elorrio

iz. (B) Nekea, estualdia. Elorrio(ak) ikusi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Elorrioa heldu zaio: tiene la negra. Elorrio gorria: una gran desgracia. (Elhuyar hiztegia)

Lokuzioak: elorrio egin, producir penalidad / elorrio ikusi, pasar las de Caín, pasar penuria. (Elhuyar hiztegia)

Sinonimoak: [estutasuna] ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, angustia Heg., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., hinka Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., istilu Gip., hertsidura Zub., trantze Heg. beh., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexadura Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Eta zer deritzozue: hor goian ikusi ditugun elorri xuriaren hilabete honekiko usadio eta ohitura bitxi horiekin zerikusirik ote du ba, elorrio hitzak berekin jaso duen neke, oinaze, jasanbehar, penalitate, sofrikario, etsipen-punttu eta antzerako esanahi sorta hori dena? Beste kulturetan elorriaren hilabeteak izan duen tradizio zailtasunezko hori: ez ilerik ebaki, ez azazkalik, ez soinekorik aldatu, zarpazahar ibili, kastitate obligaziozko berexi hori, purifikazio zentzu derrigorrezkoa… horren aztarrena lotu ote zaio gure elorrio hitzari? Yalkiko ditizugu gure bideko elorrioak eta estuasunak, zioen Orixek. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)