1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda. 2 iz. Behe laino mehea, eguratsa zerbait lausotzen duena. Itsasotik geldi-geldi jaikitzen zen gandu zuri arina. Gandu meheak. 3 iz. Beiran sortzen den lurrun geruza. Leihoko beiretako gandua. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[begietako lausoa]: lauso, geun Bizk.
[behe-laino mehea]: lauso, bruma Ipar. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. bruma (2) iz. vaho de los cristales (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata fr (1) iz. brouillard, brume (2) iz. (Med.) cataracte en (1) iz. [lainoa] mist (2) iz. [lurruna] condensation, steam (3) iz. [begikoa] cataract port (1) iz. bruma (2) iz. vapor (de los cristales) (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata
Testuinguruan
Gandua Euskal Herriraino iritsi da, Saharatik datorren hauts hodeia ekarriz. (eitb.eus, 2022-03-15)
1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza. 2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
tulipa.
1. tulipan (A, que cita el msLond ), tulipai (Lar Izt 47 y Lcq 158). Tulipán. Jazintoak, anemonak, tulipak eta narzisoak landatu. ArgEgut 1922, 25.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. (Bot.) tulipán (Tulipa sp.) (2) iz. [beirazko pantaila] tulipa fr iz. tulipe [fleur] en iz. tulip port iz. tulipa
Testuinguruan
Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. “Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza”, idatzi zuen alargunak. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)]
besarka1adb. Ipar. eta Naf.Besarkatuz. Lehenbiziko egunean besarka, hurrengoan kolpeka. Atzo besarka, egun atzaparka. || besarka2 iz. Besarkada. Besarka bat eman. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
besarka. Etim. De beso + har + -ka, litm. ‘tomando en brazos’.
1. (L, Sal, R, S; Urt III 399, H). Ref.: A; Lrq. Abrazando; tomando en brazos. “Besarka norbaiti lotzea, embrasser, jeter les bras autour du cou de quelqu’un” H. Cf. Lar s.v. besar: “Besarka, echar los brazos para abrazar”. Tr. Documentado en autores septentrionales desde comienzos del s. XVII; al Sur lo hallamos en Lizarraga de Elcano, y modernamente en Orixe y Alkain.
(Fig.). Naturalezari on zaio alfer egoitea, eta maite du gorputzeko pausua. Grazia ezin dagoke zerbait egin gabe, eta lanari lotzen zaio besarka. SP Imit III 54, 3. A brazos, en los brazos. [Iratzea] besarka ekartzeko orde, ene Moiua-ri egin nakon trapu tzar batzuekilan kolier bat. Etchebarne 26.
2. (gral. ap. A; SP, Aq 848 (AN), Añ, VocBN, Hb, Dv, H). Abrazo. “Musu besarkak, les baisers et embrassements” H. v. besarkada. Tr. Documentado en textos septentrionales y meridionales a partir del comienzos del s. XVII.
(Alativo en función de participio). Oraino solhastatzeaz eta behatzeaz beraz ere, kilikatzen da, orhoitzen da. Zer izanen da bada, ukitzera eta musu besarketara dadinean? Ax 418 (V 271). Beso (con abrazo). “Action de […] baiser” Hb. Ellegatu zékio [Judas] Jesus onái préso inarastekó, emánzio besárka, baize señalea mostratzekó nori bear ziren eutxi. LE Urt (ms.) 138v bis (tbn. besarka en la ed. de 1846, 390). [Traidoreak] eman ziakozun besarka. Samper Mt 26, 49 (Lç, Ip, SalabBN pot, He, TB, Dv, Ur, Echn, Leon, Or, IBk, IBe musu, Ur (V) mosu, Hual bixiko, Ol muin, Ker laztan).
BESARKA-DANTZA. “Baile agarrado” BeraLzM.
BESARKAN HARTU. Abrazar. “Almuda besarkan artu ta egiten du lo (AN-5vill), burkoa besarkan artuta lo egiten du (AN-gip-5vill)” Gte Erd 57.
iz. Zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena. Ik. Erromako zubi; ostarku; ortzadar; ostilika. Ostadarra hodeietan agertuko da. Ostadarraren koloreak. Ostadar bikoitza.(Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
ostadar.
(AN-gip, L, S), ustadar (G-bet; uzt- AN-gip, hus- Lecl, H (S)), ostagar, ostabar (AN-gip). Ref.: A (ostadar, uztadar); Bähr ArcGp (ostabar, ostadar, ustadar, uztadar); Lrq. Arco iris. “En la zona de habla navarra [de Guipúzcoa] se emplea ostadar” Bähr ArcGp 401. “Ostadar, arco del cielo (S)” A EY I 165. “Se conoce en Eibar por la literatura, no por el uso común. Ostadarran zazpi koloriak” Etxba Eib. Cf. Vill Jaink 22: “Ortzadar / ostadar, ozkarbi, ortzegun / ostegun, ortziral / ostiral eta beste olako baditugu, sustrai berberakin eratuak”. v. ortzadar, ostarku.
*Emaztiaren adiskidegoa ostagarraren pare dela, gorri, berde, hoilli. Egiat 217. Itsasóko izárra / Bernardok deitzen dú / zerúko ostadárra / bekála ikusten dú. LE Kop 29. Paratuko dut lañuetan ene ostadarra edo argi-uztaia. LE-Fag 65. Eiztari Aundi, –zeure aztarra– / aran-ganean / uztai-antzean / estu eguan goiko ostadarra! Laux AB 21. Ostadarra agertzen danean, bederatzi eguneko euria. (AN-5vill). A EY IV 205. Lurgañean odeiak Nik metatzean, ostadarra odeietan ageriko da. Ol Gen 9, 14 (BiblE ostadar; Urt arkoba, Dv, Bibl arranbela, Ur uztai, Ker ostarku). Esaidazu, goitiko ostadar, erregenoak orain bere laguntzat Benus naiz onen semea dakarren ala ez. Larrak EG 959 (3-6), 225. Zeru-uztai (ostadar) aundia edaten ari da (itsasoko ura). Ibiñ Virgil 77.
Sinonimoak: iz.
[ostarkua]: uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., ostilika g.e., Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko G-N, Jainkoaren paxa, zubiadar Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. arcoiris fr iz. arc-en-ciel en iz. rainbow port iz. arcoíris
Testuinguruan
Ostadar bikain bat ageri zen lainoaren gainean, musulmanen ustez Denboraren eta Betikotasunaren arteko bide bakarra den zubi estu eta kulunkari hori bezalakoa. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe (Koro Navarro), Ibaizabal, 2000]
1 adj. Zub. Erreka jo duena, zorrak ordaintzeko dirurik edo ondasunik ez duena. Fortuna egiteko, maita beti lana; pergut ez izateko, lege hori bada. 2 adj. (Irain hitz gisa). Zub. Ganoragabea. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
pergut. (S ap. Lrq ; Foix ap. Lh.). Insolvente, arruinado. “Pergüt (S, Foix), insolvable” Lh. Sarjanten golde nabarrak / dirade gizun okerrak, / haien egitekuetarik egiten tie Indiak / aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak. ‘Seront facilement ruinés’ . Etch 308 (tbn. en ChantP 184 y Or Eus 282). Fortüna egiteko / maitha bethi lana […] Pergüt ez izateko / lege hori bada. Xikito 13. Zertako ez liro erran Bordeleko ardu iraikizaleer pinta zunbait ere hel eraz lezen ber pergüteer. Herr 21-2-1963, 3.
(Empleado como insulto). Afrontür kokia / Erhokeriaz bethia / ignorent pergüt / erho bürü nahasia. StJul 112s. Eia, urra ezadazie, / ale pergut paria / orai xesteren duzie / ene besuaren airia. AstLas 24. Ale, bugre perguta, / zer arrazunamentia, / eztuk ez horik / gizonen egitatia. Ib. 22.
axekatu, axeka, axekatzen || du ad. g.er. Xaxatu. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
axekatu.
1. Tentar, provocar. En AxN se explica narritatzen (340, 540) por axekatzen. v. azikatu. Cf. axeku. Bátak itzbát, bérzeak berzebát kóleran moko moko dá nola fú ta fú emátea itxekitzekó yago kolerain súa, eta deábrua está deskuidátzen axikatzeas. LE Matr4 533. Axekatzen zaittuzte zuen Jaungoiko Jaunak, argi agiri dedin ea zuen biotz osoaz maitte dezuten edo ez. Inza Azalp 148. Nagusi-Etxeko Andreak axekatzen dute morroi edo neskamea, auek artu lezazketen gauzen batzuek artzeko bidean utziz. Ib. 148.
haxikatu (ax- BN-baig), hasikatu (BN-ciz), axakatu. Ref.: A (hasikatu); Satr VocP (axikatu). “Excitar a los perros” A. “Azuzar o incitar a los perros” Satr VocP. v. haizatu (6), haxitu. Oiuz, eskaiñiz, axakatuaz / artzai Petriren txakurra, / zalantzan zerbait ibil ondoren, / itzul diote [beorrari] muturra. Or Eus 330. Zakurrak haxikatu eta ezin ibil. GAlm 1961, 61. (ap. DRA)
2. (AN-ulz; A DBols), axakatu (AN-ulz). Ref.: A Apend; Iz Ulz 412. Bromear; burlarse (de). “Bromear (AN-ulz)” A Apend. “Eta atsaldian “txix-txix-txix” ittentzuela ta: nor demontre ote de nere (?) ole (?) axakatzen ai dena?” Iz Ulz 412. Liburu xoragarriak elkarrekin irakurteak, elkar axekatzeak, elkar xurikatzeak. “Nugari” . Or Aitork 86. Nere Iaun, nere Argi, emen ere Zure egiak ez al du axekatuko gizona? “Deridebit” . Ib. 318.
Reply