Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:37 am on 2016/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    irato 

    du ad. Lepoko arnasbideak itxiz norbait itoarazi. Bere eskuez irato zuen haurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [itoarazi]: itoarazi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. ahogar, asfixiar; estrangular
    fr du ad. asphyxier, étouffer
    en du ad. to suffocate, to asphyxiate
    port du ad. afogar, asfixiar

    Astelehenero bezala

    Astelehenero bezala
    astelehena da.
    Jode!, ze bero egiten duen…
    Zure argazkia ikusten dudanean
    ez dut sentitzen berorik
    ez eta ere hotzik,
    zu bakarrik.

    Egunero bezala
    zure argazkira begira nago,
    eta Bach-en musikak
    argazkitik irtenarazten zaitu
    eta nire barnera sartzen zara
    bertan daukadan itsasoari
    eragiten diozularik,
    eta irato egiten nau
    neurrigabeko itsaso honek,
    askatu ahal izanen balitz
    ia masailak bustiko ez lizkidakeen
    itsasoa.
    Astelehenero bezala
    astelehena da,
    baina jadanik
    ez du bero egiten.
    Hala ere
    izerdiak estalirik
    gordetzen dut zure argazkia.

    [Bart irakurtzeko gaur izkiriatua, Xabier Ezkiaga (Susa poesia, 1998)]

     
  • Maite 8:43 pm on 2016/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpititulu 

    iz. 1. Liburu edo bestelako argitalpen baten titulu edo izenburu nagusiaren azpian dagoen izenburua. 2. ZIN. (batez ere pl.) Jatorrizko bertsioan proiektatzen diren filmen behealdean agertzen den errotulua, elkarrizketaren itzulpena eskaintzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere pl.) subtítulo(s)
    fr sous-titre
    en (often plural) subtitle
    port (Cin & Tv) legenda

    Entzun:

    Azpitituluak.com-ek euskarari egindako ekarpenagatik –urteotan 700 film luze euskaratu dituzte–, eta Euskal Irratiak-eko Goiz Berri saioak aktualitateari emandako ikuspegi saretuagatik, osatu dute aurtengo saridunen argazkia. [Banatu ditugu aurtengo ARGIA Sariak, Argia.eus (16-30-29)]

    azpitituluak.com

     
  • Maite 8:52 pm on 2016/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    mormosieta 

    iz. Marmario, purrustada. 

    Orotariko Euskal Hiztegia

    mormosieta, mormoxeta (V-gip ap. Elexp Berg). Refunfuño, murmullo de descontento; murmuración.Zenbaitt petralek mormoxetia besteik eztauka” Elexp Berg. Aragi minberak dituzu. Ze gizon galanta asko nekezalek jazten dituban muetakuak erabilteko mormosieta baga! Mg PAb 117s. Alkar artu egizue etxean, mormoxeta bagarik. Ker 1 Petr 4, 9 (Lç murmurazione, He y Dv erasia, TB murmura, Ol e IBe marmar; IBk marmarka ari gabe). mormorixeta (V-arr ap. A), mormoxieta (V-arr-och-m ap. A). “Murmullo” A.

    Sinonimoak: iz.
    [sarramuska] : marmar, marmario, purrustada, sarramuska (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es refunfuño, murmullo de descontento; murmuración.
    fr ronchonnement
    en (=gruñido) growl, grunt; (=queja) grumble
    por resmungo, grunhido

    Zenbait petralek mormoxeta besterik ez dauka” [Elexp Berg., mold. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    mormoxeta (DevianArt, CC)

     
  • Maite 1:23 pm on 2016/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapi 

    iz. 1. Hainbat eginkizunetarako erabiltzen den oihal-zatia (askotan hitz-elkarteetan erabilia: eskuzapia, mukizapia, musuzapia). Burua zapi batez estali zuen. 2. (pl.) Arropa. • zapi zikin. (pl.) Norbaiti edo zerbaiti dagozkion eta haietaz harro ez egoteko modukoak izaki, jendartean azaltzen ez diren gauza edo kontuen multzoa. • EGUZKIA NORA, ZAPIAK HARA. Beti agintzen duenaren alde dagoenaren, edo nagusi den joerarekin bat datorrenaren jokabidea adierazteko erabiltzen den esapidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zapi (V, G, AN; Lar, Aq 91 (AN), Añ, Izt 67r, Dv (V, G), H (V, G), Zam Voc, Ort Voc). Ref.: A; Etxba Eib. 1. Paño, trapo, lienzo; (pl.) ropa. “Ropa blanca, […] zapi txuria” Lar. “Trapo, pedazo roto de lienzo, &c., zapi zatarra” Lar y Añ.

    2 zapi (V, G, AN, L, B; Lar, Dv), zape (Sal; Lar). Ref.: A; ZMoso 67; Izeta BHizt2.

    “Zape, al gato” Lar. “¡Zape!, exclamación para echar fuera al gato” A. v. xapi. Kuidao katubari / esan arin zapi. DurPl 49. Zapi katua! […] egiten zuan katua eskuaz egotzirik. Osk Kurl 55.

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    1. oihal, trapu.
    2. dafaila, eskuoihal, eskuzapi.
    3. mahai-zapi.
    4. mukizapi, sudur-zapi, mokanes

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (sarritan hitz-elkarteen bigarren osagai gisa) trapo; bayeta; pañuelo (2) iz. [higienikoa] compresa (3) iz. (herr.) (pl.) trapo, ropa, prenda de vestir
    fr (1) iz. (hitz-elkarteen bigarren osagai gisa) chiffon ; mouchoir ; foulard (2) iz. (herr.) (pl.) vêtement, chiffon, fringue
    en (1) iz. [garbitzeko] duster, cleaning cloth; [sukaldeko] washing-up cloth (2) iz. [mukiena] handkerchief; [paperezkoa] tissue (3) iz. [burukoa, lepokoa] headscarf, scarf
    Entzun:

    Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zapi katua!  […] egiten zuan katua eskuaz egotzirik. [Osk Kurl 55. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    zapi (Irudia: aislinn.com)

     
  • Maite 11:08 am on 2016/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zenbatetsi 

    du ad. ESTAT. Zerbaiten gutxi gorabeherako balioa zenbatespenez kalkulatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zenbatetsi. “Tasar, calcular” AG 2342. Azkue (Morf 738) cita este neol., que no aprueba totalmente.

    Sinonimoak: iz.
    [zenbatetsi] : kalkulatu, balioetsi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. estimar
    fr du ad. estimer
    en du ad. estimate
    port du ad. estimar

    Entzun:

    Nik baino urtetsu pare bat gehiago zenbatetsi nizkion. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zenbatetsi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:20 am on 2016/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    tripaki-laino 

    iz. Erdi-mailako altostratus motako lainoa, bere barnean ondulazioak dituenak. (Ikus Altrostatus undulatus, Wikipedia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TRIPAKI-LAINO (V-gip). Ref.: Iz ArOñ, UrrAnz. “Los cúmulos de nubes” Iz ArOñ. “Tripaki-lañuak, los cirros (nubes)” Iz UrrAnz.

    Esaerak:
    “Hemen tripaki laiñuak dauzenian, aixkomentian kostaldian galernia”.  (Oñatiko esamolde jator batzuk, Olaitturri)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es Altostratus undulatus
    fr Altostratus undulatus
    en Altostratus undulatus cloud

    Entzun:

    Noiz hasiko den aldatzen? Ba, tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz, azaltzen hasten direnean. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zein polita dagoen gaur zerua…hodeien izena, “altostratus undulatus”, edo…TRIPAKI-LAINOAK! [Onintze Salazar, Twitter (16-01-20)]

    tripaki-laino (Argazkia: Onintze Salazar)

     
  • Maite 10:55 pm on 2016/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanaberadi 

    iz. Seskadi.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kanaberadi (kh- Dv  > A), kañaberadi (V, G ap. A; Lar). “Cañaveral” A. Utzi zuen ibai bazterreko kañaberadian. Ur Ex 2, 3 (Dv, Bibl ihien artean, Ol seska tartean, BiblE kanaberen artean). Gero kanaberadian sartu da eta kanabera luze aien arteko bide-ziorrean ezkutatu da. Y 1934, 27.

    Sinonimoak: iz.

        [seskadia]: seskadi (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cañaveral
    fr cannaie
    en giant reedbed
    port 1 (de caña) canavial m. 2 (de cañavera) carriçal m

    Entzun:

    Mikel Strogoff lauoinka zihoan kanaberadi horien artean, inork ikusi ezin zuela bidearen inguruko zingiretatik.   [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kanaberadi (Wikimedia commons, Lezumbalaberenjena)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel