aingura

iz. 1. Burdinazko edo altzairuzko pieza, arpoi edo amu bikoitz formakoa, katea batetik zintzilik ur-hondora egotzi eta bertan finkaturik gelditzen delarik ontzia higitzea eragozten duena. Aingura(k) bota. Aingura(k) altxatu. 2. ERAIK. Habe eta pareten arteko lotura sendotzeko erabiltzen den edozein elementu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ankila, arpeu, pikatxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Zaindariak lehenago diru putzuz koipeztuak izanagatik, aise lortu zuen hiritik atera eta hondartzara joatea, han zain baitzeuzkan lagunak, txalupa batez itsasoan aingura botata zegoen Ainhoa izeneko itsasontziraino eraman zutenak. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

aingura

aingura (FlickrCC)