Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:33 pm on 2012/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    erantzukizun 

    iz. Norberaren edo norberaren ardurapekoen ekintzen erantzule izatea. Erantzukizun handiko lana da  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erantzunbeharra]
    erantzunbehar, kargu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es responsabilidad
    fr respect, responsabilité
    en (1) responsibility; responsiveness (2) liability
    port responsabilidade

    Somos la memoria que tenemos y la responsabilidad que asumimos, sin memoria no existimos y sin responsabilidad quizá no merezcamos existir. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago] (Wikiquote)

    Dugun oroimena gara; eta hartzen dugun ardura. Oroimenik gabe ez gara; eta ardurarik gabe ez dugu, akaso, izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Josu Lezameta]

    Dugun oroimena eta nork bere gain hartzen duen ardura gara, oroimenik gabe ez gara eta ardurarik ezean agian ez dugu izaterik merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Iñigo Susperregi]

    Dugun oroimena gara, eta onartzen dugun erantzukizuna gara; oroimenik gabe ez baikara ezer eta erantzukizunik gabe menturaz ez baitugu izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Ricardo Gómez]

    Memoria gara, eta hartzen ditugun ardurak gara; memoriarik gabe, ez gara; ardurarik gabe, izaterik ez dugu merezi beharbada. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Luistxo Fernández]

     

    Saramago (Wikimedia Creative Commons Attribution 2.0 Generic license)

     
  • Maite 9:30 am on 2012/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    krabelin 

    iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Patxi 11:22 am on 2012/06/10 Permalink

      Hitz ederra “krabelin”, eta ederra “julufrai” sinonimoa ere (zenbait tokitan “xulufrai” edo “xulufrin”). Mila esker!

    • Maite 2:01 pm on 2012/06/11 Permalink

      Ederrak biak ala biak, ezta? Oraingoan ‘krabelin’ ipini dut, aurreko batean ‘julufrai‘ ipini nuelako…

      Mila esker iruzkinagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 9:40 am on 2012/04/30 Permalink | Reply  

    txintxaun 

    Haga horizontal baten bi muturretatik zintzilikatzen den soka edo katea. Erdian oholtxo bat jarri ohi zaio eta pertsona bat bertan eseri eta kulunkan ibiltzeko izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘zabu’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [zabua]
    gorgoina, kulunka, zabu, junpa Ipar., zanbulu g.e., dibo, gordanzibil, dintza-dalantza, zinbili-zanbulu… (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, Azkueren hiztegia, Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es columpio
    fr balançoire
    en swing

    Parkean ikusi dut iloba. Zoriontsu zebilen txintxaunaren gainean.

    txintxaun (FlickrCC, dsevilla)

     
    • Eider Antxustegi-Etxarte 10:08 am on 2012/04/30 Permalink

      Zelako poza emon dozten post honek. Guk be eruaten dogu iloba parkeko txintxonetara. Bizkaiko kostaldean, txintxona esaten dogu.
      Egunero egunero dago zerbait ikasteko, eta askotan gure ama hizkuntzako berbak izeten dire. Eskerrik asko egiten dozuen lanagatik.

    • xme 10:12 am on 2012/04/30 Permalink

      eibartik durangora behintzat erabiltzen den berba, oso polita iruditu izan zait beti, jolastia eta alaia, izendatzen duen gauzakia bezainbat; bitxia da kontzeptu honekin gertatzen zaiguna: hitz asko daude euskaraz, tokian tokikoak, baina bakar bat ere ez orokortu denik, eta praktikan euskaldun gehienek espainolezko ordaina erabiltzen dute (dugu): kolunpioa edo kulunpioa; nire hipotesia da, indar soziolinguistiko eta oihartzun-ahalmen handiena duen gipuzkeraz ordain bat ez izateak ekarri duela egoera hori; nondik eratortzen baita zentralismo apur bat ez dela beti txarra hizkuntzaren batasuna lortzeko.

    • ana morales 11:29 am on 2012/04/30 Permalink

      “Dilin-dalan” Bizkaiko kostan

    • Maite 12:24 pm on 2012/04/30 Permalink

      Hedoi Etxartek tuiterren esan du Iruñean ‘zanbulo’ esaten dutela eta Ana Malagonen lehengusu batek, Zumarragan, ‘ziburu’. Eibarko euskara hiztegian ‘zinbili-zanbulu’ hartuta bakarrik aldaera hauek guztiak datoz: zablu, zaburu, zibili-zabulu, zibili-zaubla, zibiri-zaure, ziburi-zaburu, ziburu, ziburu-zaura, zinbiri-zanbulu

      Xabierren teoriarekin nahiko ados, bide batez. Mila esker zuen erantzunengatik! 🙂

    • leire narbaiza 12:55 pm on 2012/04/30 Permalink

      Ume berebetan nik beti “tilin-talan” erabiltzen dut. Baliteke kantu hnen eraginez izatea: Tilin-talan, bihar jaia, ikastolarik ez, aitatxoki, amatxokin pasiatzera.

    • xme 1:18 pm on 2012/04/30 Permalink

      honetaz ricardo gomezek gehiago jakingo du baina, etimologia apur bat egiten saiatuko naiz: zubi eta zurubi (eskailera) hitzen jatorrian, badirudi zur-ibi dagoela: egurrezko pasalekua; ziburu hitzarentzat jatorri bera suposatzea ez da ausarkeria (metatesi sinple bat egongo litzateke), eta hortik letozke zibu, zabu eta aldaera fonetiko guztiak, baina ez dakit hala izango den.

  • Maite 1:08 pm on 2012/04/14 Permalink | Reply  

    estolda 

    iz. Herri edo hiri bateko ur zikin eta euri-urak jasotzeko lurpeko kanala edo hodia. Estolda-sarea. Estoldetako arratoiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alcantarilla
    fr egout
    en sewer

    Egin klik irudian, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 1:21 pm on 2012/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    neska 

    iz. 1. Heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa. 2. Neskamea. • neska-laguntze. Neska-lagunari etxeraino lagun egitea. Neska-laguntzen ibiltzen direnak. • NESKA-LAGUNTZA EGIN. Neska-lagunari etxeraino lagun egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar  Hiztegia)
    [neska] neskatila, neskato, neskatxa, neskako
    [neskame]  neskame, mirabe, sehi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) chica, muchacha, moza; niña (2) sirvienta, criada, muchacha
    fr fille
    en (1) girl (2) maid, servant

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:48 pm on 2012/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    karapaixo 

    iz. Arrasaten eta Debagoienan ama pontekoak Garizuman oparitzen duen ogia.

    Sinonimoak: iz.
    [karapaixo] mokotz, paskua-ópill. (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Bergarako Euskara):

    es Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua.” (Izag Oñ).

    Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura.   Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. .

    Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera karapaixoa eskuan zebala. Klem [Bergarako hiztegia (moldatua)]

    karapaixo (irinaketaurunak.wordpress.com)

     
  • Maite 8:24 am on 2012/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    beste bat jarri 

    du ad. Hitz baten letrak banaka eta hurrenez hurren izendatu; letraz letra esan. Letreia itzazu zeure izen-abizenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [letreiatu] letraka esan/irakurri (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es deletrear
    fr epeler
    en to spell

    -Eta letreiatu egin zien izena, astiro, esan ahala sortzen ari balira bezala letrak. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    letreiatu (FlickrCC, vial3tt3r)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel