tulipa

1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza. 2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

tulipa.

1. tulipan (A, que cita el msLond ), tulipai (Lar Izt 47 y Lcq 158). Tulipán. Jazintoak, anemonak, tulipak eta narzisoak landatu. ArgEgut 1922, 25.

2. (Alth Bot 17→A). “Pivoine, à tort, tulipa, asto lilia” Alth Bot 17.

Sinonimoak: iz.

[idi-bihotza]: idi-bihotz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Bot.) tulipán (Tulipa sp.) (2) iz. [beirazko pantaila] tulipa
fr iz. tulipe [fleur]
en iz. tulip
port iz. tulipa

Testuinguruan

Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. “Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza”, idatzi zuen alargunak. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)]