Updates from maiatza, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:49 pm on 2020/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerrepeldu 

    da/du ad. 1. Zerrepel jarri. Eguzkitan berehala zerrepeltzen da ura. 2. (hed.) Edatearen ondorioz apur bat mozkortu. Zerbait zerrepeldu zirenean, bertsotan hasi ziren. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Zerrepeldu: ad. g.e.

    [epeldu]: epeldu, zerbeldu g.e.    

    [apur bat horditu]: txolindu, zerbeldu g.e., erdi mozlortu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. da calentarse, entibiarse (2) ad. da, ad. dau achispar(se), alegrar(se) a causa del alcohol; embriagar(se) ligeramente
    fr (1) réchauffer (2) se griser, s’enivrer
    en (1) warm up (2) to get tipsy
    port (1) aquecer (2) alegrar, deixar calibrado(a)

    Testuinguruan

    Bazkalostean alde egin zuten. Lambaçak mendi aldera jo zuen, zerrepelduta eta kopetilun. [Boste egun, bost gau eta bi narrazio labur, @InigoRoque (Katakrak54, 2020)]

     
  • Maite 11:41 pm on 2020/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaurtiketa 

    iz. Aiz. Jaurtitzea. Xabalina-jaurtiketa. Jaurtiketa egin. Hirugarren laurdenean behin eta berriz saskiratu zuen baloia jaurtiketa-saio polit batean.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [jaurtiketa] : botaldi, botatze, jaurtitze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. lanzamiento (2)  iz. (Kir.) [baloiarena] lanzamiento, tiro, disparo
    fr (1) iz. lancement, jet (2) iz. (Kir.) lancer
    en (1)  iz. throwing, flinging, hurling (2) iz. (Kir.) throw, throwing; shot; [pisua] shot put
    port (1) lançamento (2) iz. (Kir.) lançamento, tiro

    Testuinguruan

    Arrakastaz burutu da historiako lehen jaurtiketa espazio-ontzi pribatu batean. #gaurkohitza

    Argazkia: AP / Atlas (El País)

     
  • Maite 11:44 pm on 2020/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    erlaxatu 

    erlaxatu, erlaxa, erlaxatzen. ad. || 1 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, lasaitu. 2 da/du ad. Muskuluez-eta mintzatuz, uzkurdura galdu edo kendu. Eskua beheratzerakoan bizepsa erlaxatu egiten da. Bainu bero batek gorputza erlaxatu egiten du. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erlaxatu. 1. relajadu. Aliviar, disminuir. Enzuzu, dama guztioen estrellea: / gura dot relajadu kerellea. Lazarraga 1185v. 2. Hacer escala (cf. fr. relâcher con este sentido). Gure saindua zen untziak erlaxatu behar izan zuen Cagliariko porturat. Lg II 416.

    Sinonimoak: ad.

    [erlaxatu] : lasaitu, baretu, jabaldu, trankildu. Ant. aztoratu, urduritu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. relajar(se)
    fr da/du ad. détendre, relaxer
    en da/du ad. to relax; to chill out
    port da/du ad. relaxar-se, descontrair-se.

    Testuinguruan

    Kontua da oraindik komunitatearen alde gauza asko egin ditzakegula, baina geure burua erdi salbu ikusi dugunean erlaxatu egin gara. [Geurekoiak, Onintza Enbeita (berria.eus, 2020-05-29)]

     
  • Maite 11:48 pm on 2020/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerrama 

    iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Txerrama.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zerrama. (G, AN, BN), zerri-ama (B; VocB ). Ref.: A (zerrama, zerri ama); Iz To; EAEL 85; Gte Erd 16. “Lechona que cría” VocB. . “Cerda con crías. Zerrama orrek egiten ditu bi azaldi urtean (B), esa cerda cría dos veces al año” A. “La cerda madre” Iz To. “Zerrama umatu da (AN-gip)” Gte Erd 16.
    Azienda beltza deitzen zaiote, Apote, Bargo, […] Zerri, Zerrama, […] Zer-ardi. Izt C 168. Bost edo sei zerri-ama beren umeakin. Ib. 154. Zerramak esne-irai usuaz / saldo guri guria azi. “Las marranas” . Or Eus 74. Berreun kiloko zerrama mardul batek 21 zerrikume egiñak ditu. Agur 16-12-1972 (ap. DRA). Astoa, zerrama, ogeitamar oillotik gora. JAIraz Joañixio 10. Zerri-ama ta onen zazpi-zortzi bat zerrikume. NEtx LBB 186 (v. tbn. 187). Ikullu-alde ederra daukagu, zerrama bat ere bai amabi ume saltzeko modukoakin. TxGarm BordaB 179. Urdandegitik kurka-kurka ekarri da zerrama gizendua. Larre ArtzainE 101.

    Sinonimoak:

    iz. Ipar./Naf. [txerrama]: txerrama, urdama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  (batez ere GN/Ipar.) cerda madre
    fr iz. mère truie
    en iz. suckling pig
    port iz. mãe porca

    Testuinguruan

    Une horretan bertan, titiak lohian sartuta esnea ematen ari zen zerrama bati begira eta usainka geratu ziren, paretaren bestaldetik, gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat. [Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)]

     
  • Maite 11:54 pm on 2020/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    funts 

    Hiztegi batuan

    1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.

    2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.

    3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.

    4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.

    5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

    funtsean adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Dabiden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.

    funtsera eta Ipar. Azken batean, azken finean. Baina zer gara gu, funtsera eta?

    funtsez adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.

    funtsezko adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.

    Sinonimoak: iz.

    [muina]: arima, asentu, fundamentu, gune, hatsapen, muin, oinarri, printzipio, harroin Ipar., gun Gip.    [pertsonen ganora]: burubide, itxura, kanore Ipar., fundamentu Heg., ganora Bizk., gano Zub., formalidade Heg. beh., pulamentu Gip. beh.    [dirua]: fondo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [oinarria] fundamento, principio, base, cimiento (2) iz. [pertsonei dagokiela, ganora] fundamento, sensatez, seriedad, formalidad (3) iz. (Ekon.) fondo, capital, dinero; principal de un préstamo (4) iz. (batez ere Z) terreno, finca, parcela propia (5) iz. [liburutegi, etab.etan] fondo (6) iz. (Zuz.) [lur-ondasuna] fundo
    fr (1) iz. [oinarria] fondement, fond, base, principe ; raison, motif (2) iz. [ganora] fondement, bon sens, sérieux (3) iz. (Ekon.) fonds, valeur principale d’un emprunt
    en (1) iz. [oinarria] ground, reason, cause; basis (2)  iz. [ganora] reliability; responsibility (3)  iz. (Ekon.) fund; principal (amount)

    Testuinguruan

    Bruselak 750.000 milioi euroko funtsa proposatu du. [Iker Aranburu, berria.eus (2020-05-28)]

     
  • Maite 11:56 pm on 2020/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipitz 

    iz. Ardiak lepoan daraman zintzarria.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ipitz. (V-m, G-azp ap. A ), ipitx (V-m ap. A ), ipintx (G-azp ap. Iz ArOñ ).
    Estropajo o escobón para limpiar el horno. v. ipizki.

    2 ipitz. v. ipitx.

    Sinonimoak: iz.

    [ipitz] : ipizki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. estropajo, fregajo
    fr iz. éponge, éponge à récurer
    en iz. scourer
    port iz. bucha

    Testuinguruan

    Ipitzarekin garbitu beharko dizut aurpegia (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:10 pm on 2020/05/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mantxu 

    adj./iz. Heg. Herr. Besomotza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mantxu. (V-ple-arr-m-gip, G-goi-azp, AN, R), mantxo (V-gip). Ref.: A; Totor Arr; Iz ArOñ (mantxo); Etxba Eib; Elexp Berg. Manco, lisiado. v. mantxot, maingu. Mantxu baltza agertu zanean. Alzola Atalak 42. BESO->MANTXU (V, G ap. A; beso-mantxo V-gip ap. Iz ArOñ). “Manco a quien falta el brazo” A (s.v. mantxu).

    Sinonimoak: iz.

    izond. Heg. beh. [besomotza]: besamotz, besomotz, eskubakar, eskumotz, mantxot Ipar., maingu Gip., besobakar g.e., maki g.e., besobakoitz zah., beso-motz, beso-bakar g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (Heg.) (herr.) manco, -a
    fr iz./izond. (Heg.) (herr.) manchot
    en iz./izond. (Heg.) (herr.) one-armed, one-handed
    port iz./izond. (Heg.) (herr.) maneta, manco(a)

    Testuinguruan

    Ez ei gara elkar asko ukitzekoak euskaldunok. Afektua adierazten uzkur, laztanetan mantxu, besarkadetan labur eta musuetan zekenak garela esan liteke, Europa Hegoaldeko gure auzokideen aldean, behintzat. [Faltan, Leire Narbaiza (Kalamuatik Txargainera, 2020-05-21)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel