estratan gora joan zara ezer esan gabe,
    eta gau honen bestaldera hurbiltzeko tirria sentitu dut
    zure begi ilunetan gorde nadin.
    Berandu da ordea barkeske hasteko.

    [Deserriko karrikak, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2002)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel