hamahiru
1 zenbtz. Hamabi eta bat, 13. Hamahiru urte eman zituen eri. Hamahiru urtez preso egona. Hamahiru hortzeko area. Bost liberako hamahiru txanpon. Hamahiruren artean. Berrogeita hamahiru. Hamahiru mila. Heldu diren hamahiruak onik heldu dira. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamahirugarrena. Hamahirua zenbaki itsusia dela esaten dute batzuek. Sei eta zazpi hamahiru dira. Hamahiru zenbakia. 3 (Data adierazteko). Aurten, otsailaren hamahirua igandea da. Hurrengo egunean, ekainak hamahiru, bete egin zitzaigun desira. Uztailaren hamahiruan bukatuko dugu ikastaroa (Hiztegi Batua)
Wikipedia:
Hamahiru (13) hamabiaren ondoren eta hamalauaren aurretik doan zenbaki naturala da. 13 seigarren zenbaki lehena da, 11aren ondoren eta 17ren aurretik.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) zenbtz. zehazt. trece (2) iz. [zenbakia] trece
fr (1) zenbtz. zehazt. treize (2) iz. [zenbakia] treize
en (1) zenbtz. zehazt. thirteen (2) iz. [zenbakia] thirteen
port (1) zenbtz. zehazt. treze (2) iz. [zenbakia] treze
Testuinguruan
Gaurko hitzak gaur hamahiru urte bete ditu! #gaurkohitza
Reply