Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:48 pm on 2015/03/07 Permalink | Reply  

    wiki 

    iz. Wikia web aplikazio mota bat da, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Markaketa lengoaia sinplifikatua edo testu aberastuaren editore bat erabiliz idatzi ohi da testua. Bloga bezala, edukia kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean —blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala— jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doa egitura. Izena hawaierazko wikiwiki adberbiotik dator («laster», «bizkor» esan nahi du) eta [ˈwikli] edo [ˈviki] ahoskatzen da. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es wiki
    fr wiki
    en wiki
    port wiki

    Wiki web-gune ezagunena Wikipedia da.

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

     
  • Maite 2:09 pm on 2013/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5. urteurrena 

    Datorren larunbatean, hilak 23, txoko honek 5 urte beteko ditu. Hitzak ikusi, topatu, aurkitu, jaso, hartu, mailegatu, oparitu, azaldu, ezagutarazi… Hitzak bizi! Horrela, egunez egun. Horrela, egunero. Horrela, 5 urte. Bada, nik uste dut honek merezi duela ospakizun txiki bat, ezta? Gurekin ospatzeko prest? Parte hartzea oso erraza da. Hauxe da egin beharrekoa:

    • Idatzi esan nahi duzun hori zure gorputzaren edozein ataletan.
    • Argazkia atera (nahi duzun moduan bidali edo nahi duzun tokira igo: Twitter, Instagram, Argazkiak.org, Flickr…)
    • Partekatu argazkia Twitter bidez, #gaurkohitza5 traola erabiliz. Ez ahaztu traola!!! Erantzunetan ere utz dezakezu argazkiaren helbidea.

    Pinterest batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak, eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko ditugu datorren igandeko Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Ea, ba! AZALERATU ZURE HITZA! Esan (eta erakutsi) barruan gordeta duzun hori…

     

    Mila esker Adakiko guztiei, bereziki Andoniri, bere ideia guztiengatik eta eskua bakarrik ez, besoa ere uzteagatik. 🙂

     
    • Josu Ibarretxe 1:04 am on 2013/11/19 Permalink

      #gaurkohitza5 Nire proposamena Irol da. Lehenengo esanahia: zabortegia bit.ly/I1Ntrt
      Bigarren esanahia: komuna bit.ly/184qwji

  • Maite 8:25 am on 2013/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    urretxindor 

    iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, 16 cm-rainokoa eta lumaje arre-grisaxka, gorputz liraina eta moko zuzen eta fina duena. Intsektiboroa da, eskualde mediterranearrean bizi da eta kantari ona da (Luscinia megarhynchos). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     

     
  • Maite 11:00 am on 2012/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bejon 

    (atzetik dei- (dai-) + pertsona-marka + -(e)la daramala). Norbaiti, zerbait onuragarri gerta dakiolako desira edo onespena adierazteko esapidea (bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiola, bejondeiela, bejondeigula). Bejondeizuela, jaiak ongi antolatzen iaioak zarete! Bejondeiola, jakintzaren alde gure artean egingo duen lan baliotsuagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak: iz.
    bejon, abeajon, abiajon, abeon, beajon (Aq 194), beajun, beion, bejaun, bejuan, biajon, bion. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enhorabuena, felicidades; qué suerte, que aproveche
    fr félicitations; bon appétit!
    en congratulations; how lucky!, enjoy your food!
    port parabéns; que sorte, bom apetite!

    Mila esker eta… bejondeizuela!

     
  • Maite 9:54 am on 2012/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerrazoi 

    Eguraldi oso lainotua; laino itxia.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zerrazoi, zarrazoi (V-ger), sarrasoin, sarrazoin.

    Día nublado, cerrado; (tiempo) muy nublado. Edo dela gabaz edo dela denbora sarrasoin batekin. “Sarrazon”. INav 23 (v. en la misma pág. otro ej. de denbora sarrasoin batekin). Etzaitezela hurbil gabas edo sarrasoinarekin. Ib. 87 (v. tbn. en la misma pág. y 81 sarrazoinarekin). Urrengo egunean argi agertu zan zerua. Bezperako zarrazoia askatu egin da. Berriat Bermeo 390.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [laino itxia] gandu, murmoi (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia):

    es niebla cerrada
    fr brouillard
    en pea-souper
    port névoa espessa

    Gaur zarrazoia dago eta kontuz ibili bidean. (Labayru Ikastegia)

    zerrazoi (FlickrCC, subcomandanta)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    haize(-)errota 

    iz. Haizeak eraginda dabilen errota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [haize-eihera]
    haize-eihera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es molino de viento
    fr moulin à vent
    en windmill
    port moinho de vento

    Eroa ote da ba; batekoz beste hartzen ditu gauzak gehien-gehienean, zuria beltzatzat eta beltza zuritzat, halako hartan haize-errotak erraldoitzat hartu zituenean bezala, eta fraideen mandoak dromedariotzat, eta ahari-taldeak etsaien gudarostetzat, eta beste hamaika gauza tankera honetan; horrela bada, ez da oso zaila izango, nik aurreneko aurkitzen dudan neska nekazaria Dulzinea dela sinistaraztea; eta, sinisten ez badu, zin egingo […] [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haize-errota (FlickrCC, bontxi)

     
  • Maite 4:12 pm on 2012/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanputs 

    izond. (Ipar.) Kamutsa, zorroztasunik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [kamutsa]
    kamuts, makets, akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desafilado, -a; obtuso, -a; romo, -a (2) necio, -a; obtuso, -a
    fr emoussé
    en (1) blunt (2) dull
    port (1) rombo(a) (2) torpe, obtuso(a).

    1. “Desafilado” A. “Otro [cuchillo] que corta poco, laputs” ZMoso 66. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. O Pr 274. Hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira. Bp II 5. Ala beita gizonaren bihotza lanphüts eta gogor. Mst I 23, 1 (SP tontoa, Ch sentimendu gabeak, Ol soraio).] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    2. “(S), hombre tosco” A. Gizun bürü handi hurak ez balira diren bezain lanphüts, hantürik jarriren ziren gük izkiribatü dügüna irakurtiarekin. Eskual 20-6-1913, 4. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel