inuzente

inuzente (FlickrCC, trackrecord)

1. iz. Adimenez atzeratua, eta bereziki adimen-atzeratasuna aurpegian nabari zaiona. 2. izond. Inozoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. beh.
[inozoa]
inozo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) (herrik. izond.) inocente, ingenuo, -a (2) (herrik. iz.)  deficiente, incapacitado, -a; retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento
fr (herrik. izond.) innocent, -e ; ingénu, -e ; naïf, -ïve
en (izond.) innocent, naive, naïve, gullible

Amaitzen ez den koadroa da. Arratsaldero hasten da pintatzen eta gau aldera dena du berriro ezabatzen, dena du jasotzen eta joan egiten da, Alde Zaharrera, lagunekin baxoerdiak edatera. Umekeria dela diote hiriko jakintsuek. Nahiz bera tren batean jaio, heldutasunaren bagoia ez da iritsi haren geltokira. Inuzente Eguna zen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)