zirrimarra
iz. 1. Arreta gabe eta trakets eginiko marrazki edo idazkera ulergaitza. 2. Artelan, idazlan edo bestelako zerbait gauzatu aurretik egiten den eta haren gutxi gorabeherako ezaugarriak azaltzen dituen behin-behineko irudi, eskema edo ideia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
[zirriborroa]Â kako-mako, zirriborro (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) garabato; tachón, borrón (2) esbozo, boceto, bosquejo, borrador, apunte
fr griffonnage, esquisse, croquis, brouillon
en (1) (shape) scribble, doodle (2) (artelanena) sketch, outline; draft
port (1) garrancho, garatuja (2) esboço
Bere zirrimarretatik ateratzen zuen bizimodua. [Bizi alegiazkoak, Marcel Schwob / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply