Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:27 pm on 2020/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    muturkatu 

    ad. muturkatu, muturka/muturkatu, muturkatzen || 1 du ad. Zerriak edo basurdeak, hazkurria aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. Basurdeek soroa muturka ez dezaten. 2 da ad. Naf. Behaztopatu. Muturkatu nintzen eta lurrera erori. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    muturkatu. 1. (V-gip (+ -kaatu), AN-araq, B, Sal; Lar, H (-th-), VocB ), muturketu (AN-larr-ulz). Ref.: A; Iz ArOñ , Ulz (muturkétu); Asp Leiz (arrotu); Satr VocP. “Hocicar, hozar la tierra” Lar. ” Alhor handi bat ere muthurka dezake gau batez basurde batek ” H. Cf. VocNav: “Muturquiar, hozar los cerdos (V. de Odieta)”. Bil ezak zitua, bil ezak, muturkatu> dukan lur ortan. Or Mi 59 (dirigiéndose a un contrario al que ha derribado). Gaztain zâr ori muskildu, bildu, / zaborrez estal ezazu, / larre-zerri naiz ezkur-basurdek / ez dezaten muturkatu. Or Eus 87. Rascar la superficie, indagar. Muturkatu ezkero, berriz, ez uke paltako, Austin mendian moskortu egin dala esango lukean mingain gaiztorik. Lek EunD 45.

    2. (A), muturketu (B ap. Izeta BHizt2 ). “Tropezar” A. ” Muturketu nitzen ta lurrera erori ” Izeta BHizt2. Artuko zaituzte beren eskuetan, arri zenbaiten kontra muturka etzaitezin. Echn Mt

    Sinonimoak

    ad.    [haztakatu]: aztarrikatu, haztakatu, induskatu, uxartu, musurikatu Ipar., kafatu g.e., aztertu Bizk. g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. hozar, hocicar; escarbar (2) da ad. (GN) tropezar
    fr (1) du ad. fouir avec le museau; gratter (2) da ad. (GN) trébucher
    en (1) du ad. rout, root; dig (2) da ad. (GN) stumble, fall over
    port (1) du ad. fuçar, cavar; escavar, cavar (2) da ad. (GN) tropeçar.

    Testuinguruan

    -Hiru eta erdietan ilunpetan jaiki zelarik, bi pauso egin zituen eta hirugarrenean muturkatu zen. [Errateko nituenak, Pello Salaburu (Erein, 2014)2001)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2020/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    malgutu 

    ad. malgutu, malgu/malgutu, malgutzen|| 1 da/du ad. Malgu bihurtu. Gure hizkuntza malgutzeko. Orain arte duen jarrera irmoa malgutzeko ere eskatu du. Batzuek diote lege hori dela sobera garratza eta sobera gogorra; behar dela, beraz, poxi bat malgutu eta guritu. 2 da/du ad. Tolestu, makurtu, okertu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Tr. Documentado al Norte en Axular, Pouvreau, Duvoisin, J. Etchepare y en un ej. de Eskualdun Egunaria, y al Sur en Zinkunegi, Lizardi, Amezaga, Gandiaga (Elorri 100) y Azurmendi. En Mirande aparece malgurtu, tal vez errata.

    1. (L-ain ap. A ; SP (sin trad.), Dv), malgurtu. Doblar(se), plegar(se).
    Iende thaillu batzuk […] den traburik ttipienean behaztopa, kanabera bezala malgu eta plega. Ax 456 (V 297). Zume batzu bezala malgu detzazkegu [hitzak] gogoaren harat-hunat guzier uztartuz. JE Bur 175. Zorigaitzez, gure eskuara gogorsko izanki hoin labur gerruntzez malgutzeko! JE GH 1929, 318. Aren oñek ikutzen / ote dute lurra? / Ezetz diot: ezpaita / malgutu belarra. ‘No se doblega’ . Ldi BB 58. Malgu zaitezte, belaun zurrunok. Amez Hamlet 110. Begiratzen ziolarik alaba besoetakoari […], gerri meharra haren besoan malgurturik landare gazte bat izan bailitzakeen. Mde HaurB 30. (Fig.). Someterse, doblegarse. Bearkunean utsegitea bildurra agertzea da, irañari malgutzea da. “Someterse” . Zink Crit 45. Inclinar. Gorphutza aitzinerat malgutuia, zerbaitek iratzen balu bezala. EskLAlm 1901, 5. (ap. DRA) Nire bizkarrera malgutu zure buru baltz bigun ule-joria. Azurm in Gand Elorri 189. “(L), encorvar” A.
    Lan jarraikiak malgutzen du gathibua. Dv Eccli 33, 27 (Ol, Ker makurtu, BiblE makurrarazi).

    2. Ablandar, debilitar. Hainitz bekhatuk lizuntzen dute gizona […], tentamenduk kargatzen, plazerek malgutzen eta flakatzen. SP Imit III 48, 2 (Ch flakatu, Ip ahültü). “Suavizar” Lar. (H). Ablandar, hacer flexible. ” Lastoa marruskatzez malgutzea, rendre la paille molle en la broyant dans la main. […] Zumea bihurtuz malgutzea, rendre la vime fléxible en la tordant” H. “Au fig., rendre docile, doux, maniable, dompter, apprivoiser. Nola malgutuko duzu senhar gozagaitza? […], comme rendrez-vous traitable un mari difficile à vivre? […] Zaldi izikorra malgutzeko gaitz, cheval ombragueux, difficile à dompter” H.

    Sinonimoak: ad. (Adorez sinonimoen hiztegia)

    1. moldatu, plegatu, tolestu. Ant. gogortu.
    2. makurtu, okertu, makotu, kakotu.
    3. amore eman

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. ablandar(se), flexibilizar(se); volver(se) fino, -a/tierno, -a/delicado, -a/sensible (2) da/du ad. doblar(se), torcer(se), plegar(se)
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Biharko malgutzeak Gipuzkoan eragingo du batez ere. (Berria.eus, 2020-05-17)]

     
  • Maite 9:02 pm on 2020/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    muxarradura 

    iz. Teknol. Azal edo ertz batean agertzen den koska, zati bat galtzearen edo ebakitzearen ondorioz sortua dena. (Hiztegi Batua) || iz. 1. Gainazal edo ertz batean agertzen den V-formako koska. 2. Armadurek, besoak mugitu ahal izateko, besapean duten irekidura.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    musarradura. (B ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ), muxarradura (L ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ; Dv). “Échancrure” Dv. “Escotadura” Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A.
     
    Sinonimoak
     
    [muxarradura]: sisa (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. [jantzietan] escotadura, abertura, sisa 2 iz. (Teknol.) escote 3 iz. (Bot.) escotadura
    fr  échancrure, emmanchure, décolleté
    en iz. armhole
    port 1 decote, cava

    Testuinguruan

    Soinekoaren muxarradurak besoak eroso mugitzeko aukera ematen du.  #gaurkohitza

     
  • Maite 11:51 pm on 2020/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zentzordatu 

    ad. zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen || da/du Batez ere Zub. Nahasi, asaldatu. Zertako Birjina Saindua zentzordatu zen Aingerua ikustean? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zentzordatu. (S; Chaho, Gèze (+ -nz-)→Dv, H), zentzorditu, zentzurdatu (S; H), zentzurditu (Chaho). Ref.: A; Gte Erd 201. Turbarse; aturdirse. “Troubler, étourdir” Gèze. “Éblouir, […] zenzorda ” Ib. “Aturdirse” A. Cf. Dgs-Lar: “Atontarse, zenzorkatu”, seguramente errata por zenzordatu. Zertako Birjina Sainta zentzordatü zen Aingüriaren ikhustiari? CatS 101. Ez zitzela arren nahas ez zentzorda, nulako nahi üdüripen gaisto gogoala jin dakizün. Ip Imit III 6, 5 (Ch altara, Mst nahas eta deskoraja, Ol izutu). Gizonen jüdikamentiegatik ez zentzordatzia. Ib. 28,1 (Mst bere guntzetarik ez jalkitia). Miskandi eta neskatoetan berian hargatik, zunbat ezta irabazi handiez hain zentzordatürik nun ezpeititazke nihun ere antzaka ahal? ArmUs 1900, 69. Zentzordatua, zango bat ongi kolpatua, altxatzen naiz. Prop 1903, 279. Zentzurdaturik lüze lüzia etzaten da, azken hatsaren emaiteko. Béhéty GH 1932, 407. Ezta harritzeko gure txostakez eta bürhasuen bizi muldiaz ere zentzorditürik üzten badütügü [jakintsünak] . J.B. Mazéris GH 1933, 310. Behi-zainak ez zakien zer pentsa: zentzordatua zen, ilundua, gaitzitua. GH 1970, 380.

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [asaldatu]: asaldatu, aztoratu, nahasi, nahaspilatu, iskanbilatu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. (batez ere Z) aturdir(se), turbar(se), perturbar(se)
    fr étourdir, déranger, déranger; s’étourdir

    en stun, knock out; be stunned, be bewildered, be shocked
    port
    atordoar, aturdir-se, atordoar-se

     Testuinguruan

    Baina egun hartan, bertzerik banuen pentsatzeko, edo hobeki erran, adimena zentzordatu nahi zidan burrunba jasangaitz batek betetzen zidan izpiritua, eta ez nuen ene burua gai sentitzen Sibulunbaik erran gogo zidanaren ulertzeko. [Biribilgune, Katixa Dolhare-Zaldunbide (Elkar, 2014)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2020/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    prebalentzia 

    iz. Med. Gaixotasun jakin bat duten pertsonen proportzioa. Europan, elikagaien alergiaren prebalentzia % 1,4-2,4 artean dago, gaur egun, helduetan, eta 0,3-7,5 artean umeetan (Hiztegi Batua)

    Wikipedian:

    Epidemiologian, prebalentzia une batean edo aldi batean gaixotasun jakin bat pairatzen edo pairatu duten pertsonen proportzioa da, gehienetan 1.000ko, 100.000 eta 1.000.000 pertsonako definitzen dena. Definizio zabal horretan, gaixotasuna diagnostikatu berri zaien pertsonak nahiz guztiz sendatzeko bidean dauden pertsonak biltzen dira. Horrela, zehatzagoak izan arren, urbetera, 3 urtera eta 5 urterako prebalentzia-tasak definitzen dira.

    Puntu eta aldiko prebalentziak ere bereizi ohi dira, gaixo dauden edo gaixo egon direnen proportzioa une jakin batean edo aldi batean zehar jasotzen den.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Med.) prevalencia
    fr iz. prévalence
    en iz. prevalence
    port iz. prevalência

    Testuinguruan

    Koronabirusaren prebalentziari buruzko ikerketaren lehen emaitzen arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k garatu dituzte orain artean koronabirusaren aurreko IgG antigorputzak. [Prebalentziari buruzko ikerketaren lehen emaitzak, argia.eus (2020-05-14)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2020/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    baxoerdi 

    iz. Baso erdi ardo, batik bat lagunartean tabernan edaten dena. Ik. basoerdi; txikito; baso erdi. Baxoerdi bana edaten. Tabernan baxoerdi bat hartu eta etxera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basoerdi. Medio vaso, vaso lleno hasta la mitad. ” Kartzu baso erdi bat ur (AN-gip-5vill. B)” Gte Erd 294.
    Asmatu zuan erostea baso erdi aguardiente. Mg CC 182. Baso erdi bat arno gorri. ECocin 14. Poltsa apur bat estutzen zuan da baso erdi bana zorne ateratzen zan gauean da goizean. JAzpiroz 181. Baso erdi bat arno. Larre ArtzainE 26. Medio vaso de vino.
    Eman zidaten baso-erdia edanta. Ataño TxanKan 222. Gero tabernan basoerdi pare bat bakoitzak. BBarand 99. Janan tartian ardo on pixkat / oso gaizki ez dijua, / bañan iñundik al badezute / utzi baso erdikua. JanEd II 108. BAXOERDI (Forma con palat. expresiva). Chiquito, medio vaso (gralmente. de vino).
    Ekatzak beste . baxo erdi. Ag G 311. Tramena baten sartu die, baxo erdi bat artzea. Alz Bern 59. Orduan baxo-erdiyari eltzeko gaizki ibilliko itukan. Alz Burr 40. Baxo erdi bat Jesus batean ziplatu ta gero. Muj PAm 59. Txarragoak dira baxo-erdi ta zurrutaren ondoren izaten diran tiroak. Munita 49. Baxoerdi mordo ugaria edan dugu alkarrekin. Txill Let 55. Azkeneko baxo-erdiak egin zidak min. Anab Usauri (ed. 1986), 20. Edan dezagun baxo erdi bana. Salav 88. Eta orduan aztuko dituk Pamplonako baxo-erdiak eta emen elkarrekin pasatzen ditugun ordu atsegin abek. Ib. 66. Tabernariari baxo-erdi bat eskatu zioken euskeraz. Ataño TxanKan 251. Bi baxoerdi edan ezkero, ez dituk ixiltzen. TxGarm BordaB 97. Baxo erdiak ordaintzeko, atzaparra bete diru aterako zuan. BBarand 150.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (herr.) chiquito; vaso pequeño o medio vaso de vino
    fr  iz. (herr.) (petit) verre
    en iz. (herr.) a small glass or half a glass of wine
    port  iz. (herr.) copo pequeno ou meio copo de vinho

    Testuinguruan

    Ostera, nahiago izan dugu gezurra afalondoko kontuekin lotu, edo artazuriketakoekin, edo baxoerdiekin. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)]

     
  • Maite 9:32 pm on 2020/05/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirlo 

    iz. Birla, bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 txirlo. (V-och-m-gip, G; Aq 659 (G), Añ, Zam Voc ). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Bolo. “Bolos, txirloak ” Añ (s.v. bola). ” Iru txirluak aurrian eruaten zittuan bola bakotxian ” Etxba Eib. v. birla. . Eurak gura ebena egiten eben bola ta txirloakaz. Ezale 1898, 50a. TXIRLODUN. “Erri batzuetan bederatzi txirlodun bolatokiak dagoz (V-m) […], en algunos pueblos hay juegos de bolos en que se juega con nueve” A (s.v. txirlo).

    2 txirlo. “Un cuarto de almud” Ond Bac. .

    Sinonimoak: iz.

    [birla]: birla (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. bolo [pieza del juego de los bolos]
    fr iz.  iz. quille
    en iz. skittle
    port iz. boliche

    Testuinguruan

    Ni izan nintzen onena lau txirlo jota. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel