Updates from otsaila, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:24 pm on 2021/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziziri 

    iz. Belar landarea, bi hazi biribil dituzten lekak ematen dituena (Lens culinaris).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziziri. (V-ple ap. A ). “Lenteja” A. Cf. txitxirio.

    Sinonimoak: iz.

    [landare jangarria]: dilista, aixkol, ilar biribil Ipar./Naf., ilar xabal Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) lenteja ➥ dilista
    fr iz. lentille
    en iz. lentil
    port iz. lentilha

    Testuinguruan

    Ziziri-ale bat ematen duzu! #gaurkohitza

     
  • Maite 11:41 pm on 2021/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    geldigor 

    adj. Geldigaitza, egongaitza. Haur geldigor honek ez gaitu bakean uzten.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    geldigor. (V-gip). Inquieto. “El inquieto, o sea, el que no para quieto” Iz ArOñ. Beste erritarrak baño zerbait geiago zirala uste zuten eta besteen gain agindu ta nausi izatea nai zuten zaldun geldigor-arro aiek. EEs 1928, 19s. Baiña lan asko izaten duna ta geldigorra da oso, galdera askori lotua egoteko. Iz R 296.

    Sinonimoak: izond.

    [egonezina]: egonezin, egongaitz, ezegonkor, ezinegon, geldigaitz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. nervioso, -a, inquieto, -a
    fr izond. nerveux, anxieux, qui a le trac
    en izond. nervous, anxious
    port izond. nervoso, tenso

    Testuinguruan

    Geldigorra naiz eta egitasmo askotan sartzen naiz gero itota ibiltzeko. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 10:16 pm on 2021/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkendu 

    azkendu, azken/azkendu, azkentzen || da/du ad. Azkena eman, bukatu. Santuak lehenbailehen azkendu nahi zituen lanak. Ederlan bat, bikainki azkendua. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian. Meza azkendu zen arte. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. [bukatu]: akabatu, amaitu, azkena eman, bukatu, buru eman, bururatu, burutu, akabo izan Ipar., fini izan Ipar., finitu Ipar., hondartu Ipar., urrendu Zub., finatu Ipar. zah.    

    ad. [aldaratu]: Ipar. zah.alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrundu, urrutiratu, airatu Ipar., asagotu Bizk., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., erauzi Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. permanecer, quedar; quedar en último lugar, rezagarse; perderse (2) da/du ad. acabar, finalizar, concluir
    fr  da/du ad. finir, achever, terminer
    en da/du ad. to end, to finish, to conclude
    port da/du ad. acabar, terminar

    Testuinguruan

    Eguna azkendu eta arrastiria ilundutakoan, tabernaren batera joaten zen, Bruges-ko bidean, ikatzez baltzituriko eztarria kuytez garbitzen, ate ondoan freskura hartzen zeuden andrazko guztiek lagunkiro egiten ziotela dei. [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007)]

     
  • Maite 10:05 pm on 2021/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    baba(-)lasto 

    baba lasto, baba-lasto 1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia. 2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela. Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BABA-LASTO (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg.

    a) “Tallo de la haba” A. “El tallo, la planta de la alubia” Elexp Berg.
    Mutil galanta bera, baba-laztoa legez gazterik azia. A BGuzur 117. Leitze-landan jan dukan baba-lasto tantai, / egiñen duk ortz-lana, jartzen badite mâi. Or Eus 147.

    b) “(V, G, AN), gandul, muchacho grandote” A.

    c) Tonto. Lotsabaga lotsabagiori, ume gorri, baba-lazto, tentel… A BGuzur 148. Kristiñau-Ikasbideko liburutxua be eztakien babalasto askok, erlejiñoko gauzetan euren buruak maixu andi egiten dabez. Eguzk GizAuz 7. Baltsakeria edo komunismoa orratzetik arako jantzia, labatik arako opilla dala uste dabe babalasto batzuk. Ib. 10. Seme-alabak bata bestie baño txarragoak: semie babalastoa eta alabie babalorie (V-ger).

    d) Cobarde. “A zer baba-lastoa den ori!, zein oillo, zein txepel” (AN-larr) Inza NaEsZarr 205.

    Sinonimoak: iz.

    [baba(-)lasto] : ergel

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak eta Google Translate):

    es (1) iz. tallo del haba (2) izond. soso, -a; bobalicón, -ona; alelado, -a; sosaina
    fr (1) tige de haricot (2) sot, sotte, idiot, -e ; niais, -e, imbécile, stupide
    en (1) bean stem (2) silly, idiotic, foolish
    port (1) caule de feijão (2) sem cor

    Testuinguruan

    Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:28 pm on 2021/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gurguratu 

    du ad. (Ipar.) Kurrinkaren antzeko hots apala egin; murmurikatu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gurguratu.

    1. (Dv→A), gurguriatu (Dv). Murmurar. Populua hasi zen goraki eta saminki gurguratzen Moisen eta Aaronen kontra. Etcheberry 79.

    2. (Dv→A). “Gruñir” A. Haren orroak iduri du lehoinarena; marruma eginen du lehoinkumeak bezala, eta gurguratuko. “Frendet” . Dv Is 5, 29.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [gur-gur egin]: gur-gur egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) gruñir; murmurar, susurrar; criticar
    fr gronder; murmure, murmure; critiquer
    en snarl; murmur, whisper; criticize
    port rosnar, sussurrar, cochichar, murmurar, segredar

    Testuinguruan

    -Ametsetan nabil oraindik! – gurguratu zuen -. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien (Agustin Otsoa), Txalaparta, 2004]

     
  • Maite 9:29 pm on 2021/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilin 

    adj. Ipar. Kemengabea, motela.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zilin. (T-L). “Inconsistant. Traînant” JE Ber voc. “Traînant, traînard, herresta, zilin” T-L (s.v. traînage). Arjentinako eremu, larre mugarik gabekoetan lanean artzeko, tokiko indiano zilin, alferrek kalapio, gemen gutixko zuten. Etcheb MGaric 40 (ap. DRA). Burrunba adigaitz batean nahasten dira alemanaren elhe inharroskatuak, italianoaren musika airosa, amerikanoaren hizkuntza zilina, ba eta zonbait hitz latin marruskatu. Herr 28-11-1967 (ap. DRA; la ref. es incorrecta).

    (Dv→A), txilin (L ap. A ). “Se dit des femmes qui portent des vêtements sales et en désordre” Dv. “Mujer de aspecto repugnante” A. “Txilin, […] mujer poco airosa, desaseada” Ib. v. zilimindrin.

    (Uso sust., precedido de bere) Ez ninduten hek aditu; aditu banindute ere, baditake lokartuko ziren berdin, ene kondera luzeak loa emanik, ematurik bere zilinaz xakolinaren beraren zihika gaixtoa. JE Ber 36.

    (Uso pred.) [Belhar gaixtoek] zikindu dituzte itsuski gari-landak; alha ziren, musker, artho-zangoen artean, hok, aldiz, beren ostoak zilin eta horail. JE GH 1932, 330. Etxerat behar izan zen itzuli barur-hotza, / Oilo batek enganatu balu bezain zozo, / Buztana zilin eta bi beharriak lazo! Leon GH 1953, 178. Rusiak eta Chinak biga egiten. Bien gainean bat sobera. Nor da kanporatuko, nor ahuspez, burua apal, belhaunak zilin, bertzearen aitzinean eroriko? SoEg Herr 12-3-1964, 1. Badira mintzairak, zurruntzan zintzurretik jalgitzen baitira edo ezpainetarik, zilin. Eskuara dago ahoan, aho betean, aho guzia ez baitu sobera. Egunaria 18-9-1966 (ap. DRA).

    (Con reduplicación intensiva) Gure buztan hau zertako dugun xuxen nork daki? / Etzaitzue iduritzen, nahiz den ederra, / Horren karga dela dorphea bezain alferra? / Bethi eta orotan / Zilinzilin herrestan. Leon GH 1960, 123.

    Sinonimoak: izond. Ipar. g.e.

    [indarrik gabea]: gatzgabe, gatzgabeko, gatzil, gelbera, geldo, geza, ilaun, motel, bano Ipar., malin Ipar., torta Ipar., keto Bizk., gatzotz Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) lánguido, -a, tardo, -a, flojo, -a, calmoso, -a (2)  izond. (Ipar.) abandonado, -a, descuidado, -a
    fr (1) languide, alangui (2) abandonné, délaissé, négligé
    en (1) listless, languid, lethargic, weak, feeble (2) neglected, derelict
    port (1) lânguido(a), estiolado (2) desleixado(a), descuidado(a)

    Testuinguruan

    Biharamunean, astelehenean beraz, ene burua sendi nuen halako sukar zilin batek hartua. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)]

     
  • Maite 11:30 pm on 2021/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahozuri 

    ahozuri, aho-zuri || adj. Mokofina. Santa Graziko ostatu bakarrak munduko aho-zuri guztiak biltzen badaki. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahozuri. 1. (L-sar, BN-lab; H), ahoxuri (S), ahazuri (SP, H, A), agoxuri (L). Ref.: A (ahozuri, ahoxuri, agoxuri); Lh (ahoxuri). Goloso; exquisito en el comer. “Friand, écornifleur” SP. “Délicat, gourmet” H. “Regalón” A. “Ahoxuri (S), melindroso” Ib. “Agoxuri, […] según Landerretche […] se usa sólo en la frontera con el sentido de gusto difícil, melindroso” DRA. “Délicat pour le manger, gourmet” Lh. v. ñapur, mokofin, litxarrero. Hemen gaindiko aho-xuri guziekin diot beraz . popooi dela hemengo tokietan, jan aldi on baten ondotik aho garbigailu bat bere parerik ez duena. Prop 1893, 127. Unhatzea ez du maite [frantsesak], aho-xuria da, bertzeen enganatzea zaio guziz laket. JE Ber 71. Ez duzue ezagutzen Mariluz? […]. Phika bezen aho xuria. Zerb GH 1927, 441. Debruak aldiz bazakien bazela Itsasun better aho-xuri bat. Lf Murtuts 10. Yanzkeratik ezagutzen da gizona sarritan, eta Frantzin, mail eta nare goi[e]netako lagunak agoxuriak dituzu gai ontan. Amez Hamlet 35. Ainhoako aho xuriek zokoetarat igorri ogi mokor idortuen biltzeko. Zerb Azk 45. Santa Graziko ostatu bakharrak munduko aho-xuri guzien biltzen badaki. Herr 25-10-1956 (ap. DRA ). Aozuriek bezala, maiera etenbage ekarritakoa arin-ba-arin ezpain-ertzez dastatzen duten eran. Zait Plat 150. Iateko gertu dagoen aoxuriak bezala. Ib. 137. (No ref. a la comida) Izan ere, musika ederzale sutsuak ditugu gure arrantzaleok betidanik; belarri oneko, entzumen fiñeko, kanta-samurrentzako ao-zuriak, bertsozaleak iñor izatekotan. Erkiag Arran 190.

    2. Exquisito (manjar, comida). Ba ekian onek, iñoiz edo bein jateko aozuri ta milingen gogorik izan ezkero, nun zuzendu ta aurkitu, aragi illen antzean biziak bere… Erkiag BatB 138.

    3. Gusto, criterio. Naikoa degu olerkietan eta idaztietan mamia ta azala alkarrekin berdintzea. Barrengo gaia, dagokion itz-estalkiz ta irudi-apañez, janztea. Agoxuriak erakutsiko bidea. TAg Y 1933, 22.

    Sinonimoak: izond.

    [mokofina]: ñapur Ipar., mutur-zuri BN, mokofin beh., moko-zuri Ipar. beh., aho-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. melindroso -sa, que gusta de manjares delicados
    fr gourmand, gourmande; qui aime les délices, exquis à manger
    en exquisite in eating
    port quem gosta de iguarias delicadas

    Testuinguruan

    Han sabeldarraioa, ahozuria, lamitia, jan-edanera emana, gulara eroria, gosez eta egarriz ur-xorta bat ere ezin erdietsiz, hamikatua ibiliko da, ahuldua eta iragana jarriko da. [Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel