Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:05 pm on 2017/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    txitxar 

    iz. Intsektu kolore-iluna, mintzezko hegoak dituena eta karranka hots beti-batekoa ateratzen duena (Cicadinae). Txitxar kanta. Txitxarra eta inurria. Txitxar alferra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txitxar (G-nav, AN-egüés-ilzarb-olza; VocCB -> Dv (<chichar>)), txitxarra (Lar, H (<ch-> V, G)). Ref.: Bon-Ond 146; A.

    Cigarra. “Chicharra” Lar. Nola txitxarra kántus, ez txinúrria bekála bildus. LE in BOEanm 1162. Bete ditzaten txitxar / alferren esteak. It Fab 56. Joan ziran txitxar-kanta / eta erausia. Ib. 55. Artara igotzen, txitxar-billa. Or Mi 106. Iñurrija txitxarrari ogi eske. Otx 47. Alper eder den txitxarra. Ldi BB 128. Saraspetik kirrinka latzez txitxarrak. TAg Uzt 238. Txitxarra negartiek beren kantuz txartakak lertutzen dituten garaian. Ibiñ Virgil 100s.

    Sinonimoak: iz.

        [txirriska]: martinar g.e., txirriska g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) cigarra, chicharra
    fr iz. (Zool.) cigale
    en iz. (Zool.) cicada
    port iz. (Zool.) cigarra, chicharra

    Astean zehar bero handia egin zuen, txitxarrek garrasi egiten zuten gauez.  [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txitxar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:12 pm on 2017/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bustigune 

    iz.  Gune bustia edo hezea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bustigune, bustiune (-una V-gip ap. Etxba Eib). Humedad, zona húmeda. “Bustiunia, parte húmeda. Bart nola eurixa eiñ daben, bustiuna asko dittuzu bidietan” Etxba Eib. Itotepean egonak ziran / ango euri maizak artzen. / Bustigunea listuka aizatuz / isillik dira gelditzen [lizar-arbak]. Or Eus 91.

    Sinonimoak: iz.
    [bustigune] : hezegune, , ingurune(Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ekol.) humedal; zona húmeda
    fr zones humides
    en wetland, wet zone
    port zona úmida

    Bustigune haren edertasuna apartekoa zen.

    bustigune (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:00 pm on 2017/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldoki 

    iz.  g.er. Lokia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldoki (G ap. A; Lar, Añ, H).

    1. Sien. “Sien, sienes, loak, baldokiak” Lar. “Aladares, los cabellos peinados con curiosidad a lo antiguo, aldeetako, alboetako, loetako, baldokietako ille kiskurrak” Ib. “(G, Añ), sienes” A. v. loki. Diren guziek badute elgarrekin eite; sudur mehar luxe, kokots lirain, kopeta neurrian bipil, baldoki-gainak xorro arineko, buruari garondoa leunki harpetua, ileak beltz bezain ugari, larrua beltxaan. JE Ber 46. Geienak burua, ez luze eta ez zabal, ia borobilla dute (mesokefaldunak). Baldoki irtenak. JMB ELG 64.

    2. (V-m ap. A; Lar Sup). “Mollera, bururraldea, baldokia” Lar Sup. “(V-m), fontanella, porción cóncava y la menos dura del cráneo; es muy notable en los niños” A.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [lokia]: loki pl., lolo Ipar., lo Ipar. g.e. pl., adegi Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sien
    fr tempe
    en (part of head) temple
    port Anat têmpora

    Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak; niri axolarik ez, baina ikusi, banekuskien. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    baldoki (Argazkia: buenasalud.net)

     
  • Maite 9:08 pm on 2017/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kereila 

    iz. 1 iz. Zuz. Epaileari edo dagokion organoari aurkezten zaion salaketa, auzia abiarazten duena. Epaitegiak ez du elkartearen kontra jarritako kereila onartu. 2 iz. Arrangura, liskarra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kereila (-ella Lar, Añ, Chaho ap. Lh, H (V, G); khereilla Lh), kerela, kereilu (kherellü S (Foix) ap. Lh).

    1. Querella. Baldin zenbeitek berzeren kontra khereillarik badu. Lç Col 3, 13 (He errenkura, TB eskatima, Dv, Bibl arrangura, Ol akarbide, Ker asarre, IBe inork inoren aurka zerbait balu). Gura dot relajadu kerellea. Lazarraga 1185v. Haren kerela hartzen du Iinkoak, eta nork ere gaixki tratatzen baititu paubriak, haien kontre mendekatzen da furioski. Tt Arima 124. Ilten bada juan zan nire kerellia. Mg PAb 81. Auzi edo kerelliari jarraitu nai badeutsazu. Astar II 29. Utzirik bere kereillak, / bakhea elkarrekin haiñ ontsa egiñ zuten. Gy 222. v. tbn. fB Ic I app. 20.

    2. “(Adj.), inquiet” Lh.

    Sinonimo eta antonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [kereila 1] : auzi || errekontziliazio.
    [kereila 2] : liskar, kexa, arrangura || maitasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) querella
    fr iz. (Zuz.) plainte
    en iz. suit, action; complaint; charge, accusation
    port iz. querela

    Tramiterako onartu dute Durango bonbardatu zutenen aurkako kereila [Samara Velte, Berria.eus (2017-07-20 )]

    kereila

     
  • Maite 10:58 pm on 2017/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    tesi 

    iz. 1 iz. Argudio bidez eusten zaion ideia edo teoria. Liburuan bere tesiaren aldeko gaiak ez ezik, kontrakoak ere jaso zituen. 2 iz. Doktoregoa lortzeko aurkezten den ikerketa-lana. Ik. doktore tesi; doktorego tesi. Tesia aurkeztu, defendatu. Tesia euskal erlatiboaz egin zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tesi, tesis.

    Tesis, opinión, idea. Eldu zan, eldu ere, thesisa argitubearra, eztabaida gorena, zezio bakana. Erkiag Arran 141. Izlari bat ba-omen zebillen Jainkorik eztagoela erakutsi naiez. Eta bere tesis ori sendotzeko, ba al dakizute zer aipatzen zuen? Vill Jaink 53. Ikasgai bakoitzak tesis bat zuen lehenbizi, hau da, azalkizun bat, adierazkizun bat. Zarate ELit 24. Bere tesisaren aldekoak ez ezik, kontrakoak ere jaso. MIH 252. Larresoro errebelatuaren tesi galgarrien kaltetan. MEIG VIII 27. En DFrec hay 6 ejs. de tesis y 15 de tesi.

    Tesis doctoral. Madrillen izan berri dela, bere thesisa irakurtzekotz. Mde Pr 194. Tesis delakoa zortzi urtez geroago. MIH 368. 1940ko martxoa baino lehen burutua omen zuen tesia. MEIG VIII 85s.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. tesis; proposición (2) iz. (Hezk.) tesis (3) iz. (Fil.) tesis
    fr (1) iz. [teoria] thèse (2) iz. [unibertsitatea] thèse
    en iz. thesis
    port iz. Univ tese

    Adigai eta ideia berriak idazten dira doktore tesietan, ikertzaile gazteen lehenbiziko ikerketa lan garrantzitsuak baitira! [Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tesi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2017/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    itolarri 

    iz. Itobeharra, larritasun itogarria. Itolarria arindu beharrez. itolarrian adb. Ito beharrean. Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian. (Hiztegi Batua) || iz. 1. Airea kutsatua dagoelako, gorputzak ahalegin handiegia egin duelako edota gogoaren ardura handiegiaren zioz sortzen den arnasa hartu ezina. 2. MED. Asfixia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itolarri.

    1. “(V, Gc), apuro extremado” A (que cita a FSeg, y da itokarri, corregido en Apend).

    2. Ahogo. Ito-larria arin bearrez / leio zekenera dut nerekin narrez. ‘Torturante ahogo’. Ldi BB 164. En DFrec hay 6 ejs.

    Sinonimoak: iz.

        [itobeharra]: asfixia, itoaldi, itobehar, itomen, itotasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [itobeharra] ahogo, sofoco; asfixia (2) iz. [estualdia] ahogo, agobio, apuro
    fr (1) iz. [itobeharra] suffocation, étouffement, asphyxie (2) iz. [estualdia] oppression, embarras, angoisse
    en (1) iz. breathlessness; asphyxiation (2) iz. [estualdia] exhaustion; overwork
    port (1) iz. afogo, sufoco, asfixia (2) agonia, angústia

    Itolarria arindu beharrez. (Hiztegi Batua)

    itolarri

    Save

     
  • Maite 11:45 pm on 2017/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizagailu 

    iz. Toki itxi bateko airea higiarazten duen tresna, giroa freskatzeko erabiltzen dena. Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen zuen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [haizemailea]: haizemaile  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ventilador (2) [gurutzedun gurpiltxoa] molinete
    fr ventilateur
    en fan [machine]
    port ventilador

    Ate ondoko mahai batean eseri ziren, haizagailu baten burrunbaren pean. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haizagailu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel