arol
izond. Barnean hutsune edo barrunbe asko duena, trinkoa ez dena, harroa. Zuhaitz arola. • hezur arol. ANAT. Umetokia plakazko edo hodizko sare batean antolatuta duen hezur-mota, tarteko guneak mintzez beteta dituena. || kafe arol. Kafe urtsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[harroa] astin, harro, apotz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Bergarako Euskara: (bergarakoeuskara.net)
aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.  Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) poroso, -a, esponjoso, -a; endeble, fofo, -a (2)Â (kafea) aguado, flojo (3) (Anat.) esponjoso, -a
fr poreux, -euse ; spongieux, -euse
en spongy
Hi haiz hi pertsona arola!
Andoni Sagarna 11:26 am on 2011/12/29 Permalink
OEHn hau ageri da:
arol
arol
harolari
arolde
aroltasun
1 arol (V-ger-m-gip, G). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 123; Elexp Berg.
Fofo, esponjoso, poroso; hinchado y hueco; endeble. “Arola, cosa porosa” Ast Disc 584. “Bedar edo bedarkien artean arola esaten iako, beste gauza askon arteko apotz edo aputzari: aza arolak, ogi apotza. Arroa, anditua, puztua, barru-utsa esan gure dabe” Ezale 1897, 150as. “(V-ger-m), fofo, hinchado. Aza arolak, berzas fofas. Gizon arolak, hombres muelles” A. “(V-ger-m), poroso” Ib. “(G), endeble” Ib. “A la tierra de buenas condiciones se le dan, entre otros epÃtetos, los siguientes: […] arol (V-m, G-goi), arro (V-m), esponjosa” A s.v. lur. “De poca densidad. Aldia eguan Ermuarretako ogi mardotik, beste labari batzuen ogi arolera” Etxba Eib. “Aragi arola dauka orrek (V-gip)” Gte Erd 123 (junto a aragi berak ditu orrek, hagari guria du etc., de otras zonas). “Fofo, hinchado, de poca fuerza o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez esana. Gutxi erabilia” Elexp Berg. Zelan, bada, bildur izango ez gara pago arol ta argalak, jausi baziran Libanoko zedro sendo aiñ zinduak. JJMg Mayatz 53 (H traduce “piqué de vers”). [Lora] eder bat egoan gorri gorria bera, orri-zabala ta arola edo aputza. Ezale 1897, 149a. Eta, zer don, ba, nire bixitz arol au, aize-izpitxuak bakarrik iraso au. Arriaga Lekob 36. Orratza sarturiko puxika edo mazkuri arro arola lez, zerbait zirudian zorion-bola puztua […] aizez utsitu zimel ta zimur gelditu arte. Erkiag Arran 95. Gizakumeen uste arol eta utsak. Zait Plat 88.
“Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos” A.
“Arola. Aho beroa eta zoro samarra. Gutxi erabilia” Elexp Berg.
Etim. Probablemente relacionado con vasc. ahul (q. v.).
Andoni Sagarna 11:29 am on 2011/12/29 Permalink
XX. mendeko corpus estatistikoan hau duzu:
1. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa I. Garmendia 0082
Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.
2. 1969-1990 Sailkatu gabeak Aldizkariak J.G. Etxebarria 0001
Non artu indarra gure landarearen sustraiak, lurra erkin eta arol bada? Guk ereindakoa satorrak jaten badabe, alferrik gure izerdi guztiak.
Andoni Sagarna 11:30 am on 2011/12/29 Permalink
Lexikoaren Behatokian:
Ni hiztunaren munduaren kontzepzioa sakon aztertzearen aldekoa naiz, hizkuntzaren forma berez biltzen da eta. Horretarako, baina, izaera lokaleko ikerketa prozesu luzeak behar dira. Politikoei hain erraz saltzen zaizkien tamaina handiko fruitu arolez bestelakoak. (Fredi Paia)
Maite 11:34 am on 2011/12/29 Permalink
Kaixo, Andoni!
Mila esker sarrera osatzeagatik! Ni ez naiz joan hain urrun, hiztegi arruntetan baino ez dut begiratu eta ez nuen uste hitzak hainbeste zuenik atzetik! Beste adiera guztiak gutxi gorabehera kontrolatuak nituen, baina atentzioa eman dit bereziki:
“Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos†A.
Milioi bat esker, benetan! 🙂
leire narbaiza 11:59 am on 2011/12/29 Permalink
Eibarren batez ere “esponjoso” esateko erabiltzen da, pastela, ogia eta lurrari jartzen zaien adjektiboa da, eta hauen hirurendako ona da. Ikusi bestela Eibarko hiztegian http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/bilatu
Bestetik, gaur eguneko frutari atxikitzekoa ere izan liteke, hau zentzu txarrean, jakina. Nork ez ditu sagar gorri eder askoak, “Loti ederra” ipuinean agertzekoak bezalakoak erosi, eta jatean konturatu ez dutela gusturik? Horiek ere sagar arolak dira!
Ze erabilgarria den berba hau!
Maite 10:52 am on 2011/12/30 Permalink
Ez dago zalantzarik, Leire, ia denatarako erabil daiteke. Gustatzen zait berba hau!! Berba??? Nik esan dut hori? 🙂
Asier Sarasua 12:51 pm on 2011/12/30 Permalink
Hamen ba, nere ekarpentxua 😉
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2005/07/07/139/
Maite 10:01 am on 2012/01/05 Permalink
Ederra artikulua eta azalpenak, Asier! Mila esker!! 🙂