Updates from urtarrila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:39 pm on 2018/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    kroketa 

    iz. Haragi, arrain eta kidekoen zati xehez eta bexamelez egiten den orearen pusketatxoa, arrautza eta ogi birrindutan pasatu eta frijitzen dena. Oilasko kroketak. Bakailao kroketak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kroketa (T-L), kokreta. Croqueta. Oilasko kroketak. ECocin 16. Makallau kroketak. Ib. 17. Lur sagar kroketak. Ib. 56. Patatazko kokretak. Cocinan 34. Kroketak egin da prejitutakoan. BBarand 155.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. croqueta
    fr iz. croquette
    en iz. croquette
    port iz. croquete, bolinho

    -Aurrena hirurontzat zerbait pikatzeko eskatu dugu: urdaiazpikoa, kroketa batzuk eta entsalada bat. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kroketa (Argazkia: Miren Ibarluzea)

     
  • Maite 10:20 pm on 2018/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    lankidetza 

    iz. Elkarlana. Ik. lankidego. Hainbat idazleren lankidetzaren fruitu den liburua. Nazioarteko lankidetza indartzeko. Lankidetza-hitzarmena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [lankidetasuna]: lankidego, lankidetasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. colaboración, cooperación, trabajo en común
    fr iz. coopération, collaboration, travail en commun
    en iz. collaboration, cooperation
    port iz. colaboração, cooperação

    Goietan ereiten ari den lankidetza-haziak fruitu ederrak izango dituelakoan nago ni.  [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lankidetza (Irudia: wikipedia Commons, moldatua)

     
  • Maite 9:00 pm on 2018/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    seta 

    iz.  Asmo, erabaki edo iritzi bati, amore eman gabe eusten dionaren jarrera. Badu seta nagusi bat: euskal gauzak, hala ez badirudi ere, gero eta okerrago dabiltzalakoa. Bere nahia egiteko, bere setarekin irteteko grina. Geure setari eutsi diogu, ez ginen dudan hasiak. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena. Setak itsutu duelako. Fariseuak bere setan gogor zeuden. Gaitzik gabeko anitz jolas jansenisten setak deuseztatu zituen. Setaz eta elkarri ezin amore emanez. Setaz bekatuan gogortua dagoela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    seta, sekta. Etim. De rom. se(c)ta, lat. secta.

    I (Sust.).

    1. Secta. Nola neure aitzinekoak danik gure relijioneko sekta guzizko exzelentaren arauez bizi izan naizen Fariseu. Lç Act 26, 5 (He sekta; TB thema, Dv aralde, Ol, Arriand, Ker, IBk, IBe alderdi). Heresia, erran nahi da sekta. Heretikoa da sekta berezirik apart egiten duena ezpa dadukana. Lç Decl a) 4r. Sektek zehaturen dute Eliz-Ama noblea. EZ Man I 64. Etsaiak bere sektara / ezinean tiratu. Hm 188. Zeren begiratu baitgaitu eresia eta seta gaixto guztietarik. ES 122. Premeti ezazü ezagüt dezen / othoi zure legia, / bai eta kita dezen / seta maradikatia. StJul 105. Ore sekta gaistua dela kausa. Xarlem 701. Bérze sektagoietán eztá ikúsi milagrobát oráño sékulan. LE Urt ms. 24v. Beraren setako apez batek sermoia egin zezala. Izt C 363. Kalbinoren setako erregeak. Zab EE 1884b, 204. Denbora aietan asko seta gaiztoko jende, Elizak debekaturik zeuzkan dotrina txarrekin, ibilli oi ziralako. Bv AsL 157. Zeintzuk dira seta infernuko orren agintari nagusiak? Itz Azald 213. Zer dinozu komunismoaren, sozialismoaren, demokrazia barriaren, anarkismoaren eta eurak legezko beste seten ganean? Ib. 213s. “Methodismus” delako igikundeak, laster sekta berezi bat izatera helduko zenak. Mde Pr 254. Madarikazioaren / erlijio sekta. Azurm HitzB 53. Ez ote du sekta minorizatu edo gutitu bat iduri gure elizetan beretan euskarak? Larre ArtzainE 299. Gaitzik gabeko anitz jolas XVIIIgn mendean sartu zitzaigun jansenisten setak deuseztatu zituela. MIH 246.

    2. (V-arr-m-gip, G, AN-gip-5vill, L-ain, B; Lar, Añ (G, AN), Dv (V, G), H (V, G)). Ref.: A; Gte Erd 180. Obstinación. “Obstinación”, “porfía”, “pertinacia”, “tema, porfía” Lar y Añ. “Segi ortxe zere setari! (AN-gip), segi zere setan! (AN-5vill), orrek bere setari eusten dio (G-azp, AN-gip), bere setarekin dago (B), ori bere seta artan (AN-5vill), […] bere setatik ezin atra (B)” Gte Erd 180. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos desde finales del s. XVIII (cf. setaz ya en Ochoa de Arin); también se encuentra en algún autor vizcaíno moderno. En DFrec hay 7 ejs. de seta.

    Eren setan gogorturik gelditu ziran Judatar hoek. Ub 101. Seta ori utzi nai ezpadezu. AA I 581. Sandia da seta utsa. Ib. 594. Bere setarekin irteteko. AA III 609. Eskriba eta Fariseoak beren setan gogor zeuden. Lard 481. Seta orrekin segitu nai badezu. Sor AKaik 131. Gordetzen duelarik azkenik Aita santuak beretzako bakarrik seta gaistozko zenbait pekatu larrienak. AJauregi EE 1885b, 253. Setan gogortutako Nestorioren kontra. Arr May 166. Kendu zezala jokorako seta gaiztoa. Ag G 98. Zure betiko setara bazuaz orain ere. Alz Ram 60. Sekula aitzen eztan seta bat / onlaxe artu genduan. Tx B II 149. Erri aundi oien seta gaiztoa. Ldi IL 168. Gure egun ôtan iritxia du / Bolibar-ek aren seta. Or Eus 203. Jarri zaik seta. ABar Goi 56. Piarresek bere setari eutsiko ziola. Etxde JJ 80. Alkar artean ez degu bear / seta gaiztozko auzirik. Basarri 20. Nikanor-en ezerako seta barrukoa. Erkiag BatB 151. Emakumea ta astua, seta aundikuk. (AN-gip). EZBB I 94. Umeak ume, ta tema ta seta ugari. JAzpiroz 130. Eta hori, nere iritziz, ez da euskara maitatzea, nork bere burua, bere usteak eta setak, baizik. MIH 83. Baina, ikusleak bereganatzeko setak itsutu duelako edo, ahaztu egin da zinemaz. MEIG I 180s. v. tbn. PE 43. AzpPr 74. EusJok 30. EA OlBe 74. NEtx Antz 58. Txill Let 76. Zait Plat 34. Insausti 268.

    3. (c. sg. A; Mg Nom, Añ, Zam Voc). “Seta txarrekoa, ruin, mal acondicionado” Mg Nom 68 (tbn. en Añ). “Carácter, índole. Seta ona (c.), buen carácter. Seta txarra (V), seta gaiztoa (c.), mala índole” A. “Seta gogorrekoa da (G-azp)” Gte Erd 212 (junto a egoskor, kaskagor, haserrekor, etc., de otras zonas). Seta gaiztozko animaliya, / batalla asko egiña. EusJok II 87. Norbaiten aiurri ta izakera auek [gogo-almenak eta zentzunak] dagiten ezkero, setaz ere bikaiñenetarikoa dugula esan bear [Joan Gurutzekoa]. Onaind in Gazt MusIx 145.

    4. “Pari, gageure” H.

    II (Adj.).

    Obstinado, terco. O Klaudius eta Maximisa / seta handi paria. Mustafa (ap. DRA)

    Sinonimoak: iz.

        [egoskorkeria]: burugogorkeria, burukoikeria, egoskorkeria, itxikeria, setakeria, hisia Ipar., par Ipar., tema Ipar., hisigo g.e., furfuria Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. obstinación, terquedad, tozudez (2) iz. (Ipar.) carácter, índole
    fr (1) iz. [kasketaldia] obstination, entêtement (2) iz. (Ipar.) caractère, naturel
    en (1) iz. obstinacy, stubbornness (2) iz. [kasketaldia] character, nature
    port (1) iz. obstinação, tenacidade (2) iz. (Ipar.) índole

    Setak itsutu du! (Hiztegi Batua)

    seta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:41 pm on 2018/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    prest 

    iz. 1 adb. Prestaturik. Ik. gertu. Prest dago edozertarako. Nire lan hau bukatua eta agertzeko prest dago. Begien aurrean daukatena ukatzeko prest daude. Prest aurkitzen dira Jaunagatik edozein gauza egiteko. Zuk nahi duzunean gu prest gara berriz. Erdian harrapatuko gaituzten indarrak prest baitaude dagoeneko, zizpaz armaturik. Orduan, belarriak erne dituzte, irria prest. || Prestago hartzera ematera baino. 2 (Izenondo gisa). Otoitz egile handia, langile presta. Dantzara joateko borondate presta. prest-presta Ipar. Erabat prest. Hona paperak, prest-presta. Prest-presta gaituzu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [prestaturik]: gertu, gerturik Bizk., pronto Heg. beh., prestik Zub. zah.
    prest izond.
        [prest dagoena]: tinel g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. listo, -a, dispuesto, -a, preparado, -a; a punto de caramelo (col.) (2) izond. listo, -a, dispuesto, -a, preparado, -a
    fr adb./ izond. prêt, -e ; préparé, -ée ; disposé, -ée
    en (1) adb. ready; prepared; willing (2) izond. willing
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Euria goian-behean, aterki uholde bilakatu dira gaur Bilboko kaleak. Sarek antolatuta, espetxe politika aldatzeko eskatu dute milaka lagunek, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean. “Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” eskatu dituzte.!  [Madril ere mugiarazteko elkartu dira, Oihana Elduaien Uranga, (Berria.eus, 2018-01-13)]

    prest (Argazkia: Twitter)

     
  • Maite 9:04 pm on 2018/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    leber 

    adj. Bizk. Trebea; bizkorra, zalua. Lemazain leberra da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    leber (V-ger ap. A).

    Ágil; hábil. “Activo, hábil” A. “Eskuerazko leber ‘activo, hábil’, ingles ‘clever’-tik dator” Berriat Bermeo 387. Oneik bai leberrak arin ibiltteko! Otx 112. Ondarrutarrak leberrak! Anaitasuna VIII (n.º 89), 1962-5, 4. Pelotaka, leberra ta azkarra zan, bere adiñean gitxi lakoa. Erkiag BatB 24. Lemazain leberra da, eta gaiñera gure barkua berez da maniobrosoa. Berriat Bermeo 387. (Uso pred.). Leber, mutillak, tapa zuloa! Echta Jos 87. Zaratea beti bat, / garbi, leber, samur. Gand Elorri 67.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [trebea]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) activo, -a; hacendoso, -a (2) izond. (B) hábil
    fr (1) actif adj, travailleur adj (2) habile, adroit
    en (1) active (2) (UK) skilful, (US) skillful
    port (1) ativo(a), diligente (2) hábil

    Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego. [Andres Urrutia (Joxan Artzez) @Plazaberri-n]

    leber (Argazkia: gaztezulo.eus)

     
  • Maite 10:27 pm on 2018/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    elkor 

    iz. 1 adj. Idorra, antzua. Soro, landa elkorrak. Euri gozoak gozatzen ez duen lur elkor bat bezala. Gorrotoaren azala, lurrik elkorrena. 2 adj. Irud. Adimen elkorra. Zein elkor bihurtu dizun zilarrak bihotza! Hemingway-ren kontatzeko modu soila, elkorra itxuraz. 3 adj. Zikoitza, zekena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [agorra]: agor, ihar, lehor, eihar Ipar., siku Bizk., idor Ipar./Naf.
        [gorra]: Ipar. g.e.gor, sor zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. sordo, -a (2) izond. seco, -a; duro, -a; estéril, árido, -a (3) izond. (hed.) mezquino, -a; avaro, -a
    fr (1) izond. terrain desséché/durci, -e ; terrain stérile (2) izond. dur, avare, sourd
    en (1) izond. [lurra] arid, dry (2) izond. [zekena] mean, stingy
    port (1) izond. surdo(a) (2) izond. seco, -a; árido, -a  (3) izond. (hed.) avaro, -a

    Euriak gozatzen ez duen lur elkorra.  (Hiztegi Batua)

    elkor (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2018/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    xixkalari 

    iz. Lapurra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xixkalari. “(Gc) ratero” A. v. 2 xixkatu.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [lapurra]: esku-zikin, harrapari, lapur, ebasle Ipar., ohoin Ipar., arrobatzaile Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. caco, cortabolsas, ratero, -a
    fr iz. filou, voleur, -euse
    en iz. burglar, petty thief; pickpocket
    port iz. fam gatuno m, mão-leve mƒ, larápio m

    Lotsatuta, uretan murgildu ditu xixkalari baten abileziaz. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xixkalari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel