arrandia

iz. 1 iz. Hitz harro eta funtsik gabea. Miresleen arrandiak isilduz, gertaera miragarriak beren soilean kontatuko ditut. 2 iz. Handikeria, handiustea. Lumazko gandorra arrandiaz eraikitzen duelarik. Enperadorea arrandia handiz igaro zen inguru haietatik. Iñakiren arrandia hark sekreturen bat ezkutatzen zuen. Harro mintzatzen zen, mutil gazteen arrandia zuen. Hankak zabalik, eskuak atzean gurutzatuta, arrandiaz beteta. 3 adj. Harroa, handiustea. 4 iz. Hotsandikoa denaren nolakotasuna, ospea. Deabruak mendi garai batera eraman zuen eta lurbirako herri guztiak eta haien arrandia erakutsi zizkion. Mundu osoko jaun aita santua, arrandia handiz sartzen da Asis hirian.

(Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: iz./izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

arrandia iz.

[hotsandia]: hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar., ponpa zah.

[handikeria]: burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah., soberbia Heg. zah.

[ahoberokeria]: zah.ahoberokeria, ahokada g.e.

arrandia izond.

[harroa]: arranpalo, burgoi, buruharro, buruiritzi, buruzut, gorati, haizetsu, hanpurutsu, harro, harroputz, ustetsu, farfaila Ipar., haidor Ipar., handios Ipar., fier Ipar./Naf., fanfarroi beh., goi-nahi g.e., haizeputz g.e., handiputz g.e., handiusteko g.e., hantustetsu g.e., hantuts g.e., harroti g.e., putzontzi g.e., banaloriatsu zah., fardo Ipar. g.e., hankor Ipar. g.e., hanpurus Ipar. g.e., urgoi Ipar. g.e., burupetsu Ipar. zah., fazati Ipar. zah., superbio Ipar. zah., soberbio Heg. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. fanfarronería, bravata (2) iz. altanería, vanidad, orgullo; inmodestia; ostentación; fastuosidad, magnificencia (3) izond. ostentoso, -a; arrogante, vanidoso, -a; fanfarrón, -ona
fr iz. arrogance, vanité, ostentation, somptuosité
en (1) iz. arrogance, haughtiness; ostentation (2) izond. arrogant, haughty; ostentatious, showy
port (1) fanfarronice, fanfarrice (2) altanaria, vaidade, orgulho; ostentação

Enperadorea arrandia handiz igaro zen inguru haietatik.  (Hiztegi batua)

arrandia (Argazkia: picryl.com)