a) “Persona que sólo sabe comer lo mejor” A. Usoak […] moko-xuriendako. Barb Piar I 127. (Fig.). Refinado, de gusto exquisito. Ez duzu moko-zuri [Rabelais]. Zait EG 1954, 93.
b) De pico blanco. Oillo lepa gorriarena, azeri maltzur eta oillar moko txuriarena [ipuia]. NEtx LBB 92.
zigarro mutxikin, zigarro-mutxikin || iz. Zigarro muturra. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.(Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
ZIGARRO-MUTXIKIN (-iñ V-gip ap. Elexp Berg). “Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen” Elexp Berg. Ezpanetan zigarro-mutxikin bat ebala. Kk Ab I 103. Arpegi estua, bibote erre erkintxua ta bedar artian taketa lez zigarro mutxikin amataua bertan. Kk Ab II 14. Erretzia akabatzen ebanian, ziarro-mutxikiña (colilla) bentanatik kalera bota-ta […]. SM Zirik 131.
Sinonimoak: iz.
[zigarro-mutxikin] : zigarro-kondo, zigarro-txondar (Orotariko Euskal Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. colilla fr iz. mégot en iz. fag-end, butt port iz. ponta, guimba, bagana
Testuinguruan
Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke. (Hiztegi Batua)
1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek. 2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
TXIMA-JARIO (Estar, etc.) desgreñado. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña, txima-jario aritzen zan uskeriak saltzen, orraziak-eta. Anab Poli 81s. (Como adj. pleno). Emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan. Loidi 117. Bentura potoloa, Poli lerdena, Balentin ixilla, nagusi kopetilluna ta andre txima-jario. Anab Poli 110. (Uso sust.). Amundatarren etxean ere, iñor ez; goiko bizitzako txima-jario ark ez zekien ezer. Loidi 157.
Sinonimoak: iz.
[txima-jario] : adasdun; tximaluze, ile luzedun
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. melenudo, -a, greñudo, -a fr izond. chevelu, en izond. long-haired, shaggy port izond. cabeludo(a)
Testuinguruan
Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)]
iz. Errauts artean itzali gabe dagoen txingarra. (Harluxet Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
SU-GELDO (L sg. Lh; Añ (V, G, AN) A), SUKELDO (Lar). a) “Rescoldo” Lar y Añ. Solas bai ta egitez dira iardukarik; / maitalege ta sua ez nai inolarik; / sua gartzen asia, berez da aki-bearrik, / sugeldoz du irauten luze ta maltsorik. (1959). Agerre PV 2016, 217. b) “(G-to), fuego de poca fuerza” A.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. rescoldo, brasa; fuego bajo fr iz. braise en iz. ember port iz. rescaldo, borralho
1 iz. Itxura; bereziki, egitura. Egitamuz, usainez, kolorez, kanpoan zu zara gaur erregina. 2 iz. Egitasmoa, egitaraua. Gaurdaino gure artean egin den hizkuntza-egitamurik osoena. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
egitamu. Tr. La forma más documentada es claramente egitamu . En DFrec hay 16 ejs. de egitamu , la mayoría correspondientes a la segunda acepción. Etim. Para la posibilidad de que se trate de un compuesto de egi-/egite- y -egun, v. FHV 507.
1 (V-oroz-arr-ple), egidamu (V-m), egieramon (V-ger-m), egiaamon (V-ger), egiluma (V-m; Añ), egilamu (V-m), eitemo (V-ger), egilimu, eitamu. Ref.: A (egitamu, egidamu, egieramon, egiaamon, egiluma, eitemo); A Apend (egilamu). “Hechura, forma, figura” Añ. “Forma, estructura” A. Cf. egiramu. v. egitura. Eitamuz, usaiñez, kolorez, / Kanpoan zu zara gaur Erregiña. AB Olerk 333. Baña adin eldua, gogorrago izaten da-ta, makurtu, ezi ta aldatu nai ba-da, beste taiu, izakera ta egillimu bat emon nai ba-yako. Eguzk LorIl 37s (ap. DRA). Berarizko jas eta taiua, izakera ta egidamu berezia. Eguzk LEItz 123. Pirikornaren egitamua Altmann jakintsuaren iritxiz lapats-egitamua da. Zait RIEV 1933, 65. Ta epod gañeko itoltza egitamu berekoa zan. Ol Ex 39, 5 (Dv karantza, Ur kolore, Ker y Bibl lan). Nahiago nuke euskal sustraiko egitura (edo egitamu) erabili structura adierazteko. MIH 194. egieramon. Construcción. Era ontako arruztaiak egunean ikusten dira, egieramonak (construcciones) asko aurreratu diralako. J.B. Ayerbe EEs 1912, 62.
2 Programa, plan. v. egitarau. Gure bururakizunen egitamu bete, eta gure atinaren benetako kizun gertatzen omen dira [ideiak] . Zait Plat 39. Arerioen egitamu ta bestelako ariketak lapurtzeko. Ib. 95. Jan, edan, erre, gonartean ibilli: gizonaren egitamu bikaiña ogei urte inguruan. Erkiag BatB 182. Lan egitamua 148.698,82 laurlekokoa zan; baiña errematean 126.386 laurlekora jatsi zan. Etxabu Kontu 210. Moldatuz joian karmeldar moja ortozen izakera, bizi-egitamu ta jasa. Onaind STeresa 77. “Eusko-bidaztiarena” izan da gaurdaino gure artean egin den hizkuntz egitamurik osoena. (In MEIG VI 38).
3 Plano, croquis. Gauz ontan plano edo egitamuak egitean bezelaxe gertatzen da. EEs 1930, 22.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. programa, plan, proyecto (2) iz. (B) hechura, forma, figura fr (1) iz. programme, plan, projet (2) iz. (B) forme, figure en (1) iz. program, plan, project (2) iz. (B) shape, figure port (1) programa, plano, projeto (2) forma, figura
Testuinguruan
Soilik frankismo soziologikoarena ez den diskurtsoak ukatzen duen bezala tortura, halatsu babestu izan du urteetako egitamu sozialak Poivre d’Arvorren praktika. [Egitamua, Iñigo Aranbarri (berria.eus, 2020-05-01)]
iz. Sugeek tarteka sortzen dituzten multzo edo pilaketak (dela negualditik esnatzean, dela ugaltzeko, dela kumeak jaiotzean..).
Orotariko Euskal Hiztegian
SUGE-OPIL. “(L-ain, Sal), conjunto de culebras pequeñas apelotonadas” A.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. conjunto de culebras pequeñas apelotonadas fr iz. groupe de petits serpents entassés en iz. group of small snakes huddled together port iz. grupo de pequenas cobras amontoadas
Suge-opil bat ikusi genuen bide ertzean.
Zaraitzuerako hiztegiari begira (Arana, 2001), hara non aurkitu dudan berba polit bat: SUGE-OPILA. Sugeek tarteka sortzen dituzten multzo edo pilaketak (dela negualditik esnatzean, dela ugaltzeko, dela kumeak jaiotzean..). cc/ @euskaljakintzapic.twitter.com/riXpm0Bukz
1 iz. Zah. Berri ona; berri ona dakarrenari ematen zaion saria. Eman iezadazue albiriste, berri on bat eman nahi baitizuet. Albiriste saria. 2 iz. Albistea. Albiriste, ez dakienak hobe uste (esr. zah.). (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
albiriste. Etim. v. DCECH s.v. albricias.
1. (Lar, H). Noticia. “Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour ‘félicitation’. Il dit encore en V, G, nouvelle en général” H. v. albiste. Albiriste, / Eztakianak hobe uste. Saug 200. Beraz albiriste hunez, giristino Iainkotiarrak, esporza zaitezte eta konberti zaitezte Iainko on hunen gana, dakusazuenaz geroz zein on den Iainkoa baithan fidatzea. Harb 271. Ajola-gabeturik uzten zuen baten edo besteren berri ematen ziolarik, edo-ta ezteietarako egin erazi zuen jantziarekiko albiristea jaulkitzen. Mde HaurB 33.
2. (V, G ap. A ; SP, Lar, H (V, G, L)). Albricias. “Albiristeak, étrennes qu’on donne à celui qui apporte une bonne nouvelle” SP. “Albricias, buenas nuevas, noticias” Lar. “Étrenne, récompense pour une bonne nouvelle qu’on annonce” H. Baldin Aingiru batek erran baliaze Iainkoaren partez, ifernuan daudenei: Ea, iende penatuak, indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388).
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. albricias (2) iz.Ik. albiste fr (1) iz. offrandes, cadeau, présent (2) iz. nouvelle, information en (1) iz. gift, reward (2) iz. news port (1) iz. alvíssaras fpl. (2) iz. notícia
Testuinguruan
Buruz ikasi genuen garai hartan, itzulpena Gabriel Arestirena zela esan ziguten. Eta egia da, niri bederen, pasarteren batzuek belarriko mina eragiten zidatela. «Indazu albiristea» ospetsua zen bat. Eta bestea, doinuak goia jotzen duen unean kantatu beharreko «…bihar izan dadin, Internazionala gizonaren adin!» hura. Eta ez zen genero kontua orduan krakatekoa eragiten ziguna… [Albiristea, Andoni Egaña (berria.eus, 2022-05-01)]
Reply