Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:39 pm on 2022/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuntzunkeria 

    izond. Burugabekeria.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zuntzunkeria. zuntzikeria (B ap. Izeta BHizt2 ). Insensatez, necedad. Falta de fundamento. Zu beti olako zuntzikeriekin. Zuntzikeri franko gure etxean” Izeta BHizt2. . Zuntzunkeri zeritzaion bere leraren gorrotozko beazuna jaurtitzearren bakarrik bizi osoko galera billakatzea. Etxde JJ 171. Alako zuntzunkeriak nork kontatu dizkik iri? Etxde Egan 1958 (3-6), 268.

    Sinonimoak: iz.

    [zuntzunkeria]: burugabekeria, zentzugabekeria, burtzorakeria, zuhurtziagabekeria; zorakeria, erokeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (batez ere Ipar.) necio, -a (2) izond. (batez ere B) tonto, -a, bobo, -a
    fr izond. (batez ere Ipar.) nigaud, -e ; imbécile
    en izond. dull, dumb, stupid
    port izond. insanidade, estupidez

    Testuinguruan

    Zu beti horrelako zuntzunkeriekin!

     
  • Maite 10:31 pm on 2022/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zordundu 

    zordundu, zordun/zordundu, zorduntzen || 1 da/du ad. Zordun bihurtu. Ik. zorpetu. Hartzen duena zorduntzen da (esr. zah.). 2 du ad. Kargatu, kontu batetik kobratu. Udalak jakinarazi du helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an zordunduko direla baimendutako erakunde eta kontuetan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zordundu. (c. sg. A; SP (sin trad.), Lar, Añ, Dv). Hacerse deudor. “Adeudarse” Lar, Añ. Hartzen duena zorduntzen da. O Pr 212.

    Sinonimoak: ad.

    [zorpetu]: zorpetu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. endeudarse, contraer deudas; hacer contraer deudas (2) da/du ad. (Kont.) cargar
    fr da/du ad. faire des dettes
    en da/du ad. to get into debt, to become indebted
    port da/du ad. endividar-se

    Testuinguruan

    Hartzen duena zorduntzen da. (Esaera zaharra)

     
  • Maite 11:04 pm on 2022/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ardaila 

    1 iz. Gip. Berriketa; sesioa. Jende zoroen ardailak. Horra hor oraindik, nafar-giputzen arteko ardailak. 2 iz. Gip. Iskanbila, zarata. Sagardotegian, lauzpabost lagun barrenean, ardaila handirik gabe. Inguruko ardailak askorik galarazi gabe aritzen ziren beren eskuizkribuak aztertzen. || ardailan adb. Berriketa sutsuan, iskanbilan. Baserritarrarekin jardun du ardailan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ardaila.

    1. (G ap. A ). Charla; alboroto, barullo. “1.º (G; Izt), barullo, […]; 2.º (G-azp-to), charla. Ardailla dario, está charlando” A. “Aitaita maite du, bai, mutil txikiak; baiño ain da gaiztoa, ezikan ezin beregana kuturtu eta arekin egiten ditu ardailla batzuek (G-azp)” Ib. (s.v. kuturtu). Tr. Documentado en Aguirre de Asteasu y en autores del s. XX. Lagunak bekatura, perilletara dijoazela ekustea: egiñ dezagun kontu danza zikiñetara, etxeren bateko jende zoroen ardalletara. AA III 516. Dotriñara etorri bearrean batzuek joaten dira plazara pelotara, besteak auzoetara jokora; batzuek albiraka, besteak zenbait etxetako ardallan. Ib. 595s. Aizak eta i, eup ta begira, tori ta ekak, ator ta ua, ernai, alaitsu, biziro ta urduri, egundañoko ardallarik ero ta ikusgarriena barabilte. Ag EEs 1917, 172. Bañan ezin luzaroan egon [emakume aien aldamenean]. Igarriko ninduten, ta igarri ezkero, iñondoko ardall ta arrandiyak neretzat izango ziran noski. Inzag RIEV 1923, 502. Ateko deia! (beste ateruntz joanez) Itxoin beza pizka batean. Ea nor dan. Au ardalla. Ez gaituzte pakean utziko. Lab EEguna 91. Ixildu dira erabat emen / kantari zeuden txoriak, / alatsu bean erriko ardail / urduri-ots nabasiak. EA OlBe 66. [Sagardotegian] lau-bost lagun barrenen, ardalla aundirik gabe. Urte artan sagardoa ez zeukan gain gañekoa ta. JAIraz Joañixio 42. Kaiari eantsita zegon garaiean ango ardalla ez zan nolanaikoa izaten, lenengo ustutzeko ta ondorean betetzeko. JAIraz Bizia 15. Uriko zarata ta ardaila eraginetik alde egiten. Zait Plat 20. Etsai guziek elkarturik zarramalkatu ta inolako ardaila sortu zuten. Ib. 53. Gaztedi-ardalla an zebillan, tximu-titereak bailiran, jolas eta olgeta, txurrut eta zarata. SMitx Unam 68. Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan, / ezpai-ardailla det dantzan. / Ulermena det irakin, / gauzen muiña nundik / ote-diteken jakin. NEtx LBB 244. Baiña, ze jendetza dator aldapan gora, istilu ta ardailla? Ene! soldadu gogor batzuek. Ib. 130. Begoz or bean beko gorroto, / Ardail ta iskanbil biziak, / Alkarren kaltez egun eta gau / Nar dabiltzan gutiziak. Arruti (in Onaind MEOE 814). Utsik agertzen da, baiñan apustu-zaleen ardallaz beterik. Lab Jok 55. Gau guzian ezin lorik egin izan du zuen ardalla dala ta. Lab SuEm 185 (184 ardaill ori). Leturiaren txoraldi hau pintatzean berean ere aberastu gaituela deritzat, beraz, Txillardegik. Baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Hasieran gaude oraindik; ez dakigu ezeren berri, Leturiaren itsumena gurea baldin bada. Neke eta ardaila, erdietsi du gogo zuena. MIH 299. Gizon urduri eta gogor horien kezkak, ardailak eta lanak irakurri ondoren, askozaz ere hobeto ikusten eta ulertzen dugu XVIIIgarren mendeak Euskalerriari eragin zion gogo aldaketa. MEIG III 126. “Ardailla aundirik eztu orrek (G-to), ese no tiene grandes mescolanzas de ocupaciones” A.

    2. (Adj.).Charlatán. Nikanor-en itzak, orraitio, ez ziran izaten geienbat ugari, etorri aundikoak eta amaitu eziñak; ez zan barritsua, ardailla. Erkiag BatB 20.

    Sinonimoak: iz. Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [berriketa]: berriketa, berriketaldi, ele-mele, hitz-mitz, elasturi Ipar., tartarika Ipar., txilimala Bizk., kalaka Ipar./Naf., kalaketa Ipar./Naf., berrikeria g.e.    

    [iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (G) disputa; charla, conversación (2) iz. (G) alboroto, barullo, bullicio, vocerío
    fr (1) dispute; conversation, discussion (2) tapage, vacarme, tapage, brouhaha
    en (1) dispute; argument, chat, discussion (2) racket, din
    port (1) disputa, contenda; conversa (2) tumulto

    Testuinguruan

    Hura zen iskanbila eta ardaila, hura zarata eta nahaspila. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)]

     
  • Maite 1:33 pm on 2022/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bikoizketa 

    1 iz. Bikoiztea. Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote. 2 iz. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera. Bikoizketarik ez zegoen, eta filmen bertsio bat baino gehiago egiten zituzten. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acción de duplicar, duplicación (2) iz. (Zin.) doblaje
    fr (1) iz. duplication ; doublement (2) iz. (Zin.) doublage
    en (1) doubling (2) dubbing
    port (1) duplicação (2) dublagem

    Testuinguruan

    Euskarazko bikoizketa salbatzeko premiazko neurriak eskatzen ditugu. [BIEUSE, bikoiztaile euskaldunen elkartea].

    Irudia: artspacebarcelona.com

     
  • Maite 9:18 pm on 2022/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bistaratu 

    bistaratu, bistara/bistaratu, bistaratzen || da/du ad. Bistara etorri; bistara eraman. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bistaratu.

    1. bixtara(tu). Manifestarse, hacerse patente. Agonian ahuspez / horra non dagola, / Bere heriotzea / bixtara zaiola. / Izerdiarekilan / dohako odola. Zby RIEV 1908, 211. Kultur-lanetan ez zen, ordea, gehiegi bistaratu buru-jasotze hori. MEIG VI 58. Bistaratzeko, ez du beste agerbiderik behar. “Para aparecer” . MEIG IX 129. (en colab. con NEtx) (Trans.). Hacer patente. Beatz-puntetan ere / zenbait odol bitu; / naiz artutako unean / gutxi iruditu, / urrengo egunak bapo / bistaratzen ditu. Insausti 185.

    2. bisteratu. Avistar. Zeru-ertzean merkante aundi bat bisteratu dogu. Berriat Bermeo 389.

    Sinonimoak: ad.

    [bistaratu] : ikusgai egin/bihurtu; ikusgai jarri; ikusgarri egin; agerian jarri; bistaratu, ezagutarazi, ezagutzera eman (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. poner(se) a la vista, manifestar(se), hacer(se) patente (2) da/du ad. (Inform.) visualizar(se)
    fr da/du ad. (se) mettre en vue, (se) visualiser
    en (1) da ad. to come into sight/view (2) du ad. to bring into sight/view, to make visible
    port (1) da/du ad. mostrar-se, manifestar-se

    Testuinguruan

    Emakumeen lana egunero bistaratzea eta balioan jartzea ezinbestekoa da. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:33 pm on 2022/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    golegile 

    iz. Gola edo golak egiten dituen jokalaria; bereziki, gol asko egiten dituen jokalaria. (Maiz ona, nagusia eta kideko izenondoekin erabiltzen da). Ligako golegilerik onena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [golegile] : goleatzaile (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Kir.) goleador, -a
    fr  iz. buteur, buteuse
    en iz. goal scorer
    port iz. artilheiro, goleador

    Testuinguruan

    Ligako golegilerik onena da.

     
  • Maite 10:26 pm on 2022/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ohoratu 

    1 du ad. Ohore ekarri edo eman, begirune handiz tratatu; goraipatu. Jainkoa bakarrik ohoratu eta gurtu behar dugula. Aita-amak ohora itzazu. Apaiztasuna ohoratu duelako, izan da bera hil ondoan, handizki ohoratua. Euskal Herria ohora bedi, beti atxikiz euskara. Kristoren misterioak ohoratzen diren besta-egunetan. Frantziako bandera ohoratu dute, odol gorriz loreak egin dizkiote. Herria ohoratuko du bere bertuteez eta obrez. 2 du ad. Ipar. Egun gogoangarriez mintzatuz, gogoratu. Gerla Handiaren bururatzea ohoratuko da egun horretan. Meza nagusi kartsu batekin ohoratu ditugu urrezko eztei eder horiek. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [ondratu]: ondratu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. honrar, ensalzar; venerar
    fr du ad. honorer, vénérer
    en du ad. to honour (Br); to honor (Am); to venerate
    port du ad. honrar, salzar; venerar

    Testuinguruan

    -Zure presentziarekin ohoratu egiten duzu gure etxea, Kirxa jauna. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel