Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:33 pm on 2020/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaramatika 

    iz. g.er. Nahaspila. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (L-ain ap. A; VocBN , Dv, H). Lío, revoltijo; embrollo, asunto embrollado. “Embarras suscité par de mauvaises raisons à al conclusion d’une affaire, mauvaise chicane” VocBN. “Zuen auzia zaramatika bat da, zointan deus garbiki ezin ezagut baititeke” H. “Embrollo, traba” A. v. kalamatrika.
    Hamabortz bat egunez ezarriak izan ziren, bada, delako egunarietan Fraudes au concours de l’Internat des hôpitaux de Paris izena zuten zaramatika batzu. JE GH 1933, 124. Aldarea, dena zaramatika, biziki egina, saindueri itxurak zango-besoak moztuak, ta hekien gaineko urreria bera belztua. Herria Jainkoa Sotoetan n.º 68 (ap. DRA).

    Sinonimoak

    iz. g.e.  [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., zurruburru Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e. [UZEI sinonimoen hiztegia]

    Beste hizkuntza batzuetan

    • [Es]  iz. desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza
    • [En] iz. disorder, mess, chaos, confusion; mishmash, jumble
    • [Fr] iz. désordre, fouillis, fatras
    • [Port] iz. desordem, bagunça

    Testuinguruan

    Hau da zaramatika! #gaurkohitza

    Pixabay CC0, levelord

     
  • Maite 10:39 pm on 2020/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    garaikar 

    iz. eta izond. Lehiatsua, borrokalaria. 2. iz. Lehia, borroka. • GARAIKARREAN. Borrokan, lehian. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garaikar . “(B), luchador, contendiente” A, que cita seguidamente el ej. de Axular (458 (V 298)). Cf. garaikarrean .

    Sinonimoak: iz.

    [garaikar] : borrokalari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. luchador, -a; batallador, -a; contendiente (2) iz. lucha, batalla; contienda
    fr
    en
    port

    Indarrez eta bortxaz hezten banauzu, haserrekoi eta garaikar izango naiz. [Zakurra, zeure laguna (mold.), Gotzon Garate (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    garaikar (klimkin, Pixabay Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2020/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalaxka 

    iz. Joare txikia; joare horren hotsa. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zenbaiten kantuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalaxka.

    I . (Sust.).

    1. (G-to, AN-5vill), kalaska (H), klaska (BN; VocBN , Dv, H), klaxka. Ref.: A (kalaxka, klaska); A EY I 199; CEEN 1970, 132.
    Cierto tipo de cencerro pequeño. ” Klaska, sonnette moyenne de vaches, moutons etc.” H. “Cencerro de sonido poco sonoro” A. “Este cencerro [de tres a siete centímetros] es conocido por kalaxka ” CEEN 1970, 132. Cf. VocNav: “Kalaska, cencerro (Alsasua)”.
    Gatuari behar sarri / joare klaska bat ezarri. Ox 121. Sagarakoan isilgunea… / atarin beor-irrintzi, / ardi-joale, beor-kalaska / ta beien kaskoin-zintzarri. Or Eus 229. Garo-tartean motel gelditzen / zintzarri kalaxken otsa. Ib. 329. Artzai eta segalarien ojuak. Eta irrintzien artean zintzarri kalaxken ots motela. Eston Iz 8. Zeren baduzu joare eta joare… Bildots joaretan, baditutzu: kalaxkak eta ttolonttak. GH 1958, 263. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zonbeiten kantuak […] bazen aski egunaz jendearen lotik begiratzeko. Ardoy SFran 63. Ustai eta klaskak ikusi nola zituzten [ardiek] . Larre ArtzainE 58. Joare, klaxka edo xilintxa soinuetan gostu zutenak. Ib. 85.

    2. Alboroto, ruido. Ihausika abiatzen zitzeien, gaitzeko kalaxkan, hanbatenaz ere, non artzainek eta aitak huiatzea laket baitzuten. JE Bur 20. Iguzkia samin, ogiak zirtaka kraskatzen ari, hantxet epaiteko tresna baten kalaxka, urrengo motor baten burrunba. Gazte (julio) 1958 (ap. DRA). Urrunerat ezagun eta nabari ginela gure kalaxka eta garrasiekin. Larre ArtzainE 30.

    II . (Adj.).

    1. “(G-to), hombre flacucho” A.

    2. Charlatán. Frantses kalaxka batzuek gogoan ezarria zuten, Coty jaunak ez zuela hurbildu behar Vaticaneko jauregirat. SoEg Herr 16-5-1957, 1.

    3. Estridente (?). Denetarik ozarrena, “Xerxebruit” zen, bere boza kalaxka txarraz pozoinaren aurthikitzeko. Larz GH 1959, 90

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cencerro de sonido poco sonoro (2) iz. alboroto
    fr (1) iz. sonnaille, clarine (2) iz. tapage, vacarme
    en (1) iz. cowbell, bell (2) iz. racket, din
    port (1) iz. chocalho (2) iz. alvoroço, alvoroto

    Denei enbarazu egin diegu gure kalaxka eta garrasiekin.#gaurkohitza

    kalaxka (Gaurkohitza, Creative Commons)

     
  • Maite 8:51 pm on 2020/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    asaldatu 

    ad. asaldatu, asalda, asaldatzen || 1 da/du ad. Norbaiten edo zerbaiten barne baretasuna bat-batean hautsi. Grina gaiztoek bakean zegoen arima asaldatzen dute. Asaldatzeko moduko berriak heldu dira. Ardia otsoa ikusteaz larritzen eta asaldatzen den bezala. Hori aditzean Herodes asaldatu egin zen. Atzerritik gure lurrak asaldatzera etorri zirenak. Itsasoa asaldatu egin zen. 2 da/du ad. Norbait bere onetik atera; hori dela eta, zarata edo nahasmendua eragin. Ik. aztoratu. Jendea asaldaturik zebilen zerga berriengatik. 3 da ad. Zerbaiten edo norbaiten kontra altxatu. Hamabi bider baino gehiagotan asaldatu ziren israeldarrak basamortuan Jainkoaren aginduen aurka. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. durduzatu, larritu, nahasi, izutu, urduritu. Ant. baretu, sosegatu.
    2. aztoratu, sumindu, zurtu. Ant. lasaitu, trankildu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. turbar(se), perturbar(se) (2) da/du ad. alborotar(se), enfurecer(se), irritar(se) (3) da/du ad. (hed.) levantar(se), rebelarse (4) da/du ad. alterar(se), producir(se) una alteración
    fr (1) da/du ad. (se) troubler (2) da/du ad. (s’)emporter, (s’)irriter (3) da/du ad. (hed.) se soulever, (se) révolter (4) da/du ad. incommoder, importuner
    en (1) da ad. to be disturbed (2) da ad. [haserretu] to get excited; to make a racket/row (3) da ad. [matxinatu] to rebel (4) du ad. to disturb (5) du ad. [haserrarazi] to excite; to stir up; to rouse

    Telefonoak loa asaldatu dio.  (Elhuyar hiztegia)

    asaldatu (Argazkia: casaydiseno.com/)

     
  • Maite 9:46 pm on 2020/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurrusta 

    iz. Turrusta. Iturriko zurrusta. Eta malkoei ataka zabalduz, zurrustak atera ziren. Ura teilatu hegaletarik zurrustan erortzen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zurrusta.

    1. (Sal, R; Dv, H (s.v. xurrusta)), zurrust (L, B, R), zurruzta (B, R-vid-uzt; VocB ), zurruxta (L). Ref.: A (zurrust, zurrusta, zurruxta); A Apend (zurruzta); Izeta BHizt2 (zurruzte). “Cascade rapide” Dv. “1.º chorro; […] 2.º (Sal, R-vid), cascada” A. ” Zurrust, chorro, onomat. de la caída del agua” Ib. ” Zurruxta, torrente” Ib. “Torrente” A Apend. . “Chorro” Izeta BHizt2. Cf. VocNav: “Zurrust, chorro (Montaña)”, y “zurrusta, chorro, arroyo; agua despeñada (Salazar, Roncal)”. v. xurruxta, turrusta. . Ta malkoeri ataka zabalduz, zurrustak atera ziran. Or Aitork 207. (Tras ur).Chorro de agua. ” Zurruzte […] Chorro. Ur zurruzte ” Izeta BHizt2. Eta gauza harrigarria! Ur-zurrusta! Ura ene nahitik atheratzen edo baratzen! Prop 1898, 225. Ni siñisten naunari, barrundi ur-zurrustak sortuko zaizkio betiko bizirañokoak. Or Jaink 45. ” Ur-zurrusta (R) […], agua que levantan las ruedas del molino” A (s.v. bulzu).

    2. zurrust (V, G ap. A ). “Trago, sorbido (voc. onomat.)” A. Cf. VocNav: “Zurrust, […] trago (Baztán)”.

    3. zurruzta . Ronquido. v. zurrustada (2). Lurrian lo ein ebenak […] lo-zurruztak entzunaz. SM Egan 1963 (4-6), 111. ZURRUST EGIN ( (V ap. A)). “Sorber. Zurrust egiok, txotxo, jausi bear jok eta; tira arin, galduko dana legez (V-ger), dale un sorbo, muchacho” A. Batxi ta lagunak orduan, euren arnasea zurrust egiñaz, gerizea batu nairik, geldi geldi egon zirean. A BeinB 145. Jaungoikuak emoniko katillu ederretik zurrust egitten dogu edertosko. Otx 112. Ezagutzen dut, eginikan zurrust, ezin duzula zuk arima para zut […]. Arnoarekin hordituz, edo gaznekin asetuz, ezin liteke inolaz ere zede gerturik ezagutu. Arti MaldanB 220.
    (Sin egin explícito). Saldeari zurrust eta gaztañeari grausk bizi ginean. (V-m) “Vivíamos felices; literal: sorbiendo caldo y mordiendo castañas” . A EY III 290.

    ZURRUSTAN (BN-mix, Sal, R; Dv). Ref.: A; Zait Sof II 159. A chorros. “Zurrustan goatea, couler en torrent, ruisseler” Dv (s.v. zurruska). “A cántaros” A. “Zurrustan, […] a cascadas (Sal, R)” Zait Sof II 159. Espaiñia sutan zen; odola bazarioen zurruxtan. Atheka 14. Itxaxurak hegatsetarik zurrustan erortzen. JE Bur 76. Ezantzaz zurrustan bethetzen ari zaiolarik [otoa] . JE Ber 73. Odeiek euria zurrustan bota zuten. Ol Ps 77, 18 (Ker eurrez). Malkoak zurrustan ixurtzeko. Ol Ier 13, 17.

    Sinonimoak: iz.

    [zurrutada]: zorrotada, turrusta Ipar., zirrista Ipar., txorro Heg., arrada g.e., txirri g.e., txirrio g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. chorro
    fr iz. jet
    en iz. stream, jet
    port iz. jato, jorro

    Ardo-zurrusta on bat atera zuen berarentzat. #gaurkohitza

    zurrusta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2020/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuila 

    iz. Zurdaz, alanbrez edo bestelako gaiez egindako tresna, eskuarki garbiketarako erabiltzen dena. Hortzetako eskuila. Arropa eskuila. (Hiztegi Batua

    Sinonimoak: iz.

        [espuntxeta]: espuntxet Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cepillo; escobilla (2) iz. (Mus.) escobilla
    fr iz. brosse
    en iz. brush; [ilekoa] hairbrush; [hortzetakoa] toothbrush; [azazkaletakoa] nail brush
    port iz. escovinha; (música) vassourinha,

    Hortzetako eskuilan pasta zabaldu zuen. #gaurkohitza

    eskuila (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2020/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    irrati 

    iz. 1 iz. Uhin elektromagnetiko bidez soinuak igortzeko sistema. Irrati bidezko mezuak. 2 iz. Irrati bidez entzuleei zuzendutako saioak igortzea. Irratirako antolatutako antzerkia. Irrati emanaldiak (Ik. irratsaio). Adierazpen horiek atzo egin zituen Marotok SER irrati katean. 3 iz. Irrati igorgailua. 102 MHz-eko maiztasunean igortzen duen irratia. || Loiolako Herri Irratia. Euskal Irrati Telebista. 4 iz. Irrati hargailua. Irratia itzali zuen. Irratian entzuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irrati. (G-azp, BN-arb ap. Gte Erd 66 ), irrat. Radio. ” Gero eta gutxiago entzuten da irratia ” Gte Erd 66. v. erradio. Izparringi, Irrat eta Agintaritz Izparkariaren bidez gaztigatu zitzaion. EAEg 3-11-1936, 205. Kornubierazko kantuak entzuten dira irratian. Mde Pr 263. Irratia beraz beheratu zuen. Ib. 149. Guk irratirako antolatua [ipuia] . NEtx LBB 129. Silloi batean exerita, irratia entzuten zegoan. TxGarm BordaB 177. v. tbn. Etxabu Kontu 156. Ataño TxanKan 86. BBarand 109. Zendoia 185. Larre ArtzainE 61. En DFrec hay 146 ejs. (4 septentrionales) de irrati. Beintzat, irratia ba-eukan ontziak. Etxabu Kontu 136. Emisora de radio.
    Emen Argibide Irratia. NEtx LBB 206. Gure irrati onek eztio / iñori egiten gaitzik. Olea 149. v. tbn. Zendoia 107. Insausti 145. Barri txarra jakin zan itxasoko irratitik. Etxabu Kontu 13

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [haririk gabeko telefonia] radio (2) iz. [aparatua] radio (3) iz. [komunikabidea] radio (4) iz. [instalazioa] radio
    fr (1) iz. [komunikabidea] radio (2) iz. [aparatua] appareil de radio
    en iz. radio
    port iz. rádio

    Esnatu bezain laster irratia pizten dut. #gaurkohitza

    irrati (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel