Updates from urria, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:14 pm on 2017/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    korapilo 

    iz. 1 iz. Soka, hari edo beste gauza malgu batean, edo biren artean, egiten den lotura, mutur batetik edo bietatik tiratzen denean gogorragoa gertatzen dena. Hariaren bi muturrak korapilo batez lotu. Zapiaren muturreko korapiloa. Korapilo estua. Korapiloa egin, lotu, askatu. Korapiloz beteriko mataza. Korapilo begiztaduna. Marinel korapiloak. 2 iz. Irud. Mihian korapilorik gabe mintzatu. Korapilo bat zeukan zintzurrean. Iruditzen zaio korapilo bat edo zama pisu bat barren hartan baduela. 3 iz. Kezka nahasia. Ez baitakit nola askatu atsekabearen korapiloa. Baina, artean, Martarentzat ez ziren bukatu korapiloak. 4 iz. Arazo edo auzi baten zailtasun nagusia. Ik. koska 3. Hor dago korapiloa. 5 iz. Kontakizun edo drama batean, gertaeren haria biltzen den gune gorena. Film bat egiteko besterik ere behar da: korapiloa, “istilua”. 6 iz. Itsasoan erabiltzen den lastertasun neurria, milia bat orduko lastertasunaren baliokidea. Hamar korapiloko abiaduran ibili da belaontzia. 25 korapiloko haize boladek arriskuan jarri zuten ontzia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [lotura]: marapilo Bizk., moropilo Bizk., troinu Bizk.
        [kezka nahasia]: iltze, koska

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. nudo (2) iz. (hed.) enredo, embrollo, lío, problema, complicación (3) iz. (Eraik.) nudo (4) iz. (Itsas.) nudo (5) iz. (Lit.) (Zin.) nudo, enredo (6) iz. (Elektr.) nudo
    fr (1) iz. nœud (2) iz. (hed.) enchevêtrement, embrouillement, confusion, complication (3) iz. (Lit.) trame ; nœud (4) iz. (Itsas.) nœud
    en (1) iz. [ilea, haria, soka] knot (2) iz. [kezka nahasia] complication, problem; muddle (3) iz. (Lit.) plot (4) iz. (Itsas.) knot
    port (1) iz. nó (2) iz. (hed.) enredo, embrulhada, embrulho

    Ba al dago korapilo hau askatuko duenik?

    korapilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:52 pm on 2017/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    endroke 

    iz. Xake-jokoan, zenbait baldintza betez gero erregea eta gazteluetako bat aldi berean mugituz egin daitekeen jokaldia. Erregearen gazteluarekin egiten denean (endroke motza) erregea zaldiaren laukitxoan eta gaztelua alfilarenean kokatzen dira; erreginaren gazteluarekin egiten denean berriz (endroke luzea), erregea alfilaren laukitxoan eta gaztelua erreginarenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. enroque
    fr iz. (jeu d’échecs) roque
    en iz. (chess)castling
    port iz. roque

    Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen, erregea arriskuan zegoenean dorrearekin ordezkatzen zuen endroke egilea, kasualidade urrunetara gidatzen zuten ate guztietako maratilaren jabea… [Pasaia blues, Harkaitz Cano ((Susa, 1999))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    endroke (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:50 pm on 2017/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziurgabetasun 

    iz. Ziurtasunik eza, ziurra ez denaren nolakotasuna. Etorkizunari buruz zalantza da nagusi: Keynes ekonomialariaren hitzak erabiliz, ziurgabetasuna. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [ziurgabetasun] : zalantza, ezbai. ziurtasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. incertidumbre
    fr iz. incertitude
    en iz.uncertainty
    port iz. incerteza

    Etorkizunari buruz zalantza da nagusi: Keynes ekonomialariaren hitzak erabiliz, ziurgabetasuna. (Hiztegi Batua)

    ziurgabetasun (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:01 pm on 2017/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    norgehiagoka 

    iz. eta adb. 1 iz. Lehiaketa, bereziki indarrak neurtzekoa. Aizkolarien arteko norgehiagoka hartan. Indar norgehiagoka. Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza. 2 adb. Bi pertsona edo gehiagoz mintzatuz, bata bestearen indarrak neurtzen. Norgehiagoka bizi izan ziren hil arte. norgehiagokako adj. Plazan ere hasi dira norgehiagokako partidak. norgehiagokan adb. Norgehiagoka. Beste pilotariekin norgehiagokan jardutea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    norgehiagoka (V-gip, B). Ref.: Etxba Eib (norgeixagoka); Izeta BHizt; Elexp Berg.

    1. (Adv.). Compitiendo, en pugna. “Norgeixagoka bizi izan ziran ill arte” Etxba Eib. “Aiko gara norgeiagoka?” Izeta BHizt2. “Desafiando” Elexp Berg. Nor-geiagoka ari dira. Or Eus 24. Sofistok Sokratekin norgeiagoka iarten dituenean, Sokratek txil eragiten die ezin bestez eta bearrik. Zait Plat 117. Etxejaun orreik [andrai] emon deuskue / ezezko eta gordintza, / nor-geiagoka bata-besteai / desafiatuz dabiltza. Ayesta 124.

    2. (Sust.). Competición, pugna. Euren arteko nor-geiagoka. Etxde JJ 33. Norgeiagoka edo konkurs bat. Egan 1956 (3-4), 80s. Nor geiagoka edo karreren bat ipintzera. Bilbao IpuiB 261. Onen antzeko norgeiagoka izan zuten Atenaiko iakintza-ikasguek. Zait Plat 23. Poema erdiruntz, olako norgeiagoka bat asten da bien artean. Gazt MusIx 152. Orrela galdu zun nor-geiagoka. Ibiñ Virgil 50. Elerti-norgeiagoka. Yurre in Loram 5. Guda-burrukak, nor geiagokak. “Desafíos”. Berron Kijote 32. Goierriko sokatira-norgeiagoka irabazi ondoren. Insausti 110. Nor-gehiagoka hauetan. MIH 215. Nola ez dira norgehiagoka berriak sortzen? MEIG I 111. En DFrec hay 14 ejs. v. tbn. Or QA 190.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [zeingehiagoka]: norgehiagokan, zeingehiagokan, zeingehiagoka g.e.

    iz. [lehiaketa]: lehiaketa, norlehenka, prima, sariketa, txapelketa, lehia Ipar., xapelgo Ipar., indar-neurtze g.e., zeingehiagoka g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. competición, lucha, disputa, puja (2) iz. (Kir.) encuentro; confrontación; partido; competición (3) adb. disputando, compitiendo
    fr (1) iz. compétition, concours, dispute (2) adb. disputant, rivalisant
    en (1) iz. contest, competition, struggle (2) iz. [partida] match, game (3) adb. competing, struggling
    port (1) competição, luta, disputa (2) iz. (Kir.) confrontamento, confrontação (3) adb. disputando, competindo

    Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza.  (Hiztegi Batua)

    norgehiagoka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:04 pm on 2017/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    albaramendu 

    iz. 1. Altxamendua, errebolta. 2. ZUZ. Sedizioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    albaramendu (A <- DvHtoy). Revuelta, insurrección. “Sedición” A. Eta bazen orduan Barrabas erraten zioten bat albara-zale batzuekin burdinetan zena, albaramenduan heriotze bat eginik. DvHtoy Mc 15, 7 (Dv bihurrialdian heriotze bat eginik).

    Sinonimoak: iz.

        [altxamendu prestatua]: sedizio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. asonada, revuelta, algarada (2) iz. (Zuz.) sedición
    fr (1) iz. révolte  (2) iz. (Zuz.) sédition
    en (1) iz. riot (2) iz. (Zuz.) sedition, insurrection
    port (1) assuada, algazarra (2) iz. (Zuz.) ƒ sedição

    Eta bazen orduan Barrabas erraten zioten bat albara-zale batzuekin burdinetan zena, albaramenduan heriotze bat eginik. DvHtoy Mc 15, 7 (Orotariko Euskal Hiztegian)

    albaramendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:53 pm on 2017/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    esku-zikin 

    iz. Lapurra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKU-ZIKIN (AN-gip, L, S, Sal, R ap. A). Ladrón. Biz nirabe bat esku-zikin; lagunek bear lukete debekatu (202). LE-Ir. Txanpon zalea zeralako, etzaitut makillaz joko “esku zikiña” ez bazera. Munita 106.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [lapurra]: harrapari, lapur, xixkalari, ebasle Ipar., ohoin Ipar., arrobatzaile Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ladrón, -ona
    fr iz. voleur, -euse
    en iz. thief, robber
    port iz. ladrão(ona), ladrão(a)

    -Harrapatu haugu azkenean esku-zikin maltzur hori!

    esku-zikin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:39 pm on 2017/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    beheititu 

    ad. beheititu, beheiti/beheititu, beheititzen da/du ad. Ipar. eta Naf. Beheratu. Beheititurik gordetzera doan eguzkia. Dirakien eltzea, gainez eginik doanean beheititzeko erremedioa, ur hotza da. Burua beheititu. Harroak beheititzeko. Fite erromatarrak eta Erromako hiria ere beheititu eta erori ziren. Bere esertoki goitarretik beheitituak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar./Naf.

        [beheratu]: apaldu, behera egin, beheratu, behetu, goibeheratu, jaitsi, jautsi L-N, baxatu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (GN/Ipar.) bajar, descender; rebajar, disminuir; declinar (2) da/du ad. (GN/Ipar.) humillar(se), rebajar(se) (3) da/du ad. (GN/Ipar.) abaratar, rebajar
    fr (1) da/du ad. (GN/Ipar.) descendre, baisser (2) da/du ad. (GN/Ipar.) (s’)humilier, (s’)abaisser (3) da/du ad. (GN/Ipar.) baisser, diminuer, abaisser
    en da/du ad. to lower
    port (1) da/du ad. (GN/Ipar.) baixar, descer (2) da/du ad. (GN/Ipar.) humilhar-se, rebaixar-se (3) da/du ad. (GN/Ipar.) baratear, rebaixar

    Ahotsa beheititu zuen, alferrik, inor ez baitzen inguruan. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beheititu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel