ziborio

iz. Ostia-ontzia. Ik. kopoi. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ziboara. Ciborio. Agertu zitzaion begitarterik eztiena zuen apez bat, ziboara eta Ostia Saindua eskuetan, eta egin zuen komunionea. Jnn SBi 95. Hiru kalitz urrezko, bi urrezko ziborio edo ostia saindu untzi. HU Zez 165. Bere aita kofesora errekeritzen du othoi bere ohe-ondora ekhar dezon ziborioan Sakramendu-Saindua. Arb Igand 116. Halaber ziborioa gorderik dagon armairuñoa, halaber aldare-mahaina jasaiten duten tenteak. JE Ber 63.

Wikipedian

Ziborio edo kopoia metalezko ontzi bat da, eukaristia ostiak gorde eta banatzeko, liturgia katolikoan ohiko elementu bat meza ematean. Normalean kopa-forma izaten du.

Historia

Gaur egun ezagutzen diren motarik zaharrena usoa da (columba eucharistica), baldakinotik zintzilik edo plaka baten gainean zegoena, eta horrela erabili izn zen garai gotikoa (Santo Domingo de Silos monasterioan XIII. mendeko bat gordetzen da).

V. mendetik X.era bolizko edo metalezko kutxa zilindriko batzuk ere erabili ziren, turres deiturikoak.

XI. mendetik aurrera, ohikoagoa zen pixide zilindrikoa edo prismatikoa, estalki konikoa edo piramidala zuena, oinik gabea edo kalizak bezala euskarri batean muntatua.

XVI. mendetik forma globotsua du, gaur egungo kopoiei dagokiena.

Sinonimoak: iz. Ipar.

[kopoia]: kopoi Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Arkit.) (Erl.) ciborio
fr iz. ciboire
en iz. ciborium
port iz. baldaquino

Testuinguruan

Agertuak izan dire aldareko ziborio eta gauza ederrak. [SENPERE, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK” (2005-09-29, 4. orr.)]