Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:55 pm on 2022/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    artotu 

    ad. Gehiegi umotu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 artotu. 1. ( -th- Sc). “Madurar o curarse demasiado” A. “Mûrir trop, au point de s’affadir” Lh. 2. “(B), podrirse y emblanquecerse las ramas” A. “Pudrirse, emblanquecerse. Zutoin oiek artotu in dire. Abeak ere artotu” Izeta BHizt2. . Zoin urthe laburrez etzuen egin eritasunak bere lan tzarra! Lehenik mendian [ametz] gorenak, ttipi ala handi, juaiten hasi ziren, kaskuetarik eta adar muthurretarik arthotuz. B.

    2 artotu. “Dirutu, artotu, garittu… da, hacerse con mucho dinero, maíz, trigo…” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

    [artotu]: urundu/irindu, lirindu, zahitu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. Madurar o curarse demasiado
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Zutoin horiek artotu egin dira. Orotariko Euskal Hiztegia, mold.

     
  • Maite 9:59 pm on 2022/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    lermatu 

    da ad. Zerbait edo zerbaiten zatia bere gisa kontsumitu edo gutxitu. Egosterakoan asko lermatzen da haragi hau. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mermatu. (V-gip ap. Elexp Berg ; Lar, Añ), lermatu (G, L, B ap. A ), bermatu (Sal, R ap. A ; Lar). (Aux. trans. e intrans.). Mermar, disminuir. “Perretxikuak asko mermatzen dabe sartaiñian” Elexp Berg. Itxura galdu zuan / gero egonian, / mermatu ta txikitu / bigundu zanian. Arrantz 107. Zekorra bidez anbat lermatu ez dedin. “No mermase tanto” . Or Eus 357. Erramunek jartzen duen hitz zerrenda unibertsal guzia B letraz idazteak, nik uste, euskaldunon unibertsaltasuna ez duela batere lermatzen. PPer Egunk 19-9-1991.

    Sinonimoak: ad.

    [lermatu]: mermatu, txikertu, txikitu, txikiagotu, gutxitu, urritu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. mermar(se), menguar(se)
    fr da ad. diminuer, (se) réduire, baisser
    en da ad. decline, diminish, lessen, decrease
    port da. ad. diminuir, definhar

    Testuinguruan

    Egosterakoan asko lermatzen da haragi hau. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:48 pm on 2022/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    loki 

    iz. Batez ere pl. Buruaren alboko aldea, bekokiaren, belarriaren eta masailaren artekoa. Eskuak lokien kontra estutu zituen. Odola sentitzen nuen lokietan punpaka (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 loki. 1 loki . “Asphodelus, lokia, lobelharra” Urt II 427.

    2 loki. 1. (V-arr-oroz-och, G-azp-to-bet ap. A; Añ (V)), lloki (V ap. A ; msOch 1, Izt). “Sien, sienes” Añ. v. 2 erailoki, lo, lolo, llotoki. 2. “(V-och), medio de la frente” A. 3. “Lokixak geratu, paralizarse (v.gr. con un dolor de muelas) el movimiento de las mandíbulas. Lokixak, los huesos de la articulación de la mandíbula” Iz ArOñ.

    3 loki. 1. “Nodación, nodo en la cirugía” Lar. 2. (Bera). Cuerda, soga, atadura. Zidar-dirubak txadonan jaurtitta, atara egin eban eta juan bai-zan eta loki bategaz bere buruba il eban. AG 1472. Ustege dagon batentzat eskei zugatzan lokijak. “Cuerdas” . Laux BBa 32. [Goiko Jaunak] lotuko ditu maitasun lokijak. “Hilos” . Ib. 44. Lotu dituzte ontziak nasan. Lokiak bildu, sareak atera, arrai-saskiak alkarri luzatu… TAg Y 1933, 22. Gorputz-lokieri itsatsirik eta aiek betez dutan indarra gainduko dut. Or Aitork 252.
    v. tbn. Iturrondo JEL 1908, 210 (ap. NeolAG). Eleiz Euzkadi 1913, 54 (ap. NeolAG).

    Sinonimoak: iz.pl.

    [baldokiak]: lolo Ipar., baldoki g.e., lo Ipar. g.e. pl., adegi Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere pl.) sienes
    fr iz. (batez ere pl.) tempe
    en iz. temple [side of the head]
    port iz. têmpora

    Testuinguruan

    Odola sentitzen nuen lokietan punpaka. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:36 pm on 2022/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    esku(-)argi 

    1 iz. Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena. Ik. kinke; kriseilu. Aitonak prestatu zizkien esku-argiak. 2 iz. Argi egiteko erabiltzen den esku tresna elektriko bonbilladuna, argi sorta norabide jakin batean igortzen duena. Ik. linterna 2. Esku-argia piztu eta hilobiaren barnera fokuratu zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKU-ARGI (V-gip, B, BN-lab). Ref: Lh; Iz ArOñ; Izeta BHizt. Linterna, farol. Behartu dire aphaindu, soinekoz, oinetakoz, khoro, bela, eskuargiz. Prop 1896, 181. Haren aintzinean, buru-has hura ere, elizako esku-argi berezia ezkerrean, Mattin beattar eliza-muthila. Barb Piar II 190. Esku-argi batekin etorri bear izaten zun etxera arrats illunetan. Etxde JJ 88. Aitonak prestatu zizkien esku-argiak. Ib. 256. Eskillaretan euki dau etxekoak esku-argia. Erkiag BatB 114. Nik ere laguntzera joan nai ba, artu giñuzen esku-argiak. Zendoia 224.

    Sinonimoak: iz.

    [linterna]: linterna Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. linterna
    fr iz. lampe de poche
    en iz. torch, flashlight
    port iz. lanterna

    Testuinguruan

    Ikusten ote zen kanpotik esku-argiaren errainurik? [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)]

     
  • Maite 10:51 pm on 2022/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasiera 

    iz. Heg. Paseatzea. Hiria ezagutzeko pasiera egitea proposatu dit. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pasiera. pasira (G-azp). “Paseo, caminata” Elexp Berg. . Pasieran dabiltzan neskame axola gabearen apaingarri. Lasa Poem 117. Urrengo jaian, an dijoaz neskatxa biak, zein baiño zein, erriko pasiera-lekura. NEtx LBB 133 (v. pasealeku).

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [paseatzea]: ibilaldi, ibilera, ibilketa, paseo Heg., bidaldi g.e., pasaia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) paseo, caminata
    fr iz. (Heg.) promenade, balade
    en iz. (Heg.) walk, stroll, jaunt
    port iz. (Heg.) passeio, caminhada

    Testuinguruan

    Hiria ezagutzeko pasiera egitea proposatu dit. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:13 pm on 2022/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarabanda 

    iz. 1. Kulunkatzeko aulki besoduna. 2. Zabua. || iz. 1. Arabiar edo persiar jatorriko antzinako dantza espainola, erritmo hirutar azkarrekoa. 2. Delako dantzatik eratorritako XVII-XVIII. m.etako gorte-dantza, erritmo geldokoa. 3. MUS. Suite barrokoaren osagai den musika-konposizioa, erritmo hirutarrekoa eta tempo geldoan jotzen dena. Konpasaren bigarren aldia azentuduna izatea du ezaugarri. (Harluxet hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zarabanda.

    1. (Lar, H). “Zarabanda, dantza itsusi bat, zarabanda ” Lar. ” Dantzatu zarabanda (Harb)” H.

    2. “(BN-arb), columpio, mecedora” A.

    3.Rumor (V-m)” A Apend. Cf. zara-zara. .

    4.Llaman en Oyarzun al artefacto que emplean los labradores en la heredad para nivelar la tierra al sembrar el nabo. Consiste en unas tablas unidas, sobre las cuales se colocan varias piedras que sirven de peso y es arrastrado por ganado vacuno. En la parte alta de Guipúzcoa llaman esie ” SMuj EEs 1921, 141.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. mecedora (2) iz. columpio
    fr (1) iz. fauteuil à bascule (2) iz. balançoire
    en (1) iz. rocking chair (2) iz. swing
    port (1) iz. cadeira de balanço (2) iz. balanço, gangorra

    Testuinguruan

    Hirira sartu ginen, etxola mexikarrezko nahas-mahas batean zehar; sotorik gabeko etxola badaezpadakoon portxeetan, zarabanda mailatuak zeuden. [Errepidean, Jack Kerouac / Iñigo Roque (Pasazaite, 2018)]

     
  • Maite 11:34 pm on 2022/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    hutsal 

    adj. Garrantzirik, baliorik edo funtsik gabea. Ik. alfer. Kezka hutsalak. Giza jakituria hutsala dela.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [funsgabea]: alfer, alfer-alferrikako, alferreko, alferrikako, bano, beharbadako, behargabeko, funsgabe, funsgabeko, huts, sustraigabe, debaldeko Ipar., farfaila Ipar., faun Ipar., behargabe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. efímero, -a, fugaz, de poco valor, sin importancia; vano, -a, vacío, -a, huero, -a; de poco fuste, de poca sustancia
    fr izond. de peu valeur, vain, -e ; éphémère, vide
    en izond. ephemeral; vain, futile
    port izond. infrutífero, fútil

    Testuinguruan

    Ez al dira amaituko hitz hutsal horiek? [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel