Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza 2015 ‘aurri’ da! 

    Gaurko hitza 2015… ‘aurri’ da! Aurrekoan esan nuen bezala, 2015ean sareetan gehien hedatu zen #gaurkohitza ‘aurri‘ izan zen. Eta horixe bera izan da bozkatuena ere. Hementxe ikus dezakezue bozketaren emaitza. Esker mila bozketan parte hartu duzuenoi!

    Eta zer da ‘aurri’?

    Harluxet Hiztegi Entzikopedikoan irakur dezakegunez:

    iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriak • AURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon.

    Jon Altzaren bidez ezagutu genuen hitza eta jakin genuen Izaki Gardenak taldearen disko berrian azaltzen dela.

    aurri (Gaurko hitza, CC)


    Amaitzeko, gogorarazi, 12 hitz hauen artean hautua egiteko aukera zegoela: aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel eta anei.

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horiei buruz gehiago jakiteko:

     
  • Maite 9:27 am on 2015/12/26 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza: hautatu 2015eko hitza! 

    Atzo Fundéuren egitasmo baten berri izan nuen. Antza denez, 2015eko hitza hautatu nahian dabiltza eta, adituek erabakia hartu bitartean, jendeak hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera du. Neure artean pentsatu nuen: “7 urte gaurko hitzarekin bueltaka, eta nola ez zait antzeko zerbait egitea bururatu?”

    2015ean ez dira gutxi izan Gaurko hitzaren erakusleihoan ikusgai/irakurgai ipini ditugun hitzak, ezta? Bada, ez naiz ni datuen analisiaren ur sakonetan murgiltzea gustuko duen horietakoa; halere,  jakin-goseak jota, aurten sareetan gehien barreiatu direnak zeintzuk izan diren kuxkuxean ibili naiz. Ezetz asmatu zein izan den zabalduena? Lasai! Galdera erretorikoa da. Nik emango dizuet erantzuna: aurri izan da. Polita!

    Aurtengo hitzak banan-banan ikusi ondoren, hementxe dituzue 12 hitz hedatuenak (‘share’ botoian zenbaki altuena dutenak): aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel, anei.
     

    Ezagutu hitz hauen esanahia

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horri buruz gehiago jakiteko:

     

    Bozkatu zure gustukoena:

    Zein duzu gustukoen? Egin klik eta hautatu zure hitza. Abenduaren 31n, gaueko 12:00etan, itxiko dugu bozketa eta urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo dugu zein izan den garailea.

     
  • Maite 11:23 pm on 2015/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    aski 

    1. zenbtz. zehaztgb. Izenaren zenbatzaile gisa, hura zerbaiterako gutxienekoa, nahikoa denaren adierazlea. Bazen arrazoi aski bide bihurri haiek alde batera uzteko. Aski etxe handia zen guk erosi genuena. 2. adb. Izenondo edo adberbioa mugatuz, haren maila nabarmenaren adierazlea. Aski ezaguna da gizon hori. 3. adb. Aditzaren osagarri, nahikotasunaren zein neurri handiaren adierazlea. Hurbildu zen, baina ez aski. Horretan aski aurreratu dugu. • ASKI IRITZI. Nahikotzat jo, askietsi. || ASKITAN. Aski aldiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:adond.

        [nahiko]: franko, nahiko, nahikorik, samar, xamar adkor., abasto beh., duin g.e., asko zah., bastante Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zenbtz. zehaztgb. (izenaren ondoren edo, usuago, aurrean; aurrean dela, -ik atzizkia har dezake) bastante(s); suficiente (2) adb. bastante, suficientemente (3) adb. bastante, (lo) suficiente
    fr (1) zenbtz. zehaztgb. assez, suffisamment (2) adb. suffisamment
    en (1) zenbtz. zehaztgb. enough, sufficient (2) adb. quite, enough (3) adb. enough
    port (1) adj. bastante (2) adv. bastante

    Entzun:

    Aski da! Emakumeen kontrako biolentziaren aurrean, tolerantziarik ez!

    Gaurko hitza, CC

     
  • Maite 12:44 pm on 2015/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    pauma 

    iz. ZOOL. Meleagridoen familiako hegazti galiformea. Arrak kolore urdineko ozelo handi banaz apainduta dauden isats gaineko luma luzeak dauzka eta araldian zabaldu eta emeari erakusten dizkio. Arrek zein emeek, burua luma-koroa txiki batez apaindua dute. Jatorriz India eta Sri Lankakoa da (Pavus cristatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [hegazterrena]: hegazterren (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) pavo real, pavón (Pavo cristatus)
    fr (Zool.) paon
    en peacock
    port pavão

    Goi aldean borla lodi batzuk haizeak jo eta paumaren isatsaren antzera geratzen ziren zabalik. [Mikel Strogoff, Jules Verne/Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pauma (Antonio Tajuelo, FlickrCC)

     
  • Maite 5:19 pm on 2015/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutirikeria 

    iz. Mutiritasun gaitzesgarria; mutiriari dagokion egintza. (Egungo Euskararen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) desvergüenza, atrevimiento, impertinencia
    fr hardiesse, audace, violence, impertinence
    en boldness, impertinence
    port desvergonha, atrevimento, audácia, ousadia

     

    Eguraldi aurreikuspenek lainoa iragarri ziguten arren, erruz salduko ziren honezkero betaurreko bereziak, Europako Batzordearen zigilu ofiziala izanik, bekatua aseptikoki egitea ahalbidetuko diguten horiek. Euro eskas batzuk eta mutirikeria etsenplu. Merezi duelakoan.  [Itzala, Garbine Ubeda (Bira, 2015-03-20)] (Berria.eus)

    mutirikeria (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:47 am on 2015/03/12 Permalink | Reply  

    enkante 

    iz. Jendaurreko salmentamota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona. Enkantean jarri. Enkantean saldu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [jendaurreko salmenta mota]: erremate, antxera Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es subasta
    fr vente aux enchères
    en auction
    port leilão

    Entzun:

    XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    enkante (De Rerum Natura, @zaldieroa)

     
  • Maite 6:04 pm on 2015/03/08 Permalink | Reply  

    emazte 

    iz. 1. Ezkondurik dagoen emakumea bere ezkontidearekiko. 2. (Ipar.) Emakumea. Emazte alarguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [emakumea]: Ipar./Naf.andre, emakume, emakumezko, andrakume Bizk., andrazko Bizk., emazteki L-BN,gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer

    fr femme

    en woman

    pr mulher

    EMAZTEEN FABORE

    Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
    Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
    Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
    Amagatik andre oro behar luke goratu

    Gizonaren probexuko emaztia bethi da
    Oro behin haietarik sortzen gira mundura
    Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
    Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Bertuteak behar luke gizonetan handiago
    Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
    Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
    Gizon baten mila andre bere fedean dago.

    Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
    Bana bera zoraturik andriari darraika
    Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
    Zein gizonek andriari emaiten du ogena.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
    Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
    Beso biak zabaldurik dago errendaturik
    Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    [Emazteen fabore, Linguae Vasconum Primitiae, Bernard Etxepare (1545)]

    Emazte (Eric Montfort, Flickr)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel