zirrimarra

iz. 1. Arreta gabe eta trakets eginiko marrazki edo idazkera ulergaitza. 2. Artelan, idazlan edo bestelako zerbait gauzatu aurretik egiten den eta haren gutxi gorabeherako ezaugarriak azaltzen dituen behin-behineko irudi, eskema edo ideia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[zirriborroa]
 kako-mako, zirriborro
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) garabato; tachón, borrón (2) esbozo, boceto, bosquejo, borrador, apunte
fr griffonnage, esquisse, croquis, brouillon
en (1) (shape) scribble, doodle (2) (artelanena) sketch, outline; draft
port (1) garrancho, garatuja (2) esboço

Bere zirrimarretatik ateratzen zuen bizimodua.  [Bizi alegiazkoak, Marcel Schwob / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Maniobraburua kezkatua zegoen, eta lapitz batez mezuak seinalatzen zituen bitartean, lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio Euskararen Nazioarteko Egunean. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. Kanpainarekin bat egin nahi izanez gero: http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/