Updates from urtarrila, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 pm on 2017/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    zendu 

    da ad. Pertsonez mintzatuz, hil. (Era burutuetan bakarrik erabiltzen da). Lau urte badu zendu zela. Aspaldi zendua da. Apur baten buruko, zendua izanen naizela. Gure herriko apaiz zendu berriari. Euskaltzain zenduen oroitzapenetan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zendu (B, BN-arb-lab; Dv, H), zeindu (BN-baig), zentu (-th- S; Foix ap. Lh). Ref.: A; Lh (zenthü); EAEL 49; Izeta BHizt2.

    Morir, fallecer. “Non da lengo aldian izan nintzanean ikusi nuen gizon ura? Zendu zen” A. Laurhogoi eta lau urthe badu / zendu zela Ibartarra. Ox 21. Larrája hegíko etxéko jáun gazté bat, égün zénthüik. Lrq Larraja RIEV 1931, 235. Berehala, batere ohartu gabe, zentzen (hil) da. Mde Pr 137. Eztigutela zendu artean / pazienteki itxadon. Arti MaldanB 221. Murde Pouret saintua zenthu zen. Herr 6-7-1961 (ap. DRA). Zendu denean denak eman zaizko umil. Xa Odol 194. Haitxandi aitzindaria / herrian’tako zenthürik. Casve SGrazi 158. Handik hiru asteren buruko zendu baitzen tupustez. Larre ArtzainE 141. En DFrec hay 6 ejs. de zendu, septentrionales.

    (A). (Part. en función de adj. y sust.). Difunto. Aphur baten buruko zendua izanen naizela. Dv LEd 166. Bi anaia elkharrekin bizi izan badira, eta bat hil haurrik gabe, zenduaren emaztea ez da bertzerekin ezkonduko. Dv Deut 25, 5. Aspaldiko zendua baita izen hortako andre ederra [= libertatea] Frantzian. HU Zez 113. Bi euskalzale garbirentzat ezagutuak zirenen eta aspalditto zenduak direnenganik. Lander RIEV 1911, 595. Ain zentzun andiz itz egitten eban zendubak. Otx 103. Euskaltzale zendu baten gorazarrez. Ldi IL 45. Yainkoaren eta zenduaren apentzalle nire burua erabat agertzen dut. Zait Sof 63. Eme amatxi zendu maitea. Xa Odol 261. Mixel Labeguerie zenaren emazte zenduaren ehortzeta egunean. Larre ArtzainE 183.

    Desaparecer, acabarse, pasar a la historia. Hortz guziak zenduak izan arren. Gy IX. Belhagiliak aspaldian zenthurik dututzu. GH 1950, 48. Bizi-irraden teoria zendu zen. Mde Pr 313. Segürki lekhüka zunbait / etxalde ere zenthürik. Casve SGrazi 32.

    Sinonimoak: ad. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [hil]: begiak itxi, hil, pausatu Ipar., heriotzaz hil g.e., arimak egin zah., finatu Ipar. zah.
    zendu izond. Ipar.
        [hila]: defuntu, hil, zen

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (era burutuan soilik erabiltzen da) morirse, fallecer (2) da ad. desaparecer || (1) iz. fallecido, -a, difunto, -a
    fr (1) da ad. mourir, décéder (2) da ad. disparaître || iz. décédé, -ée ; mort, -e
    en (1) da ad. to die, to pass away, to pass on
    port (1) morrer, falecer  (2) desaparecer || falecido(a), defunto(a)

    Taupadarik ez nuen jadanik sumatzen; eta izan ere, gure adiskide dohakabea une hartan berean zendu zen.  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:32 pm on 2017/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitorleku 

    iz. Elizetan, aitortzeko erabiltzen den esparru txikia. Apaiza bere aitorlekuan sartu orduko, joan zitzaion Mikel bere barruko larria hustera. Elizako aitorlekuen aurrean jende ilarak daude aitortza egiteko zain. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aitorleku. Confesonario. Eliza bat dauke [Berrituk] Ondarroako elizan sartuko balitz, konfesonario edo autorleku bat irudi izango leukeena. A Ezale 1897, 2b. Irurak aldean pralle-errezkada / kandelargi banaz aitorlekutara… SMitx Aranz 174. Diru billa ator autorlekura? Esan egik “Ni pekataria”, ta autortu egizak pekatuak. Bilbao IpuiB 161. Meza bukatu arte itxoin zion apaizari. Au aitor-lekuan sartu zaneko, joan zitzaion bere barruko larria ustutzera. NEtx LBB 27.

    Sinonimoak: iz.

        [aitortegia]: aitortegi, konfesatoki, kofesategi Ipar., konfesional Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Erl.) confesonario, confesionario
    fr iz. confessionnal
    en iz. confessional
    port iz. confessionário

    Aitorleku itxiak zeuden; atea itxi egiten zuten norbait sartzean. «Barruan hormatxo bat zegoen apaizaren eta eliztarraren espazioa zatitzeko.” [ITZALA, HORMA ETA ISILTASUNA, Garikoitz Goikoetxea (Berria, 2017-01-29 )]

    aitorleku (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2017/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    lez 

    Bizk. Legez.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

        [legez]: bezala, hala nola Ipar., edu Bizk., legez Bizk., iduri Ipar./Naf., antzo jas., antzora zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es postp. [(B) h. legez] como, en calidad de
    fr comme, en qualité de, en tant que
    en as
    port como

    Gauerdiko airea edaten hasi naiz, errekako edo lakuko ura lez.  [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2017/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    tanpez 

    adb. Ipar. Bat-batean. Negarra begira jin zitzaion, bihotza tanpez beraturik. Orok hil hurran uste zutena sendatu zen tanpez. || Bertsolarien tanpezko su hori.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

        [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., zankez Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. de repente, súbitamente
    fr adb. (Ipar.) subitement
    en suddenly 
    port de repente

    Urak lasaitu ziren tanpez.

    tanpez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:28 pm on 2017/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaskazuri 

    adj. Ile-zuria. Aitona kaskazuriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaskazuri (G-bet, AN-gip), kaskozuri (Lh). Ref.: Garbiz Lezo 52.

    1. “Persona de pelo blanco” Zt (comunicación personal). Cf. Kaskazuri (Or Eus 301), apodo de un hombre anciano. Siaskatxoari eragiñaz / aitona kaska-zuria. I. Otamendi in Onaind MEOE 1084. Aiton kaskazuri danak. In PE 16. Orai buraso aitatxitu eta amatxitu kasko zuri edo pelatu bilakatuak. Larre ArtzainE 237.

    2. kaskozuri. Calvo. v. kaskasoil. Hoa, kaskozuri, hoa! (4 Reg 2, 23). Zerb IxtS 66 (Dv khartzoil, Ol, Ker, BiblE burusoil).

    Sinonimoak: izond. beh.

        [ile-zuria]: ile-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (lgart.) de pelo blanco/cano
    fr chenu, -e ; blanc, blanche
    en white-haired; grey-haired, gray-haired
    port grisalho(a)

    Nonbait, begitan hartu zenuen gela barrenean eserita zegoen agure kaskazuri bat, haren gorbata gogoko ez zenuelako alegia, eta horixe aditzera eman nahi izan zenion. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kaskazuri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:22 pm on 2017/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    dentxo 

    adj. Dantxua; den gauza txikia.

    Orotariko Euskal hiztegia

    dentxo, dantxo. “Dantxua (Vc), litm. locito que es, todo lo poquito” A. “Dantxoa bere (V-ger), aunque es poca cosa” A EY III 267. “Danean dantxoa, nere gizontxoa (V-ple, G-to-goi, AN-larr), hay que pasarse con lo que haya; litm.: cuando hay (úsese de) lo poquito que haya, hombrecito mío” Ib. 187. Baiña, danean dantxoa, nere gizontxoa, gure aita zanak esan oi zuna. Or QA 139.

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google Translate):

    es  todo lo poquito (que es)
    fr tout le petit (qui est)
    port todo o pouco (que é)

    Egia esatera, dentxo honi ere ez zaio ondo iruditu neurria, eta bihotzez egiten du osoro bat diskriminatuak sentitu direnen minarekin. [Eskandalua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2017-01-25)] (Berria.eus)

    dentxo (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:31 pm on 2017/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pan 

    onomat. Tiro baten edo eztanda baten onomatopeia. Ik. pun. Pan-pan!, lau tiro eman eta seko utzi zuten.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pan.

    1. (Onomat. de tiro o estallido). Horra non duzun [zozoa] aihen batean, edo mahats hesolaren gainean. Pan!… Lurrean da lehena. Eskual 10-9-1909, 2. Emazteak xirio benedikatua piztearekin du ortziak zapart egin, pan-pan, bi aldiz. Eskual 20-6-1913, 2. Alegia eta harma, luze luzea, bi besoak aintzin emaiten ditu […], eta […] gogoz eta ahoz, tiroa emaiten dio: Pan! Pan! Barb Sup 29. Pan-pan! lau tiro eman eta seko utzi zuten. Ugalde Iltz 59. Hamabortz jende pan-pan-pan lurrean betikotz etzanak, […] hiltzalea bera pan-pan-pan hila. SoEg Herr 18-8-1966, 1. Itsas aatea jeiki, / ari ere pan-pan! Zendoia 105. Itxaperuak pan-pan / goian leertzean. Ib. 152.

    2. (Onomat. de golpe). Eta jo ezker, jo eskuin, pan! pan! eskuz, jatsaz eta erkatzaz. Barb Sup 98.

    (Onomat. de golpes en la puerta). Etxen sartu zare ba? Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33. Eta atheari panpaka hasten: Pan, pan, pan! Barb Sup 38.

    Sinonimoa: pun (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ¡buuum! (onom. estallido fuerte), ¡bang!; ¡pam, pam! (disparo de pistola); ¡toc, toc!; ¡tras, tras!,¡pon, pon! (golpe en la puerta)
    fr (noise)[of gun, firework, explosion] détonation; [of door] claquement
    en bang, pow (disparo de pistola) ; knock knock (golpe en la puerta)

    Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    pan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel