Updates from uztaila, 2022 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:29 am on 2022/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    beroaldi 

    iz. Norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. Udako beroaldietan. Gaztetango beroaldiak, neronen gisan, epelduxe dituenarentzat. Beroaldi batean esandakoak. Itsumustuaren beroaldian. Espiritu Santuak ematen zizkion beroaldietan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beroaldi.

    (1) (S ap. Lrq ; Lar, Añ, Hb, H) “Calentón” Lar y Añ (cf. DAut: “calentón, la acción de calentarse brevemente y de priesa a mucha lumbre”). “Beroaldi on bat har” Hb. “Bero-aldi bat hartzea, prendre un air de feu, s’echauffer” H. “Beroaldi /beoaldi/, n., fait de se chauffer une fois, passagèrement” Lrq. v. berotu (2).
    Apaldu daigun ondo edo emoten jakuna, ta gero bero aldi bat artuta guazan oera. Mg PAb 110. Artuko dogu beroaldi bat guztiok, esango dogu errosarijua ta juango gara bakotxa bere gelara. Ib. 113. Non da artzaina baino xahutzaile gaixtoagorik? Bero-aldi baten hartzeko, tantai gazterik ederrena ondotik eramanen du. Dv Lab 306.

    (2) (V-gip; H), berotualdi. Momento de acaloramiento, de apasionamiento, de entusiasmo. “Bero-aldi bat hartzea, prendre un air de feu, s’echauffer” H. “Momento de acaloramiento. Soiñua joten ikasten gogor asi nitzuan baiña beroaldixa pasau jatan da ziero lagata jaukat” Elexp Berg. . San Pedrok berekin zuen Espiritu Santu jaunagandik eta behar zen aldietan Espiritu Santu berak ematen ziozkan bero aldietatik. Mb IArg II 118. Iñazio Mari, noizean beiñ animako beroaldi on batzuek izanda ere, askozaz epelagoa zebillen geienetan. Ag G 19. Gudaketaren beroaldian etsaiaren eskuetan erori ziran jaki mordoska batez berak gizentzen utzirik. “En el ardor de la refriega” . Zink Crit 52. Ezpaita biotz-beroaldiak otxantzeko, aldia bezaingo bitartekorik. TAg Uzt 246. Baño geiegitxo itzegin nun eztabaidako beroaldian. Ib. 97. Bero aldia joan eta zentzuz pentsatzen zuanean. JAIraz Bizia 56. Gizona sarritan oi da aldakor, batez ere bere asmoak beroaldi baten ondoren artzen dittunean. Etxde AlosT 66. Ezin zezakean bere etorkizuna ondamendiratu, beroaldi batean, bere buruaren jabetasun oso gabe, neska bati egin zion ziñagatik. Etxde JJ 73. Beroaldietan, Etxahundar geientsuenak bezela, etzan bere buruaren jabe. Ib. 26. Aiurriz artega ta urduri xamarra zen eta Etxahundar guziek bezala berotualdi gaiztokoa. Ib. 27. Gaur, berotualdi bat izan diñat Allanderekin. Ib. 80. Beroago ta lodiago egiten zitzaidan odola, ta zaiñetan zear ibilli ere ezin zitekeala zirudien. Beroaldiaren aundia! Txill Let 104. Biotz-beroaldiak ezpaitu ezer argiago egiten, adimena lausotzen eta ilunagotzen baizik. Zait Plat 83. Eta alako beroaldi bizian ekin ere, fraileak nai-ta bere burua lurrera bota ez balu, nai-ezik bearko zuan lurrera erauzia. Berron Kijote 102. Dan-dana ikusiaz egon zan Santxo, bere nagusiaren beroaldiaz arriturik. Ib. 210. Onar, alda edo arbuia daitekeena […] ez dadila behintzat, itsumustuaren beroaldian onartua, aldatua edo arbuiatua izan. MEIG VIII 117. Ezta gaztetango beroaldiak, neronen gisan, epelduxe dituenarentzat ere. MEIG IX 91.

    (3) Tiempo caluroso. Zerbait badirudizu bero aldietan; Negua datorrenean kikiltzen zera. VMg 34s. Emakumeak daukaz / gitxi asko garrian / onelako piztiak / beroaldi guztian. Azc PB 67. Badazkitzat hamabi egun kanpoan egon direnak, bi beroaldi ederrak ukhanik hastetik. Eskual 12-6-1908 (ap. DRA). Garai artan egurastiak aldaketa izugarriak egin zituan (beroaldiak eta otzaldiak, alegia). JMB ELG 13. Euria danean adar eta ostoetatik ura tantoka datorkienean barrenerako ateak zabalduaz eta iturrirako bideak irikiaz; eta bero aldian an dagon ezetasuna gordeaz ta berari eutsiaz. Munita 16. Piñudi ura zuten beren gordeleku ta babes bakarra bai bero-aldietan, eta baita ekaitz-aldietan ere. Ib. 128.

    (4) Zurra, paliza. Adardun gaixtoak, zohazte hemendik, egizue lekhu, edo bertzenaz emaiten darotzuetegu beroaldi bat ederra. Prop 1895, 21s. Dorregarairen taldekoak, bear zan zigorra ta beroaldia emoteko gauza ez baldin baziran. Erkiag BatB 90.

    Sinonimoak: iz.

    [berotasun] : berotasun, bero, berote, sutasun.

    [haserrealdi] : haserrealdi, aharra, hira, suminaldi, haserredura, sumindura, narritaldi. Ant. bakealdi, otzantasun

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cada una de las veces que algo o alguien está caliente o se calienta; (temporada de) calor (2) iz. acaloramiento, arrebato, exaltación
    fr (1) iz. saison de chaleur, chaleur passagère (2) iz. ardeur, échauffement
    en (1) iz. period of hot weather; heat (wave) (2) iz. fit of anger/rage, outburst of anger

    Testuinguruan

    Beroaldiari aurre egiteko gomendioak eman dituzte agintariek. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:06 pm on 2022/07/14 Permalink | Reply  

    adarkada 

    iz. Animalia batek adarrez emandako kolpea. Behi batek adarkada jaurti zidan. Adarkada ederra hartu du (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    adarkada. (V, G-azp; Lar, Añ), adarkara (V-gip). Ref.: A Apend; Etxba Eib; Elexp Berg (adarkara); Gte Erd 66.
    Cornada. “Beiñ baten, mendi bidez irakorten nindoiala itxura-bako bei batek adarkadia jaurti zestan” Etxba Eib. . “Adarkara ederrak emoteittu gure bei beltzak” Elexp Berg. . “Adarkada bat eman zion (G-azp)” Gte Erd 66. v. ADAR-UKALDI. Edonun zegoan traba, esia ta eragozketa; non-nai adarkada edo ostikada baten arriskua. Ag G 83. [Zezen gaiztoak] lenengo adarkadan zaldia ta bere ganekua jasoten dau aidian. Kk Ab II 127. Nok gura eukean idisko gazte odoldun baten adarkadarik artu? Erkiag BatB 53. Ori be astuaren adarkadatik ezta ilgo; ezta legorrean itto be. EZBB II 82. “Adarkada, […] golpe de rama” Lar DVC 149.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cornada, golpe de cuerno
    fr iz. coup de cornes
    en iz. goring; butt
    port iz. chifrada

    Testuinguruan

    Adarkada ederra hartu du(Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:24 pm on 2022/07/13 Permalink | Reply  

    itomen 

    iz. Itotzea; itobeharra. Ik. itolarri. Barneko itomena ezkutatu beharrak biziki makaltzen zuen bere osasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itomen. (Vc, G ap. A; ith- L ap. Lh). Ahogo; angustia. “Ahogo, fatiga” A. “Suffocation” Lh.
    Lengo itomen eta esturetatik libre ikusi zan. Arr Bearg 580 (ap. DRA). Barneko itomena ezkuta-bearrak, biziki makaltzen zuan Izar-en osasuna. NEtx Antz 158. Gurasoak etzuten biotzik izan zijoazenei Vigoraiño lagun egiteko. Itomen ura luzatzerik etzan komeni. NEtx LBB 33. Badira itomena sortzen diguten bizilekuak. MEIG IX 135 (en colab. con NEtx). En DFrec hay 2 ejs. “Se dice significando ser la risa (una persona o cosa). Lagun artian, itxomena da a gizona, […] es el morirse de risa” Etxba Eib.

    ITOMENEAN.
    a) “(V-ple-m), sofocándose” A. “Ithomenean zen, il était sur le point de se noyer” Lh.

    b) “(V-ple-m), a toda prisa” A. v. ITOMENDIAN.

    Sinonimoak: iz.

    [itobeharra]: asfixia, itoaldi, itobehar, itolarri, itotasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [itolarria] ahogo, sofoco; asfixia (2) iz. ahogo, agobio, apuro
    fr (1) iz. suffocation, asphyxie, essoufflement (2) iz. oppression, angoisse, épuisement, essoufflement
    en (1) iz. breathlessness; asphyxiation (2) iz. [estualdia] exhaustion; overwork
    port (1) iz. afogo, sufoco

    Testuinguruan

    Barneko itomena ezkutatu beharrak, bere osasunari kalte egiten zion. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:27 pm on 2022/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanixe 

    iz. Lagun egiteko txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, begi handiak, belarri eroriak eta ile kizkurra, zuria edo beltza, dituena. Kanixea altzoan zuen emakumerik ere ez zen falta (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. caniche
    fr iz. caniche, poodle
    en iz. poodle
    port iz. poodle

    Testuinguruan

    Kanixea altzoan zuen emakumerik ere ez zen falta.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:35 pm on 2022/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    atsedenleku 

    iz. Atseden hartzeko lekua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ATSEDEN-LEKU (H; atxedenleku Lar). Lugar de descanso. “Alojarse, ostatua, etzauntza, atxedenlekua artzea” Lar. “Atseden-lekua-tegia, asyle, refuge à repos” H. Cf. el top. Atse(d)enleku en Ataun (Arin AEF 1928, 96). v. ATSEDEN-TOKI, atsedentegi. Animak […] beren azkeneko fiñera, ta beren egiazko atseden leku edo zentro bakarrera dakartziela. Cb Eg I 39. Mundu onetan erbestean gaudela, ez gure erri propioan eta atseden lekuan: emen peregrinoak eta bidezkoak gerala. Gco I 410. Berebat agindu zuen beste amabi arri andi kanpotik eraman eta apaizen atseden-leku berean ipintzeko. Lard 109. Jauna, au izango nere atseden-lekua. Arr Bearg 288 (ap. DRA). Gaua erori baino lehen bata bestearekin egonen zirela, betikotz betikotasunerako, eragozpenik eta areriorik izanen ez zen atseden-leku loredun batean. Mde HaurB 95. Zidor ta bide medarretatik noizbait atsen leku ta abaroa izan zeitekean etxe ta etxolan ate-joka diarduan eskekoaren gisan. Erkiag Arran 94s. Nork lezakean, Dulzinea eder, / atseden-leku obetzat / Toboson bertan Miraflores, / Londres utzi-ta, zure erria trukaeran. Berron Kijote 27. Lantokia esan badet ere, obe da atseden lekua zala esatea. AZink 138. Goillebartarron azken atseden lekuan izan diran nitxo edo illobi barriok dirala-eta. Gerrika 184. Ez dauzkat horratik ahazturik Santander aldeko atseden leku batean egin genituen hizketa luzeak. MEIG III 47. (se refiere a una prisión)

    Sinonimoak: iz.

    [atsedenleku] : atsedentoki, lasaigune

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. lugar de reposo; área de descanso
    fr iz. espace de repos, zone de repos; aire de service
    en iz. resting place, rest area
    port iz. área de descanso

    Testuinguruan

    Bata bestearekin egonen zirela areriorik izanen ez zen atsedenleku loredun batean. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:45 pm on 2022/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    egosarin 

    iz. Gutxi edo gaizki egosita.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egosarin. (V-ple-m-gip, G), egosiarin (V-gip, G-azp), egostarin (V, G). Ref.: A (egosarin, egostarin , arin); Iz ArOñ (egosi arin), UrrAnz ; Gte Erd 84. Poco cocido. “Manjar mal cocido” A. Gaiak, bai, gaiak egokiak dira; baña egostarin eta gazaegi dagoz-ta, ipuin bikañak daukaguzanik ezin esan daikegu. Eguzk LEItz 28.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. poco o mal cocido, -a
    fr iz. insuffisamment cuit
    en iz. undercooked
    port iz. mal cozido, -a

    Testuinguruan

    Esnea egosarin dago.

     
  • Maite 8:04 am on 2022/07/04 Permalink | Reply  

    errenbolia 

    iz. g.er. Zirimola, zurrunbiloa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    errenbolia. v. erremulia. erremulia. errenbolia (Dv), erremonio, erremuli (Foix ap. Lh.), erremonia (Dv), arramolia (Arch ap. DRA.). Remolino. “Tourbillon, ricochet, remous. Haize errenbolia, tourbillon de vent. Herrauts errenbolia, tourbillon de poussière” Dv. “Ur errenboliara sarthu eta itho da, il est entré dans le remous de l’eau et s’est noyé” Ib. Caispeko puntak badu isla xume bat puntan. Ez hari sobera hurbil denbora kalmekin zeren erremulia handia dabilla bira. INav 134. Handik lauster altxatu zen athetik haize erremulia bat, nord-este daritzana. He Act 27, 14 (Dv haize buhunba). Aize erremonio batek bezala inharrosiz baitabilzka gure ustean bethikotz segurean ginauzkan hainbertze gauza! Dass Herr 21-8-1958, º.

    ERREMULIAN. “Harriak errenbolian ou errenboliaka hautsi zuen berina bat, la pierre alla par ricochet casser une vitre” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [zurrunbiloa]: zurrunbilo, xirimola Ipar., zirimola Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. remolino, torbellino
    fr iz. tourbillon, ouragan
    en iz. whirlwind
    port iz. turbilhão, redemoinho, remoinho

    Testuinguruan

    Ur errenboliara sarthu eta itho da, il est entré dans le remous de l’eau et s’est noyé” Ib. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel